AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Errusiari zerga gehigarriak ezartzeko mehatxua egin du Trumpek, Moskuren erruagatik negoziazioa trabatzen bada

"Errusiak eta biok Ukrainako gerraren amaierari bide emango dion akordio bat lortzen ez badugu, eta iruditzen bazait Errusiaren erruagatik dela (baliteke horrela ez izatea) muga-zerga gehiago jarriko dizkiot Errusiatik ateratzen den petrolio guztiari", esan dio NBC Newsi.
AEBko presidente Donald Trump
AEBko presidente Donald Trump. EFEren artxiboko irudia

AEBko presidente Donald Trumpek ohartarazi du "oso haserre" eta "oso ernegatuta" dagoela Errusiako presidente Vladimir Putinekin, Ukraniako gerrarekin lotutako su-etena lortzeko negoziazioek hartu duten norabidea ikusita. Hori horrela, Moskuri "bigarren mailako muga-zergak" jartzeko mehatxua egin du, "baldin eta pentsatzen badut elkarrizketak trabatzen ari dela".

"Errusiak eta biok Ukrainako gerraren amaierari bide emango dion akordio bat lortzen ez badugu, eta iruditzen bazait Errusiaren erruagatik izan dela (baliteke horrela ez izatea) muga-zerga gehiago jarriko dizkiot Errusiatik ateratzen den petrolio guztiari", esan dio NBC Newsi.

Suminduta agertu da Trump Putinek ostegunean egindako adierazpenengatik. Volodimir Zelenski ukrainar presidentea NBEk eta AEBk babestutako "aldi baterako" gobernu batek ordezkatzea proposatu zuen, negoziazioek aurrera egin ditzaten. "Horrelako adierazpenak ez doaz norabide zuzenean", adierazi du Trumpek.

Paradoxa da duela aste batzuk Zelenskiri "diktadore" deitu ziola Trumpek, gerra garaian hauteskundeak ez deitzeagatik. 

"Bigarren mailako muga-zergak" zer diren ere azaldu du AEBko presidenteak. "Errusiako petrolioa erosten dutenek ezingo dute AEBrekin negoziorik egin, eta % 25eko zerga gehigarria izango dute", azaldu du.

Dena dela, gaineratu du datorren astean berriro hitz egingo duela Putinekin, eta berriro esan du "harreman bikaina" duela errusiar presidentearekin, hots, haserraldia azkar pasatuko zaiola, "jokatu behar duen moduan jokatzen badu".

"Bonbardaketak" eta "muga-zerga gehiago" Irani

Iran ere badu jomugan Trumpek. Hain zuzen ere, "erasoak" eta "muga-zergak" areagotuko dituela hitzeman du, herrialde horrek AEBrekin arma nuklearrei buruzko akordio bat sinatzen ez badu.

"Akordiorik ez badago, bonbardaketak egongo dira. Sekula ikusi ez dituen erasoak ikusiko ditu Iranek", esan dio NBC kate estatubatuarrari.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X