Gasolina eta diesela % 12 merkatu dira ekainetik, zazpi aste jarraian prezioek behera egin ondoren
Erregaien batez besteko prezioak behera egin du zazpigarren astez jarraian, eta % 12 baino gehiago merkatu da ekainetik. Orduan eten zuen Errusiaren eta Ukrainaren arteko gatazkak areagotutako gorakada.
Konkretuki, gasolinaren batez besteko prezioa 1,86 euroan kokatu da aste honetan, duela zazpi egun baino % 2,2 merkeago, Europar Batasuneko Petrolio Aldizkariaren arabera. Horrela, zazpigarren astez jarraian, salneurriak behera egin du.
Dieselaren kasuan, prezioa 1,8543 euroan kokatu da aste honetan, % 2,06 behera egin eta seigarren astez jarraian merkatu ondoren.
Gasolio merkeena da maiatzaren 30etik. Gasolinari dagokionez, maiatzaren 16tik mailarik baxuena da.
Bi erregaien salneurriak zergak barne ditu, baina ez apirilaren 1ean indarrean sartu zen 20 zentimoko deskontua; izan ere, deskontu handiagoak aplikatzen dira petrolio konpainiaren eta bezeroak fidelizatzeko promozioen arabera.
Espainiako Gobernuak onartutako deskontua aplikatuz gero, gasolina litroaren batez besteko salneurria 1,66 eurokoa litzateke, eta gasolioarena, 1,65 eurokoa.
Nahiz eta azken asteetan merkatu, erregaien prezioa oso garestia da aurten, azken urteetako udetakoekin alderatuta.
Horrela, iazko aste berdinarekin konparatuta, gasolina litroaren salneurria % 31 garestiagoa da, eta gasolioaren prezioa % 46 garestitu da, indarrean dagoen hobaria kontuan hartu gabe.
Deskontua aplikatuz gero, gasolinaren prezioa 2021eko abuztuaren hasieran baino % 17 garestiagoa da. Gasolioaren salneurriak, aldiz, % 30 egin du gora.
Egungo prezioekin, 55 litroko depositu bat gasolinarekin zein gasolioarekin betetzeko, 90 euro baino gehiago behar dira 20 zentimoko laguntza kontuan hartuta; hau da, iaz baino 13 euro gehiago ordaindu behar dira depositua gasolinaz betetzeko, eta 21,12 euro gehiago gasolioarekin betetzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.
Etxebizitza-salerosketen kopurua % 8,2 igo da Nafarroan, eta % 13,6 jaitsi da EAEn, maiatzean
Notariotzaren Kontseilu Nagusiaren arabera, etxebizitzaren prezioa % 13,5 garestitu da Nafarroan eta EAEn, berriz, egonkor mantendu da.
BBVAk 6.051 milioi irabazi ditu ekainera arte, iaz baino % 11 gehiago, diru-sarrera errepikariek eta kredituen igoerak bultzatuta
Erakundeak akzioak berrerosteko ezohiko programa berri bat iragarri du, 2.000 milioi eurokoa. Lehenengo tartea, 1.000 milioikoa, abuztuaren 5ean hasiko da.
Urte arteko KPIa % 3,5eraino igo da uztailean Espainian, erregaien eta argindarraren igoeragatik
Azpiko inflazioa (energia eta elikagai freskoak kontuan hartzen ez dituena) hamarren bat igo da uztailean, % 3raino.