Ertzaintza
2025/05/21 - 11:25
Zupiria: ''Final honek baliabide asko eskatzen ditu puntu jakin batean; 70.000 lagun espero ditugu Bilbon''
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak nabarmendu duenez, Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Athleticek "ahalegin handia" egin behar izan dute Europa Ligako finalari aurre egiteko. Izan ere, aurreikusitakoaren arabera, 50.000 zalek beteko dute estadioa, eta kanpoan 20.000 ibiliko dira.
2025/05/20 - 19:12
Bilbon bigarren segurtasun-eraztuna ezarri dute, Sabino Aranan, UEFA Europa Ligako finalaren bezperan
Ertzaintzaren helikoptero bat San Mames ingurua zaintzen aritu da eguerdian. Gaur amaitu dute bertan finala telebistaz emateko unitate mugikorrak instalatzen. Bestalde, inguruko tabernak hasi dira garagardo txorrotak kalera ateratzen.
2025/05/20 - 14:19
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon gizon bat indarkeriaz hil omen zuen gazteari
Gizon baten heriotza biolentoarekin zerikusia duelakoan igandean atxilotutako gizona komunikatuta eta fidantzarik gabe espetxeratzeko agindu du Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak, behin-behinean.
2025/05/19 - 15:00
Ertzaintzak egunak daramatza zale ingelesak mugituko diren eremuak miatzen: hotelak, ibilbideak, estoldak...
Duela egun batzuetatik hona, Ertzaintzak Bilboko zenbait gune miatu ditu Europa Ligako final handiari begira. Partiduen aurretik beti egin ohi dira miaketak, baina final honetarako bereziki handiak eta zehatzak izaten ari dira.
2025/05/19 - 12:43
Ertzain-etxean jarraitzen du Barakaldon gizon bat kolpeka hil omen zuen gazteak
Lekuko baten arabera, harrikadaz hil zuen beste gizon bat atzo Lutxana auzoan.
2025/05/18 - 17:29
Gizon gazte bat hil dute gaur goizean Barakaldon, eta ustezko hiltzailea atxilotu dute
Euskaldun Berria plazan gertatu da, zortziak aldera. Bertan aurkitu dute osasun-zerbitzuek biktima, hilda. Lekuko batek mugikorrarekin grabatu du erasoa, eta horri esker identifikatu dute ustezko hiltzailea.
2025/05/18 - 14:20
Gizon bat atxilotu dute Bilbon zenbait pertsonak lo egiteko erabiltzen zuten pabiloi bati su emateagatik
Dirudienez, atxilotuak ere bertan egiten zuen lo, eta beste batekin eztabaidatu ostean piztu zuen sua.
2025/05/17 - 13:15
Lapurretan egin dute Arabako dozena batetik gora industria pabiloitan gau berean
Ostiralean izan ziren lapurretak Agurainen, Legution, Gamarran eta Adurtzan, eta, besteak beste, dirua, eguzki-panelak, auto bat eta txatarra ostu dituzte.
2025/05/16 - 19:43
Euskal Poliziaren IV. promozioko agenteek euren egiaztagiriak jaso dituzte
Ertzaintzaren eta udaltzaingoen 400 agentek jaso dituzte egiaztagiriak. Emakumeak gero eta pisu handiagoa hartzen ari dira Euskal Polizian. Aurten, esaterako, promozioaren % 37 baino gehiago emakumeak dira.
2025/05/16 - 19:18
Gizonezko bat atxilotu dute Irungo kiroldegi bateko gizonezkoen aldageletan mugikorrarekin grabatzea egotzita
Oraingoz, sei biktima identifikatu dituzte, guztiak helduak, eta horiek salaketak aurkeztu dituzte dagoeneko.
2025/05/12 - 15:47
Emakume bat ikerketapean dago, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentarekin 46.000 euroko iruzurra egitea egotzita
Ertzaintzak uste du 2020ko azaroan hasi zela iruzurra, eta DSBEz gain, Etxebizitza Gastuetarako Prestazio Osagarriarekin ere iruzur egin duela.
2025/05/11 - 19:54
Kobre lapurretek etorkizunik gabe utzi dute Urrestillako Surco Interiors enpresa
Azpeitiko Urrestilla auzoan dagoen Surco Interiors enpresan lauzpabost aldiz sartu zaizkie hilabete bakarrean eta 4.000 kilo kobre lapurtu dizkiete. Dena galdu dute, babesgabe sentitzen dira, eta itxi egingo dute. Lapurren irudiak ere badituzte, eta kritiko dira polizia ikerketarekin.
2025/05/11 - 15:20
Enpresari bat atxilotu dute Idiazabalen, langile atzerritarrak esplotatzeagatik zuntz optikoa instalatzeko
32 urteko emakume bat atxilotu dute Logroñon, kasuarekin zerikusia duelakoan. Ikerketa urtarrilean hasi zen, pertsona batek salatu zuenean egunean 10 ordu baino gehiago lan egin arren, asteburuak barne, ez zuela nahikoa baliabide, "ezta jateko ere". Bost salaketa daude, baina gehiago espero dira.
2025/05/09 - 22:48
Bilboko ile-apaindegi batean Ertzaintzak egindako ''eraso arrazista'' salatu dute
Ertzaintza barrura sartu zen, ustez, gaztea identifikatzeko, eta hark ezetz esan zionean, agente batek eraso egin zion. Duela bi aste gertatu zen, baina bideoa orain zabaldu da. Arratsaldean elkarretaratzea egin dute San Frantzisko auzoan gertatutakoa salatzeko.
2025/05/09 - 19:31
Gizon bat zauritu dute Bilboko Somera kalean, sastatuta
Erasoa 16:15 aldera jazo da, eta zauritua Basurtuko ospitalera eraman behar izan dute. Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu du arratsaldean, arma zuriz egindako erasoa egotzita. Susmagarriak ustez erabilitako labana kalean botata aurkitu dute, gertakariaren lekutik hurbil.
2025/05/09 - 18:51
Gizon bat atxilotu dute Getxon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Asteazken gauean gertatu zen erasoa. Emakumeak salaketa jarri zuen ertzain-etxean, eta Getxoko Udalak indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du.
2025/05/08 - 14:02
Gidatzean distrakzioak saihesteko kontrolak indartuko ditu Ertzaintzak maiatzaren 9tik 11ra
Euskadin, 2024an, zirkulazio-istripuen ia heren bat gidatzean gertatutako distrakzioek eragin zuten, eta, horren ondorioz, Ertzaintzak eta udaltzaingoek errepideetako zaintza areagotuko dute funtsezko hiru egunetan.
2025/05/07 - 20:52
Errekalden zauritutako gaztea foam pilota batek jo zuen, Ertzaintzaren behin-behineko ikerketaren arabera
Zupiria sailburuaren esanetan, zauritutako gaztea ez zegoen "istiluak gertatzen ari ziren tokian" Ertzaintzaren foam jaurtigai baten inpaktua jaso zuenean.
2025/05/07 - 12:39
Ertzaintzak N-1ean, Andoainen, kontrako noranzkoan eta alkoholaren eraginpean zihoan gidari bat atxilotu du
Atxilotuak ez zien jaramonik egin agenteek gelditzeko emandako aginduei, eta autoarekin poliziaren ibilgailua jo zuen. Gizona, 48 urtekoa, aurretik ere atxilotu edo ikertu izan du Ertzaintzak, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.
2025/05/07 - 00:41
Bi emakume ertzainen aurkako "lan- eta sexu-jazarpen kasu larriak" salatu dituzte
Ertzaintzaren Sindikatu Profesionala (Si.P.E.) "berehalako kargugabetzeak eta erantzukizun politikoak" eskatu ditu, "indarkeria instituzionalaren kasu nabarmena" delako.