Ertzaintza
2025/04/18 - 19:16
Bilboko haurtxo baten eta hondakin-zentro batean aurkitutako gizon baten heriotzak ikertzen jarraitzen dute
Bi urteko neskatoa ostegunean hil zen, Bilbon, seigarren solairutik erorita. Gizona atzo aurkitu zuten, edukiontziak biltzeko kamioi bat deskargatu ostean, Amorebieta-Etxanoko birziklatze-enpresa batean.
2025/04/18 - 09:19
Istiluak izan dira bart Bilbon eta Ertzaintzak kargak egin ditu Athletic-Rangers partidaren ostean
San Mames estadioaren inguruan jazo dira istiluak, Bizkaiko hiriburuan. Hainbat gaztek harriak eta objektuak bota dituzte agenteen aurka, eta Ertzaintza oldartu egin zaie. Hainbat pertsona atxilotu dituzte.
2025/04/17 - 17:54
Unai Aberasturi: ''Oso larria da, Segurtasun Saila ez zelako behar adina arduraz jardun''
Unai Aberasturi Datuen Babeserako Euskal Agintzaritzako kidearen hitzetan, 2023ko BIlboko Aste Nagusian"informazio sentibera publikatu zen eta konfidentzialtasun printzipioaren urraketa bat egon zen". Ikerketaren arabera, filtrazioa pertsona batek nahita egindakoa da, ez akats teknikoa.
2025/04/17 - 16:05
Atxilotuen irudiak filtratzeagatik ohartarazpena egin dio Datuak Babesteko agintaritzak Segurtasun Sailari
2023ko Bilboko Aste Nagusian Ertzaintzak atxilotutako ia 80 pertsonaren argazki eta datuak filtratu izana egotzi dio Agintaritzak Ertzaintzari. Ikerketaren arabera, filtrazioa pertsona batek nahita egindakoa da, ez akats tekniko bat, eta gertaera oso larritzat jo du.
2025/04/17 - 13:43
Ertzaintzak Rangerseko zale batzuk identifikatu ditu Bilboko Alde Zaharrean
Zaleen irudiak sare sozialetan zabaldu dira @footballdonorte kontuan. Agenteek zale bat identifikatzen zuten San Nikolas plazaren inguruan. Gainera, horietako berrogeita hamar inguru Areatza inguruan paseatzen ari diren unea ikus daiteke.
2025/04/17 - 13:25
Ertzaintzak ia 2.000 isun jarri zituen iaz alkoholemia proban positibo emateagatik, % 20 istripu baten ostean
Ezbehar batean nahastutako gehien-gehienek (% 94), ordea, negatibo eman zuten. Egunero, batez beste, 152 test egin zituzten ertzainek, eta bost gidari zigortu.
2025/04/17 - 11:04
ErNE, Esan eta Sipe sindikatuek ertzain kopurua handitzeko plana babestu dute: "Urrats garrantzitsua da"
Uste dute urtarrilean izenpetutako akordio arautzailean ezarritako oinarrien ondorioa dela Segurtasun Sailak iragarritako plana.
2025/04/15 - 15:00
Eusko Jaurlaritzak negoziazioak abiatuko ditu 2030ean Ertzaintzan 8.000 agente izan daitezen
Bingen Zupiria sailburuak Enplegu Plan bat iragarri du: eskaintza publikoak, barne-sustapenak eta Arkautiko Akademiaren inplikazio handiagoa bultzatzea aurreikusten dute, besteak beste.
2025/04/15 - 00:55
Lapurreta egin dute Donostiako Altza auzoko banketxe batean
Ertzaintzak ikerketa abiatu du, goizean izandako lapurretaren nondik norakoak argitzeko.
2025/04/14 - 18:56
Rangersen zaleen topagunea Iparragirre kaleko lehen tartea izango da, Guggenheimetik gertu
Antza, jarraitzaile eskoziar gehienak 18:00 aldera abiatuko dira San Mamesera. Ertzaintzak, Udaltzaingoak eta Athleticek diseinatutako segurtasun dispositiboak futbol-zelaiaren inguruetan izango du eragina, batik bat.
2025/04/14 - 14:42
Sei pertsona atxilotu dituzte Donostian, arma zuriekin izandako borroka jendetsu batean parte hartzeagatik
Gertakariak igandean jazo ziren, 19:00 aldera. Orduan izan zuen Ertzaintzak Altza auzoko etxebizitza batean gertatzen ari zen liskarraren berri.
2025/04/13 - 21:38
Espetxera bidali ditu epaileak Irunen aurkitutako gorpuaren kasuarekin lotura dutelakoan atxilotutako biak
Ertzaintzak eskaera egin ondoren, eta gorpua topatutako tokian bi pertsona horiek gertakariarekin lotzen zituen ebidentziak aurkituta, Calafellen (Tarragona) atxilotu dituzte. Bietako bat hildakoaren pisukidea zen.
2025/04/13 - 15:57
Ertzaintzak Irunen izandako hilketa bat argitu du, Mossoek bi susmagarri atxilotuta
Joan den astean Irungo etxebizitza batean izandako gizonezko baten hilketarekin lotuta, bi pertsona atxilotu dituzte Esquadra Mossoek Tarragonan. Bi atxilotuak espetxera bidali dituzte.
2025/04/13 - 15:00
Gizon bat atxilotu dute, Leioan, pisukide bati olio irakina bota eta besteari mailuaz eraso egiteagatik
Gizonak zauriak eragin zizkion biktimetako bati buruan, besaurrean eta saihetsetan; eta erredurak aurpegian eta lepoan, besteari.
2025/04/12 - 14:29
Gizon bat espetxera bidali dute Donostiako Bidebieta auzoan izandako hilketa batengatik
Martxoaren 8an aurkitu zuten biktima, ia konortea galduta, kalean. Indarkeriaz egindako lapurreta baten biktima izan zen, eta emakume bat ere atxilotu dute kasuarekin lotua, baina libre geratu da, kautelazko neurriekin.
2025/04/12 - 11:10
Ertzaintzak bi pertsona atxilotu ditu Donostiako Bidebieta auzoan gertatutako hilketarekin lotuta
Kalean ia konortea galduta aurkitutako pertsona baten heriotzaren ikerketari tiraka, indarkeria erabiliz egindako lapurreta baten biktima izan zela ondorioztatu zuten.
2025/04/11 - 16:12
Ertzaintzaren irudiak: Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute
Ertzaintzak eta Trapagarango Udaltzaingoak Bizkaiko Foru Aldundiko suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute, epailearen aginduz.
2025/04/11 - 15:08
Ertzaintzak adingabez osatutako 50 gaizkile-talde atzeman zituen EAEn 2019-2024 aldian, gehienak Bizkaian
Adingabeetan espezialitatutako unitatea urtarrilaren 29tik dabil lanean. Zupiriak jakinarazi du 2023ko urtarrila eta 2024ko abendua bitartean 195 adingabe atxilotu zituela Ertzaintzak.
2025/04/11 - 12:42
Trapagarango suhiltzaileen eraikin zaharra hustu dute
Okupatutako eraikin hori ixteko dispositiboa 08:30ean hasi da, eta ez da istilurik izan.
2025/04/11 - 09:36
Albiste izango dira: Irungo krimena, dohaintzak seme-alabei eta merkataritza gerrari buruzko negoziazioak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.