Erregaiak
2022/09/01 - 20:04
Erregaia ateratzen hasi dira Gibraltarren hondoa jo duen ontzitik, eta Poliziak pertsona bat atxilotu du
Gibraltarko Portu Agintaritzak baieztatu du ontziak fuel olio isuria izan duela gaur, eta Gibraltarko Gobernuak jakinarazi du fuel "kopuru txiki bat" atera dela ezarritako babes hesitik harago.
2022/09/01 - 15:53
Gibraltarren hondoa jo duen ontziak fuel olio isuria izan duela baieztatu du bertako gobernuak
Exekutiboaren arabera, fuel "kopuru txiki bat" atera da perimetratutako eremutik, baina bertaratu diren urpekariek haizebideetako batean zabaldutako zuloa ixtea lortu dute. Hala, isuria "geldiarazteko prozesuan" ari dira jada.
2022/09/01 - 10:40
OS 35 ontziaren egitura hautsi egin da eta olio lubrikatzailea isuri du Algecirasko badian
OS 35 ontziak 215 tona fuel-olio astun, 250 tona gasolio eta 27 tona olio lubrifikatzaile daramatza barruan. Biltegiratutako erregaia ateratzeko lanak gaur hasiko dira.
2022/09/01 - 10:19
Gibraltarko kostaldean ibilgetutako ontzitik erregaia ateratzeko lanak hasi dira
Gibraltarko portu-agintariek beste ontzi baten kontra talka egin zuen ontzi bat ibilgetu zuten asteartean Algecirasko Badian. Kroskoan kalteak eta likido hidraulikoaren iragazketak antzeman ondoren, lehentasuna ontzian biltegiratutako fuel-olioa, gasolioa eta olio lubrifikatzailea ateratzea da.
2022/09/01 - 08:57
Erregai litro bakoitzeko laguntza 30 zentimokoa izango da Ipar Euskal Herrian gaurtik aurrera
Neurria irailaren 1ean sartuko da indarrean, eta beheranzkoa izango da; hala, azaroaren 1etik abenduaren 31ra arte, hobaria litroko 10 zentimora murriztuko da.
2022/08/29 - 16:23
Dieselaren prezioa ia bi euroan dago, batez beste, Estatuan
Gaur, abuztuaren 29an, itzulera operazio betean, gasolinaren prezioa egonkortu den arren, dieselarenak gora egiten jarraitzen du eta bi euro inguruan dago batez beste Estatuan.
2022/08/27 - 23:12
Bilboko Portuko gasoil-tanga batek su hartu du
Bilboko Portuko instalazioetako biodiesel biltegi batek su hartu du larunbat arratsaldeko azken orduetan, eta ke beltzezko zutabe handi bat sortu da, kilometro batzuetako distantziatik ikus daitekeena.
2022/08/27 - 22:37
Suhiltzaileek Bilboko Portuko biodiesel biltegi bateko sutea itzaltzea lortu dute
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, biodiesel biltegiko sutea 19:45ak aldera hasi da, beste gasolina-biltegi batetik gertu.
2022/08/25 - 15:02
Gasolioaren prezioak gora egin du ekainetik aurrenekoz, eta gasolinarenak beherantz jarraitzen du
Gasolioa % 0,55 garestitu da eta litroak 1,816 euro balio du batez beste. Gasolinak zortzi astez jarraian egin du behera eta % 16,61eko jaitsiera izan du guztira, 1,786 eurotan kokatuz, apiriletik izandako mailarik baxuena.
2022/08/24 - 21:30
Ukrainako gerraren ondorioak, sei hilabeteren ostean: inflazioa goraka eta ekonomia atzeraka
Ukrainako gerrak testuinguru ekonomikoan nolako eragina izan duen aztertu dugu. Prezioak etengabe ari dira garestitzen; garapenaren, hazkundearen eta ongizatearen adierazleek, berriz, behera egin dute.
2022/08/11 - 19:13
Gasolina eta diesela % 12 merkatu dira ekainetik, zazpi aste jarraian prezioek behera egin ondoren
Hala ere, iazko aste berdinarekin alderatuta, gasolina litroaren salneurria % 31 garestiagoa da, eta gasolioaren prezioa % 46 garestitu da.
2022/07/30 - 19:39
Santa Klaran bainatzea debekatu dute astelehenera arte, ontzi batek Kontxan eragindako gasolio isuria dela eta
Barruan zazpi pertsona zeramatzan ontzi bat hondartu da bart gauean Donostiako badian, gasoil isuria eraginda.
2022/07/25 - 16:39
Erregaien prezioek behera egin dute, herritarrek nahi baino gutxiago, ordea
Erregaiek prezioak behera egiten ari dira eta herritarrak hasi dira hori sumatzen, lehen depositoak betetzea kostatzen zenaren aldean gutxiago kostatzen baita gaur egun. Jaitsi dira bai, baina, krisia lehertu eta gora hasi aurreko preziotik oso goitik jarraitzen dute.
2022/07/21 - 20:17
Erregaien prezioak behera egin du laugarren astez jarraian
Gasolioaren kasuan, litroa bi euro azpitik kokatu da, ekainaren hasieratik lehen aldiz.
2022/07/01 - 13:22
Ekuadorreko Gobernuak eta indigenek protestak amaitzea adostu dute erregaiaren jaitsiera berri baten ostean
Erregaien prezioa bost zentabo jaisteko konpromisoa hartu dute agintariek, Guillermo Lasso presidentearen gobernuak aste honetan bertan iragarri duen hamar zentaboko aurreko jaitsiera zabalduz.
2022/06/29 - 16:17
1985etik izan duen mailarik altuenera iritsi da inflazioa, urte arteko % 10,2ko tasarekin
Urte hasieratik, urtarriletik hona, ikusi, gorakada oso azkarra izan da. Gorakadaren arrazoi nagusia erregaien eta elikagaien prezioen igoeran datza. Baita hotel eta jatetxeen garestitzean ere.
2022/06/24 - 18:25
Krisiari aurre egiteko neurri sorta abenduaren 31ra arte luzatuko du Espainiako Gobernuak
Beraz, ez dira hiru hilabeterako izango, nahiz eta hasieran hori iragarri, sei hilabeterako baizik.
2022/06/23 - 19:17
Gasolinak eta gasolioak marka berriak hautsi dituzte, eta bi euroen gainetik finkatu dira
Gasolina litroaren prezioak % 1,13 egin du gora azken zazpi egunetan. Dieselaren kasuan, litroaren salneurriak % 3,64 gora egin du azken astean.
2022/06/22 - 20:06
BEZaren jaitsierak hilean 5 euro inguru aurreztea ekarriko du argindarraren fakturan
Etxebizitza batean batez besteko argindar kontsumoa orduko 3.500 kilowattekoa da. Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak iragarritako beherakadarekin 4-5 euro aurreztea posible izango da, hau da, 27 euro urtea bukatu arte. Larunbateko ezohiko Ministroen Kontseiluan onartuko dute neurria.
2022/06/10 - 15:54
Erregaien, elikagaien eta hostalaritzaren prezioen gorakada dira KPIaren hazkundearen arrazoi nagusiak
Inflazioak gora egin du maiatzean. EAEn % 8,3ean dago KPIa, apirilean baino 5 hamarren gehiago. Nafarroan, apur bat gorago dago, 8,5ean, nahiz eta maiatzean bi hamarren jaitsi. Estatuan, berriz, % 8,7an dago.