Erregaien prezioak behera egin du laugarren astez jarraian
Erregaien batez besteko prezioak behera egin du laugarren astez jarraian eta, gasolioaren kasuan, litroa bi euro azpitik kokatu da, ekainaren hasieratik lehen aldiz.
Konkretuki, gasolina litroaren batez besteko salneurria 2,026 euroan kokatu da aste honetan, duela zazpi egun baino % 2,22 merkeago, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera. Horrela, lau astez jarraian behera egin du dagoeneko.
Dieselaren kasuan, litroaren batez besteko prezioa 1,971 euroan kokatu da, % 2,52 merkatu ondoren. Hirugarren beherakada jarraian izan du.
Batez besteko salneurriak zergak barne ditu, baina ez apirilaren 1ean indarrean sartu zen 20 zentimoko gutxieneko deskontua.
Dirulaguntza kontuan izanez gero, gasolinaren prezioa 1,826 eurokoa litzateke, martxoko azken asteko salneurritik gertu (1,818 euro), deskontua aplikatzen hasi baino lehen. Dieselaren kasuan, azken beherakadekin, 1,771 euroko prezioa du, orduan baino merkeagoa (1,837 euro litroa).
Iazko aste berdinarekin alderatuta, ordea, gasolina litroa % 44,7 garestitu da; eta gasolioa % 56,2 garestiagoa da, baina indarrean dagoen hobaria kontuan izan gabe.
Errusiak Ukraina otsailaren amaieran inbaditu zuenetik, bi erregaien prezioak goia jo du. Gasolinaren kasuan, % 27,3 garestitu da, eta diesela % 33,2.
Horrela, berunik gabeko 95 gasolina Europar Batasunaren (1,929 euro litroa) zein Eurogunearen (1,979) batez bestekoaren gainetik kokatu da Espainian.
Dieselaren kasuan, aldiz, Espainiako prezioa EBkoa (1,936 euro) baino garestiagoa da, baina Eurogunekoa (1,977 euro) baino merkeagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Apartamentu turistikoetako gaualdiak % 23,3 igo dira uztailean EAEn, eta sarrerak % 9,7
Landa-ostatuen kasuan, sarrerak % 2,8 handitu dira eta gaualdiak % 5,6 jaitsi, 2025eko hilabete bereko datuekin alderatuta.
Amaia Barredo: "Eusko Jaurlaritza lanean ari da abeltzainekin hartutako epeak eta konpromisoak betetzeko"
Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza sailburuak aurreratu duenez, Jaurlaritzak "irailaren hasierarako" abeltzaintza-sektorearen esku jarriko ditu lehengai batzuk batera erosteko bideak, lehorteak eragindako belar eskasia dela eta. Radio Euskadin ostiral honetan egindako elkarrizketa batean, Barredok azaldu du Bazka Mahaia oraindik deituta ez dagoen arren, horrek ez duela esan nahi atzerapenak egongo direnik: "Administrazioa ez dago bileraren zain erosketa bateratua prestatzeko".
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.