20 pertsona atxilotu eta 39 emakume askatu dituzte sexu-esplotazioaren aurkako makro operazioan
Ertzaintzak eta Polizia Nazionalak 20 pertsona atxilotu eta 39 emakume askatu dituzte, Hego Euskal Herriko eta Espainiako Estatuko hainbat probintziatan ziharduen sexu-esplotazioko sare baten aurka batera egin duten polizia-operazioan.
EITBk egindako elkarrizketa batean, Mikel Trekuk, operazioa egin duen Ertzaintzaren dibisioko buruak, baieztatu du lortu dituztela "operazioaren helburuak", eta, ikerketa ia itxitzat eman dutela.
Ikerketa 2024an hasi zen, Ertzaintzak sarearen berri izan zuen orduan. Ondorioztatu duenez, sexu-esplotaziorako sareak jatorrizko herrialdeetan erakartzen zituen emakumeak, batez ere Brasilen, lan-baldintza hobeak aginduta. Behin Estatuan zeudela, bidaia eta ostatua ordainarazi eta zorra kitatzeko agintzen zieten, eta horretarako prostituzioan aritzera behartzen zituzten. Sareak hainbat sare sozialetako kanalen bidez eskaintzen zituen emakume horien sexu-zerbitzuak, luxuzko prostituzio gisa.
Operazioa astearte goizean hasi zen, ekainaren 3an, eta EAEko eta Estatuko hainbat herri eta hiritara zabaldu zen.
Ertzaintzak atxiloketak eta miaketak egin zituen Gasteizen, Bilbon, Zornotzan eta Basaurin. Bestalde, Polizia Nazionalak Irunen, Iruñean, Logroñon, Santanderren, Zaragozan eta Figueresen (Girona) egin du operazioa. Guztira, 20 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 12 EAEn, eta 39 emakume askatzea lortu dute.
Hainbat tokitan egindako miaketetan, atxilotuek erabilitako dokumentazioa, dirua, droga eta ibilgailuak konfiskatu dituzte.
Euskal Autonomia Erkidegoan liberatutako emakumeei GKE espezializatuen laguntza eman zaie, biktima diren heinean, egin beharreko tramite administratiboen ondoren.
Atxilotuei delitu hauek leporatu dizkiete: talde kriminala, gizakien salerosketa, inor prostituitzera behartzea, atzerriko herritarrak urratzea, osasun publikoaren aurkako delitua eta kapitala zuritzea. Polizia-eginbideak amaitutakoan epailearen esku uztea espero da.
Zure interesekoa izan daiteke
Martxoak 3ko sarraskia gogoan, Zeledonek hasiera eman die Ama Zuriaren jaiei
Baskoniako ordezkariek suziria piztu eta Zeledon jaitsita, festa lehertu da Gasteizen, Andra Maria Zuriaren plaza gainezka zegoela.
Gizon bat hil da Lizarran, balkoi batetik erorita, Poliziarengandik ihesi zihoala, genero-indarkeria kasu baten ostean
Ikerketaren arabera, hildakoa laugarren solairutik erori da balkoi batetik bestera igarotzen saiatzen ari zela, agenteak Santiago plazako etxebizitza batera iritsi direnean. Bertan, emakume batek eraso baten berri eman du. Auzia sekretupean dagoenez, ez dute emakumearen egoeraz informatu.
Uharteko parrokoak "Rabat bonbardatzea" eta migratzaileei suarekin erantzutea proposatu du
Javier Aizpun apaizak hainbat mezu argitaratu ditu X sare sozialean Ceutako migrazio krisiaren inguruan, eta Marokoren eta migratzaileen aurkako muturreko neurri gogorrak proposatu ditu.
Zuzenean: Zeledonen igoera
Jarraitu zuzenean Zeledonen igoera Joseba Olagarai eta Josu Pedruzoren kontakizunarekin.
Zuzenean: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera
Jarraitu zuzenean Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera, Ilaski Serranoren eta Josu Pedruzoren komentarioekin.
Poliziak duela 16 urte Fiteroko monasteriotik lapurtutako egurrezko erliebe bat berreskuratu du
Fiteroko Santa Klara Monasterioko aldare nagusian zegoen, eta handik hartu zuten duela 16 urte. Zizelkatutako egurrezko erliebea herriko apaizari eman zaio.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Andre Maria Zuriaren jaiak 18:00etan hasiko dira, Zeledonen jaitsierarekin. Baskoniak botako du txupinazoa aurten. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etatik aurrera.
Zuzenean: Zeledonen jaitsiera
Gasteizko jaiak gaur hasiko dira, 18:00etan. Zeledon jaitsiko da eta Baskoniak txupinazoa botako du. EITBk zuzenean emango du ospakizunen hasiera, 17:30etik aurrera.
San Mamesko metro geltokia berriz ireki dute, sarrerako eskaileretan sutea piztu ostean
Suhiltzaileak metroaren sarreran izan dira lanean. Dirudienez, eskailera mekanikoetan batu den hautsagatik sortu da sutea eta ketza sortu da.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea ireki dute
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.