Errusia
2025/03/19 - 17:42
Errusiak eta Ukrainak 175na preso trukatu dituzte
Atzo aurreratu zuen albistea Vladimir Putinek, Donald Trumpekin telefonoz izandako elkarrizketa eta gero. Ukrainak askatutako militar errusiarrak Bielorrusian daude, eta bertan arreta medikoa eta psikologikoa jasoko dute.
2025/03/19 - 13:20
Zelenskirekin hitz egin ostean, Ukrainari buruzko elkarrizketak "bide onetik" doazela esan du Trumpek
"Zelenski presidentearekin telefonoz elkarrizketa bikaina izan berri dut", idatzi du AEBko agintariak bere sare sozialean. Ukrainako presidenteak urte honetarako "bake iraunkorra" lortzea espero duela adierazi du deiaren ondotik.
2025/03/19 - 08:51
Albiste izango dira: Adin txikiko migratzaileen banaketa, Israelen bonbardaketak Gazan eta Trump - Ukraina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/18 - 19:35
Trump eta Putin telefonoz mintzatu dira eta adostu dute su-etena azpiegituretan abiatzea
Kremlinek iragarri duenez, asteazken honetan Ukrainarekin 350 gerrako preso trukatu egingo dituzte. Hala ere, Putinek eskatu du Ukrainari atzerriko laguntza militarra eta inteligentzia informazioa erabat etetea.
2025/03/18 - 08:40
Albiste izango dira: Su-etena hautsi du Israelek, Europaren berrarmatzea eta Trump-Putin negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/03/15 - 17:20
Europako agintari militarrek bilera egingo dute ostegunean Ukrainari buruzko "fase eraginkor bat" hasteko
Starmerrek biltzeko deia egin dio Ukrainako gerraren amaierarekin konprometitutako eta AEBko presidente Donald Trumpek Etxe Zuritik piztutako zurrunbilo diplomatikoari aurre egiteko sortutako "Boluntarioen Koalizioa"ri.
2025/03/14 - 22:20
Jonathan Powell, funtsezkoa Ukrainaren eta AEBren arteko bitartekaritzan
Keir Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa zubi-lana egiten ari da Europa-Ukraina eta AEBren artean, eta protagonismo handia hartu du. Segurtasun gaietarako Starmerren aholkularia dago protagonismo horren atzean, Jonathan Powell, hain zuzen.
2025/03/14 - 20:06
Kursken dauden soldadu ukrainarrek amore ematea jarri du baldintza gisa Putinek su-etena sinatzeko
Ordu batzuk lehenago, Trumpek iragarri du Putinekin izandako elkarrizketak "oso onak eta emankorrak" izan direla, eta "gerra izugarri eta odoltsu hau amaitzeko aukera oso ona" dagoela.
2025/03/14 - 12:12
Ukrainak droneekin eraso egin dio errusiar findegi bati Itsaso Beltzean
Erasoan erregai-biltegi bat erre da eta horrek mila metro karratu baino gehiagoko sutea eragin du, Veniamín Kondrátiev Krasnodar eskualdeko gobernadoreak jakinarazi duenez.
2025/03/13 - 19:02
Putin, su-eten proposamenaren alde, baina gatazkaren "jatorriak" ere mahai gainean jarriz
"Ideia ona da eta erabat babesten dugu, baina gai batzuk eztabaidatu behar ditugu", azpimarratu du Errusiako presidenteak. Putinen ahotan, Kurskeko egoera ikusita, 30 eguneko su-etena onuragarria izango litzateke ukrainarrentzat.
2025/03/12 - 23:38
AEBko ordezkaritza bat Moskura joan da su-eten egitasmoa Errusiako agintariei aurkeztera
Su-eten proposamenari buruz Moskuren aldetik "mezu positiboak" jaso dituela esan du Trumpek, baina "mezu positibo batek ez du ezer esan nahi. Oso egoera larrian gaude. Egoerak Hirugarren Mundu Gerra ekar lezake", erantsi du.
2025/03/12 - 18:08
Errusiak gatazkaren "arrazoi sakonei" heldu nahi die Ukrainarekin bakea adosteko
Sergey Lavrov Errusiako Atzerri ministroak kritikatu duenez, Europako estatuak Ukrainan "bake indarrak zabaltzearekin tematuta daude”. "Hori ez da gerrari amaiera emateko behar dena", ohartarazi du.
2025/03/11 - 16:55
Zer paper jokatzen du Starlink sareak Ukrainan? Ba al du Europak alternatibarik?
Elon Muskek asteburuan ohartarazi zuenez, Starlink satelite-sistema itzaliko balu Ukrainan, "gerra-fronte osoa kolapsatuko litzaioke" Kievi. Horrek eztabaida sortu du Europar Batasunean, AEBko enpresa ordezka dezakeenik ote dagoen.
2025/03/11 - 09:51
Ukrainak Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena egin du
Errusiako hegazkinen aurkako defentsek 337 drone geldiarazi dituzte bart lurraldean, Moskuko kanpoaldean ere jo dute erasoek. Errusiaren aurkako aireko erasorik handiena izan da.
2025/03/11 - 09:31
Ukrainak Errusiaren aurkako aire-erasorik handiena egin du
Errusiako aireko defentsek Ukrainako 337 drone suntsitu dituzte; asko, Moskuko kanpoaldean. Pertsona bat hil da eta hainbat zauritu dira.
2025/03/10 - 11:11
Ubarretxena: ''Europaren defentsa horretan aukera berriak egon daitezke gure industriarentzat''
Egungo ezegonkortasun egoeraren aurrean, "Europak defendatu beharra" daukala adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, Euskadi Irratian egindako adierazpenetan, eta gaineratu du hori Euskadiko defentsa industriarako aukera bat izan daitekeela.
2025/03/08 - 18:45
Errusiak 15 lagun hil eta 50etik gora zauritu ditu Donetsken eta Kharkiven azken orduetan egindako erasoetan
Dobropillia herrian egin du erasoetako bat. Han, 11 pertsona hil eta 47 zauritu ditu, tartean erreskate taldeetako langileak.
2025/03/08 - 13:13
10 hildako eta 30 zauritu baino gehiago Errusiak Dobropilia hiriaren aurka egindako bonbardaketa batean
Gainera, zortzi etxebizitza-eraikin, administrazio-eraikin bat eta 30 auto kaltetu dira. Ukrainako Larrialdietako Zerbitzuak eta Polizia Nazionalak baieztatu dutenez, suteak itzaltzen ari zirenean Errusiak berriro egin du eraso.
2025/03/07 - 17:32
Trumpek zigor eta muga-zergekin mehatxu egin dio orain Errusiari, "frontean Ukraina zapaltzen" ari delako
"Errusiari banku-zigor handiak eta muga-zergak ezartzea serio aztertzen ari naiz, su-etena eta bake-akordioa lortu arte", esan du AEBko presidenteak Truth Social sare sozialean.
2025/03/06 - 22:22
Zelenskiren irizpideen araberako bakea babestu dute EBko buruek Bruselan
Zelenskik eskerrak eman dizkie Europako agintariei, eta esan die horien babesari esker Ukraina ez dela bakarrik sentitzen. Europako Kontseiluari su-eten partzial baten proposamena helarazi dio Zelenskik.