"ETAri aurre egin zioten ertzainen kemena eta konpromisoa" laudatu ditu lehendakariak
Urtero bezala, aurten ere ekitaldia egin dute Arkautin polizia-lanagatik zorionak emateko eta kondekorazioak banatzeko nahiz zerbitzuan hildako agenteak (azkena, Cristina Martinez Landa, 2024ko abuztuaren 13an hil zen, Gasteizen) eta ETAk hil zituen 15 agenteak omentzeko eta gogoratzeko.
Bertan izan da Imanol Pradales, aurrenekoz lehendakari gisa, eta bere hitzartzean "ETAren krudelkeriari aurre egin zioten ertzain guztien adorea eta konpromisoa" goraipatu ditu. Azpimarratu duenez, "urte gehiegitan, ertzaina izatea ez zen erraza gure gizartean, ertzain izatea erabakitzen zutenek uko egiten zioten bizimodu normalizatu eta duin bati, herrian lasai ibiltzeari". Horren hitzetan, "pertsona ororen altxorrik preziatuenari uko egiten zioten: askatasunari".
Halaber, Pradalesek eskerrak eman dizkie beren jardunarekin bizitzak salbatu dituzten udaltzain, ertzain zein gizarte zibileko kideei, zerbitzu bokazioa muturreraino eramateagatik. "Babesten dituzuen pertsonen osotasuna eta bizitza zuenaren gainetik jarri duzue. Jaso ezazue nire aitortza eta esker ona, euskal herritarren segurtasuna eta lasaitasuna bermatzeko erakutsitako eredugarritasunagatik", gaineratu du.
Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburua eta Maria Jesus San Jose Justizia eta Giza Eskubideetako sailburua ere izan dira bertan.
Josu Bujanda Ertzaintzako buruak, bere aldetik, hildako ertzainen oroimena bizirik mantentzeko eta ertzain-etxeetan haiei buruz hitz egiteko deia egin du, agente berri bat iristen denean "gertatu zena ezagutu dezan eta berriro gerta ez dadin".
Ekitaldia Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin dute, eta zerbitzuan hildako agente guztiak oroituz hasi da. Horien omenez, bi txapel gorri jarri dituzte oroigarri gisa jarritako monolitoaren aurrean.
Dominak eta zorionak
Ekitaldian, bereizgarri berdea duen polizia-merezimenduaren domina bat eman da. Bereizgarri hori egitate garrantzitsuak edo ezohiko polizia-jarduerak burutzen direnean ematen da, baldin eta beren izaeragatik, hain meritu handikoak izanda, goi mailako aitorpena merezi badute.
Gainera, Ertzaintzak bereizgarri zuridun 10 domina eman ditu. Bereizgarri hori ematen da zailtasun edo garrantzi handiko zerbitzuetan agenteek izandako parte-hartze arrakastatsuagatik eta horietan dohain profesional edo zibiko apartak erakusteagatik.
Gaurko ekitaldian, bereizgarri urdineko 5 domina ere banatu dituzte. Domina horiek ematen zaizkie beste polizia-kidego batzuetako kideei, larrialdietako eta babes zibileko zerbitzu publikoetako kideei, segurtasun pribatuko kideei eta segurtasun publikoaren defentsan garrantzi handiko ekintzak egiten dituztenei, bai eta Ertzaintzaren mesederako eta ospea hobetzeko harekin funtsezko lankidetzan aritu direnei ere.
Azkenik, 2024an zerbitzuan merezimendu bereziko egintzak egin zituzten eta zoriondu dituzten ertzainen izen-abizenak irakurri dituzte jendaurrean. Guztira 30 ertzain zoriondu dituzte gaur, polizia-lan aipagarria egin dutelako.
Zure interesekoa izan daiteke
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.