Patxi Ruizen aldeko pintaketak egin dituzte bost batzokitan eta PSEren egoitza batean
Ezezagun batzuek Patxi Ruiz gose eta egarri greban dagoen presoaren aldeko pintaketa gehiago egin dituzte astearte goizean PSE-EEren egoitza batean eta Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat batzokitan, aurreko astean hainbat alderdik jasan dituzten antzeko erasoen zerrenda luzatuz.
Zehazki, Bilboko Begoña eta San Ignazio auzoetako batzokietan, Donostiako Altza auzokoan eta Bizkaiko Arrankudiaga eta Basauri udalerrietako batzokietan egin dituzte pintaketak goizaldean.
Txurdinagako PSE-EEren egoitzan, "Patxi Ruiz gose greban. Amnistia" irakur zitekeen pintaketa batekin hasi dute eguna. Horrez gain, Sabindarrak Batzokian (San Ignazio) ezezagun batzuek "hiltzaile" hitza idatzi dute atean, presoaren aldeko mezuez gain, Alfonso Gil Bizkaiko hiriburuko zinegotzi sozialistak sare sozialen bidez salatu duenez.
Erandioko Batzokian ere presoaren aldeko pintaketak egin dituzte, Patxi Ruiz gose eta egarri greban dagoela gogora ekarriz eta euskal presoentzako amnistia eskatuz. Halaber, Altzako eta Arrankudiagako batzokietan ere pintaketak egin dituzte.
Horrela, dagoeneko hogei dira azken egunotan erasoa jasan duten EAJren egoitzak, Patxi Ruiz presoak gose eta egarri greba hasi zuenetik haren alde hasitako kanpainaren baitan.
EAJren, PSE-EEren eta Podemos Euskadiren egoitzen aurka egin dituzte horrelako ekintzak, ezker abertzalearekiko disidentea den Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Kontrako Mugimenduak hasitako kanpainaren barruan, Patxi Ruizi babesa adierazteko helburuarekin.
Jazarpen kanpaina horren baitan, Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiaren etxebizitzari ere eraso zioten, eta banketxe bateko kutxazaina erre zuten, Euskadiko hainbat herritako hiri-altzarietan eta autobusetan pintaketak egiteaz gain.
Zure interesekoa izan daiteke
Enplegu Publikoaren Legea erreformatzeko EAJk egindako proposamenak tramitazioan aurrera egingo du, EH Bilduren abstentzioari esker
"Akordiorik eza ez da aukera bat. Euskarak zein Enplegu Publikoaren Legeak akordio eta adostasun zabalak eskatzen dituzte", esan du EH Bilduk. Bestalde, koalizioaren jatorrizko proposamena ere eztabaidatuko da batzordean.
EAJk lidergoa mantenduko luke Araban eta Bizkaian, eta EH Bildu gailenduko litzateke Gipuzkoan
Eusko Jaurlaritzaren inkestaren arabera, PSE-EE hirugarren indarra izango litzateke hiru lurraldeetan, eta abstentzioa, % 41 ingurukoa.
"Kidetasunagatik" Errenteriako eraso matxistak ezkutatu izana egotzi dio Aitor Estebanek EH Bilduri
EBBko presidentearen arabera, "gertakariak modu pribatuan kudeatzeko, alegia, erasoak estaltzeko" proposatu zien ezker abertzaleak erasoen biktima izan diren emakumeei. "Elizak hainbat hamarkadatan erabili duen sistema bera da Errenteriakoa, eta Elizak egindakoa gaizki badago, eta badago, EH Bildurena ere bai", gaineratu du Estebanek.
Izagirre: "Hiria saldu dutenak ezin dira orain salbatzaile gisa aurkeztu"
Juan Karlos Izagirre EH Bilduren Donostiako bozeramaileak koalizio subiranistak antolatu duen 'Bat Egin Eguna' topaketan egin ditu adierazpenak, eta Jon Insausti (EAJ) alkatearen "irudia sustatzeko" bultzatu den "marketin kanpaina" kritikatu du.
Lehendakariak “irizpide propioz, autokontrolez eta justizia senaz jokatzeko” eskatu dio Ertzaintzari
Polizia merezimenduaren dominak eta zorion-agiriak emateko urteroko ekitaldian, Pradalesek Euskal Polizia defendatu, eta “gure gizarteak ez du inoiz Ertzaintzaren instrumentalizazioa onartuko”, nabarmendu du.
2027ko urtarrileko manifestazioa azkena izatea nahi du Sarek, ETAko presoen auzia behin betiko ixten dela irudikatzeko
Sare herritarrak ekitaldi jendetsua egin du gaur Arrasaten, sorreratik izandako ibilbidearen balantzea egin eta "etapa bati bukaera ematen hasteko" beharra aldarrikatzeko. "Sareren amaiera, gauzak ongi eginez gero, garaipen kolektiboa eta diskretua izango da", iragarri dute.
Nolakoa izango da EAJren Bilboko alkategaia hautatzeko prozesua?
Hautagai berri bat izendatzeko, Bilboko batzar-arteko bilera bat egin behar da lehenbizi. Bilera horretan, hiriburuan dauden 13 udal-erakundeek eta Bizkai Buru Batzarrak parte hartzen dute.
Aburto ez da Bilboko alkate izateko hautagai gisa aurkeztuko 2027an
Hunkituta egin du iragarpena oraindik Bilboko alkatea denak: "Hausnarketa sakon bat egin ondoren, alderdiak erabaki du Bilbok lidergo berria behar duela".
Otegik ohartarazi du hauteskundeak aurreratzea PPri eta Voxi "atea irekitzea" dela: "Txantxa gutxi horrekin"
Otegiren ustez, hauteskunde orokorrak aurreratzearen alde egiten duenak "herri honi esan behar dio zer irabazten duen Euskal Herriak, bertako langileek, emakumeek, gazteek eta bere izaera nazionalak PPren eta Voxen gobernu batekin".
1991n ETAk hildako Luis Garcia Lozanoren omenezko plaka bat jarri dute Donostian
Guztira, 38 plaka jarri ditu Donostiako Udalak duela bi legealdi bultzatutako ekimenaren harian. Terrorismoaren eta indarkeria politikoaren biktimak leku publikoetan ikusarazteko bultzatu zuten egitasmoa, Udalak ohar baten bidez gogorarazi duenez.