Errusia
2024/12/28 - 18:29
Putinek barkamena eskatu dio Aliyev presidenteari AZALen hegazkinarekin izandako "gertakari tragikoagatik"
Azerbaijango agintariarekin telefonoz izandako elkarrizketa batean, Putinek barkamena eskatu dio gertakari tragikoa Errusiako aire-eremuan gertatu zelako, eta beste behin doluminik sakon eta zintzoena eman die biktimen familiei, eta zaurituak lehenbailehen sendatzea espero duela esan dio.
2024/12/28 - 09:57
NATOk presentzia handituko du Baltikoan, Finlandia eta Estonia arteko itsaspeko kablean arazoak izan ostean
Aliantza Atlantikoak Baltikoan duen presentzia militarra handituko du, EstLink2 itsaspeko elektrizitate kablean akatsak izan ostean.
2024/12/27 - 10:55
Finlandiak Errusiarekin lotura duen itsasontzi bat geldiarazi du Baltikoan, urpeko kableak kaltetu dituelakoan
Polizia finlandiarrak uste du Errusiaren "itzaleko flota" deritzonaren ontzi bat dela. Sabotaje delitua leporatuta geldiarazi dute.
2024/12/26 - 09:56
Ukrainak Errusia seinalatu du istripuagatik, eta Kremlinek, berriz, presazko hipotesiak egiteaz ohartarazi du
Bestalde, NATOk ezbeharraren inguruko "ikerketa osoa" egitea eskatu du ostegun honetan.
2024/12/25 - 12:47
Errusiak 70 misil eta drone baino gehiago jaurti ditu Ukrainako energia azpiegituraren aurka
Kremlinek baieztatu egin du abenduaren 25eko goizean Ukrainako energia azpiegituraren aurkako eraso handia egin duela.
2024/12/18 - 10:09
Igor Kiriloven aurkako atentatuaren ustezko egilea atxilotu dute
Errusiako zerbitzu sekretuek (FSB) jakitera eman dutenez, atxilotua Uzbekistango gizonezko bat da, eta, ustez, Ukrainako zerbitzu sekretuen jarraibideak bete zituen.
2024/12/17 - 17:44
Patinete batean jarritako bonba batek Errusiako defentsa erradiologiko, kimiko eta biologikoaren burua hil du
Ikerketako iturrien arabera, Ukrainako zerbitzu sekretuak dira atentatuaren egileak. Bonbari urrutitik eragin diote 54 urteko Igor Kirilov etxetik atera denean, bere laguntzailearekin batera. Azken hori ere atentatuan hil da.
2024/12/17 - 10:47
Ukrainak Errusiako Defentsa Nuklearraren burua hil du, patinete batean ezkutatutako bonba batekin
Igor Kirilov teniente jenerala hil da, Moskun bonba batek eztanda eginda. Erresuma Batuak zigorra ezarri zion Ukrainan arma kimikoak erabiltzeagatik.
2024/12/15 - 18:53
Erregai-isuria izan da Kertx-eko itsasartean, Errusian, bi petrolio-ontzik talka egin ostean
Ontzietako bat hondoratzen ari da denboralearen erdian, pertsona bat hil da, eta ikusteko dago zenbaterainoko kalteak izan diren.
2024/12/08 - 20:55
Jihadistek Damasko hartu eta Errusian asiloa lortu duen Al-Assaden agintea eraitsi dute
Sortaldea Askatzeko Erakundeko (Al-Qaeda ohia) terroristek zuzendutako matxinoek eta Turkiak babestutako errebelde talde batek indarrak batuta, 11 eguneko erasoaldian lortu dute Baxar al-Assad ihes egitera behartzea eta Siriako agintea euren esku hartzea.
2024/12/08 - 18:50
Egonkortasuna ekarriko duen trantsizio baketsua eskatu du nazioarteak Sirian
Abu Mohammad al-Julanik, Baxar al-Assaden agintea eraitsi duen koalizio jihadistaren buruak, garaipena aldarrikatu du Damasko hartu ostean. 13 urteko gerra izan da, milaka heriotza eta milioika herritar erbesteratzea ekarri duena.
2024/12/08 - 13:16
Trumpek Ukrainan su-etena "berehala" ezartzeko eta negoziazioak abiatzeko eskatu du
Zelenskik erantzun du "indarrez" ere posible dela "bakea lortzea". Bestalde, Trumpek uste du Putinek babesik gabe utzi duelako ihes egin duela Al-Assadek Siriatik.
2024/12/06 - 20:40
Errusiak eta Bielorrusiak "eskura dituzten indar guztiekin" defendatzeko aliantza-akordioa sinatu dute
Ostiral honetan sinatutako akordioak, besteak beste, aurreikusten du arma nuklearrak erabil ditzaketela kanpoko mehatxuen aurrean.
2024/11/28 - 18:02
EAEko 93.000 ekipo informatikok baino gehiagok zibereraso bat jasateko arriskua dute
Gainera, Espainia munduko hirugarren estatu hackeatuena da. Uneotan zibererasoak egiteko 13 milioi ekipo baino gehiago erabiltzen ari dira munduan, Ziur Gipuzkoako Industria Zibersegurtasuneko Zentroaren arabera.
2024/11/22 - 21:58
Putinek Oreshnik misil hipersonikoa goraipatu eta arma estrategikoen eragin bera izan dezakeela esan du
"Edonola ere, Oreshnik sistema ez da arma estrategiko bat, ez da kontinenteen arteko misil balistiko bat, ez da suntsipen handiko arma bat, zehaztasun handikoa baita", azpimarratu du Kremlineko agintariak buruzagitza militarrarekin egindako batzar batean.
2024/11/21 - 21:09
Putinek misil balistiko hipersoniko batekin egin dutela Ukrainaren aurka zehaztu du
Errusiako presidenteak adierazi duenez, Ukrainak irismen luzeko armak erabiltzeari eman dioten erantzuna da. Ukrainako iturriek, bere aldetik, geldiarazi ezin izan duten "kontinente arteko misil" bateekin egindako erasoaren berri eman dute.
2024/11/21 - 20:09
Karga nuklearrik gabeko misil balistiko hipersoniko batekin Ukraina erasotu dutela baieztatu du Putinek
Oreshnik irismen ertaineko misila da Ukrainako gune militar-industrial baten aurka jaurti dutena, Vladimir Putinek telebista publikoak nazioari igorritako mezu batean azaldu duenez.
2024/11/20 - 19:22
Ukrainak Erresuma Batuko Storm Shadow misilak erabili ditu Errusiaren aurka, lehen aldiz
Misil baten hondakinak aurkitu dituzte Kursken, Ukrainako mugan dagoen Errusiako eskualdean. Storm Shadow misilak jaurti dituzte Moskuk bere lurraldearen kontra AEBren irismen luzeko misilak jaurti dituztela ziurtatu eta hurrengo egunean.
2024/11/20 - 12:25
AEBk eta Espainiak Kieven dituzten enbaxadak itxi dituzte, Errusiaren aire eraso handi baten beldur
Asteazken honetan (azaroak 20) Ukrainako hiriburuan aire eraso handi bat gertatuko dela ohartarazi dute Ameriketako Estatu Batuek.
2024/11/20 - 09:12
Ukrainari pertsonen aurkako minak bidaltzea baimendu du Bidenek, hainbat hedabideren arabera
AEBk espero du Kievek bere lurraldean erabiltzea gailuak, eta konpromisoa omen du Ukrainak ez dituela zibilak bizi diren tokietan erabiliko.