Erandio
2020/02/19 - 14:16
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean
Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/10 - 10:15
Amaitu egin dira istripu baten ondorioz Erandion sortu diren auto-ilarak
Arrontegiko zubian izan da istripua, 07:20 inguruan; bi autok eta kamioi batek elkarren kontra jo dute. Ondorioz, bi errei itxi ditu Ertzaintzak, eta 6 kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira.
2019/11/26 - 20:31
Murueta Ontziolak izokinak bizirik garraiatzeko ontzia uretaratu du
Uretaratu dute enpresa norvegiar batek enkargatutako ontzia. Arrainak, eta batez ere izokinak, bizirik eramateko pentsatua eta egina dago. Sektoreko berrikuntza guztiak ditu.
2019/11/24 - 19:03
Kromosoma bat gehiago izatea ez da ikasteko oztopo
Astrabuduako ez da ohiko futbol talde bat: Down sindromea duten lagunek osatzen dute, eta desgaitasunera normaltasunez eta naturaltasunez hurbildu behar dela erakutsi nahi dute.
2019/11/23 - 17:32
Loteria Nazionalaren lehen sariak 600.000 euro utzi ditu Abadiñon
Bigarren sariaren zati bat ere Bizkaira joan da, Erandiora.
2019/10/01 - 00:42
Elkarretaratzea egin dute Erandion, ostiralean izandako erasoa salatzeko
Ozen, txistuka eta lapiko protesta batekin salatu dute ostiralean izandako erasoa. Metro geltokiaren plazan jendetza elkartu da. Adin guztietako lagunak.
2019/09/29 - 14:41
Emakume batek sexu-erasoa salatu du Erandion
Salaketaren arabera, ostiral gauean izan zen erasoa. Oraingoz, ez dute inor atxilotu.
2019/09/07 - 14:02
Pertsona bat zauritu da autoa errepidetik irtenda, N-637 errepidean, Erandion
8:30ean izan da istripua, Erandio inguruan, N-637 errepidean. Pertsona bat ospitaleratu dute autoa errepidetik irten ostean. 10:00etan zabaldu dute bidea berriz.
2019/08/26 - 10:45
Erandion atzo izandako istripu batean larri zauritutako motor-gidaria hil egin da
24 urteko Mungiako bizilaguna da zendutakoa. Haren motorrak auto baten kontra jo zuen Unbeko errepidean.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/07/10 - 01:08
Elkarretaratzea egin dute Erandion igandeko sexu-erasoa gaitzesteko
Erandioko herritarrak kalera irten dira joan den igandean salatutako sexu-erasoa gaitzesteko.
2019/07/08 - 14:38
Erandioko erasoaren harira atxilotutako gizona espetxera bidali du epaileak
Akarlanda parkean emakumezko batek jasandako sexu-erasoa leporatu diote, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
2019/07/07 - 21:59
Emakume batek sexu-erasoa jasan du Erandioko parke batean
41 urteko gizonezko bat atxilotu du Ertzaintzak. Akarlandan aparkatutako emakumearen autoan sartu eta horri sexu-erasoa egin izan izana leporatu diote.
2019/05/14 - 20:37
Motorzale bat larri zauritu da Erandion izan den istripuan
62 urteko gizonak Basurtuko ospitalera eraman dute. Ezbeharra goizean goiz gertatu da, Akarlandako bidegurutzean.
2019/05/11 - 13:41
ONCE zozketak milioi bat euro utzi ditu Erandion
Luis Aurrekoetxea Latartegik Erandioko Carrefour saltokian duen postuan zigilatu zuen txartel irabazlea.
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/17 - 10:46
Gorpu bat aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean
Lagun batek ikusi du gorpua 21:45 inguruan. Hildakoa 67 urteko gizonezkoa da eta ez dute indarkeria zantzurik aurkitu bere gorpuan.
2019/04/17 - 02:20
Gizon baten hilotza topatu dute Bilboko itsasadarrean, Erandio parean
Gorpua 21:45 inguruan ikusi dute uretan. Oraingoz, ez dute argitu zer gertatu den.