Errioxa

2023/03/20 - 12:12
9 urteko mutiko bati sexu erasoa egitea eta hura hiltzea leporatzen dioten gizona epaitzen hasi dira Errioxan
2021eko urriaren 28an gertatu zen hilketa, Alex txikia Larderoko parkean jolasten ari zela bahitu ostean. Kasuak sumindura eragin zuen ustezko hiltzaileak sexu eraso eta hilketagatik aurrekariak zituelako.
2023/01/30 - 17:50
Arabako Mahastiak izendapenak 2023ko uztan lehen ardoa lortzea espero du
Kontseilu Arautzaileak ziurtatu duenez, beharrezkoak diren izapideak egiten ari da mahastizainei eta upategiei erregistroak irekitzeko, baldin eta baldintza agiria betetzen badute, izendapen horren babespean "2023ko uztako lehen ardoa" lortzeko helburuarekin.

2022/11/29 - 15:01
"Bai bakarrik da bai" legea ezartzeko orduan, "kasuz kasu" aztertzeko deia egin du Gorenak
Gorenak ez du doktrina bateratu bat ezarri, eta sexu erasoengatik zigortutakoen kasuak "modu orokortuan" berrikustea baztertu du.
2022/11/19 - 13:45
Errioxak "ordaina" eskatuko du EAEk eta Nafarroak energiaren eta bankuen zergetatik funtsak jasoz gero
Errioxako PSOEko idazkari nagusiak larunbat honetan adierazi duenez, "Errioxa konplexurik gabe defendatuko dugu nonahi".
2022/11/17 - 15:40
Errioxa jatorri izendapenak eskatuta, Madrilek esklusibitatea ezartzen du, baita mahastien ekoizpenean ere
Errioxako izendapenaren barruan egonez gero, bere izendapen barruan dagoen upategiari saldu ahal izango zaio soilik. Aldaketa honen alde egin dute Nafarroak eta Errioxak; ez, ordea, EAEk.

2022/10/22 - 13:29
EAJk eta EH Bilduk Arabako Mahastien politizazioa salatu dute, "erabaki ekonomiko" bati erantzuten dionean
PSE-EEk "astakeriatzat" jo du "abentura" hau, PP+Cs-ek "operazio politiko" gisa izendatu du eta Elkarrekin Podemos-IUk, berriz, errespetatu egin behar dela dio.

2022/10/21 - 18:37
Errioxako Jatorri Izendapenak helegitea jarriko du Arabako Mahastien aurka
"Sektore oso bati dagokion merkataritza funtsa bidegabeki aprobetxatzea" egozten dio, eta horren aurka bide guztiak jorratuko omen ditu.
2022/10/20 - 14:17
Tapia: ''Erabaki bat edo bestea hartu, upategi guztiek izango dute Jaurlaritzaren laguntza eta babesa''
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak esan duenez, sor-marka bat edo bestea —Arabako Mahastiak edo Errioxa— aukeratzea upategien esku egongo da eta "borondatezkoa" izango da. Prozesua "erabat legezkoa" dela ziurtatu du.

2022/10/18 - 22:28
Arabako Mahastiak, zenbakitan
Andrea Arrizabalagak Arabako Mahastiak izendapen berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/18 - 21:10
Arabako Mahastiak deituraren bidea, Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu arte
2016ean Arabar Errioxako upategi txikien elkarteak bidea hasi zuen jatorri izen propioa lortzeko. 2022an Jaurlaritzaren behin-behineko baimena lortu dute, baina Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua kontra dago.
2022/10/18 - 18:37
Errioxa jatorri izenak Arabako Mahastiak baimentzeko erabakiaren kontrako neurriak hartuko ditu ostiralean
Kontseiluak berretsi du "erabat gaitzesten" duela Eusko Jaurlaritzak emandako babesa, eta "bide guztiak agortzeko asmo sendoa mantentzen du".

2022/10/18 - 09:51
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak izendapena baimendu du
Behin-behineko baimena da, behin betikoa Europako Batzordeak eman behar baitu, eta prozesuak luze joko du.
2022/09/14 - 12:16
Kamioilari bat atxilotu dute Errioxan, alkoholemia-tasa zazpi aldiz gainditzeagatik
Guardia Zibilak dei batzuk jaso zituen, AP-68tik zihoan ibilgailu astun bat sigi-saga eta galtzadaren alde batetik bestera gaizki gidatzen ari zela ohartarazteko. Atxilotu aurretik, gidaria ospitalera eraman zuten, eta han egon zen hainbat orduz, behaketa medikoan.

2022/09/03 - 13:15
Gasteizko bizilagun bat hil da Errioxan, auto-istripuz
30 urteko gizonezkoaren autoa bidetik atera da LR-205 eta LR-206 errepideen arteko lotunean, Errioxako Berceo udalerrian.
2022/08/10 - 23:05
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.

2022/07/29 - 02:14
Gutxienez bi pertsona atxilotu dituzte droga trafikoaren aurkako operazio batean Araban eta Errioxan
Polizia-operazioa, besteak beste, Gasteizen, Oionen, Logroñon eta Larderon egin dute. Etxebizitzak eta industria-pabiloiak miatu dituzte.
2022/06/28 - 15:11
Gizon nafar bat atxilotu dute Errioxan emakume bat bortxatzea egotzita
Biktimak jarritako salaketari esker, Guardia Zibilak ustezko erasotzailea atxilotu du. Emakumeak azaldu zuenez, aisialdirako lokal bateko komunetan bortxatu zuten, eta horrek biktimaren defentsa zaildu zuen, oso leku txikian zegoelako.