ESK
2020/12/23 - 14:51
Osakidetzaren "egiturazko arazoak" salatzeko manifestazioak egin dituzte EAEn
Sindikatuen arabera, bost hilabete igaro dira Mahai Sektoriala azkenengoz bildu zenetik, eta azken hitzorduetan argi ikusi zuten Osakidetzak ez duela konponbiderik emateko asmorik.
2020/12/19 - 00:00
Gipuzkoako eraikinen garbitzaileek greba deialdiei eutsiko diete
Langileen ordezkariek eta patronalak Donostian izan duten bileran ez dute aurrerapausorik eman.
2020/12/11 - 17:27
Urruntze politikaren amaiera eskatu du euskal gehiengo politiko eta sindikalak
Agiri bat izenpetu dute, presoen eskubideak errespetatzeko eskatuz. Etxerat elkartearen arabera, "urrats garrantzitsua da, herri honen orainarentzat eta etorkizunarentzat".
2020/11/25 - 14:28
Hezkuntzako garbitzaileen bigarren greba egunak "jarraipen zabala" izan du
ELA, UGT, LAB, CCOO eta ESK sindikatuek salatu dute pandemiak "larriagotu" egin dituela jada kaskarrak ziren sektore honen baldintzak. Ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere kritikatu dituzte.
2020/11/13 - 14:27
Konfinamendua gorabehera, 2019an baino langile gehiago hil dira 2020an
ELA, LAB, Steilas, ESK, EHNE eta HIRU sindikatuen datuen arabera, 53 behargin zendu dira aurten. Sindikatuok elkarretaratze bana egin dute Bilbon eta Iruñean hori salatzeko.
2020/11/12 - 16:13
Osakidetzako sindikatuek "ekimena" eskatu diote Jaurlaritzari
Egoera larria salatzeko Osakidetzaren hirugarren greba egunak, oraingoan Bizkaian, babes "zabala" jaso du, "batez ere lehen mailako arretan", sindikatuen arabera.
2020/11/11 - 14:28
Osasun egoera kezkagarria dela salatu dute gaurko protestetan Osakidetzako langileek
Araban eta Gipuzkoan mobilizazioak egin dituzte goizean. Bizkaian, berriz, greba eguna dute ostegun honetan. Osasun egoera egunetik egunera okerrera egiten ari dela salatu dute.
2020/11/05 - 11:13
Sindikatuek neurri estrukturalak eskatu dizkiote Osakidetzari, "kolapsoa" ekiditeko
Sindikatuen arabera, "jarraipen oso zabala" ari da izaten. Jaurlaritzak % 7,7koa dela zehaztu du, ordea.
2020/11/05 - 10:40
Larunbat bateko langileria izango du Osakidetzak gaur Gipuzkoan deituta dagoen greban
Dena dela, garbiketa eta osasun garraio zerbitzuetan, biak azpikontratutakoak, % 100ekoa izango da gutxieneko zerbitzua, Lan eta Enplegu Sailak ebatzi duenez.
2020/11/04 - 18:16
Grebari buruzko datuak manipulatzea leporatu diote sindikatuek Osakidetzari
Horrez gain, ostegun honetan Gipuzkoan deitutako greba dela eta ezarri dituzten zerbitzu minimoak “gehiegizkoak” direla salatu dute.
2020/10/30 - 09:17
Osakidetzako hiru greba egunetako lehenengoa egin dute Araban
Eusko Jaurlaritzaren arabera, langileen % 8,4k egin du greba. Sindikatuen arabera, "oso zabala" izaten ari da jarraipena, batez ere lehen arretan.
2020/10/20 - 20:59
Osakidetzako azpikontratek ere hiru greba egun egingo dituzte
ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek hiru greba egun deitu dituzte urriaren 29rako Araban, azaroaren 5erako Gipuzkoan eta azaroaren 12rako Bizkaian.
2020/10/15 - 12:44
Sagarduik ez ditu Osakidetzako grebak ulertzen eta ukatu egin du murrizketak daudela
Erabakia errespetatzen badu ere, "greba langileen eskubidea delako", Osasun sailburuak ez ditu lanuzteak ulertzen "elkarrizketak izaten ari garelako".
2020/10/14 - 21:37
Sindikatuek beste hiru greba egun deitu dituzte Osakidetzan
Greba egun bana deitu dute lurralde bakoitzean: urriaren 29an, Araban, azaroaren 5ean, Gipuzkoan eta azaroaren 12an, Bizkaian. Premia larriei aurre egiteko neurriak eskatu dituzte.
2020/10/14 - 16:26
Osakidetzako sindikatu guztiek hiru greba egun deitu dituzte
Hitzetatik ekintzetara pasatzeko eskatu diote Osakidetzako sindikatuek Eusko Jaurlaritzari.
2020/10/10 - 20:49
AEB Kubaren aurka aplikatzen ari den blokeoa salatu dute Bilbon
"Donald Trumpen ankerkeriarekin blokeoa aplikatu duen presidenterik ez da izan sekula", ohartarazi dute.
2020/10/03 - 16:53
Osakidetzako langileek manifestazioa egin dute Bilbon
Protesta SATSE, ELA, LAB, Sindikatu Medikoak, CCOO, UGT eta ESKk deitu dute, “Kalitatezko osasun publikoaren eta langileen eskubideen alde”, lelopean.
2020/10/03 - 15:12
Osakidetzako sindikatuak Bilboko manifestazioan: "Honaino heldu gara"
Hiru zutabek osatu dute manifestazioa segurtasun distantzia mantentzeko. Eusko Jaurlaritzaren bi egoitza nagusiak lotu ditu protestak, Jesusen Bihotzetik Bizkaia plazara.
2020/10/03 - 10:00
SATSE: "Murrizketen ondorioak modurik gordinenean agerrarazi ditu COVID-19ak"
Kalera aterako dira gaur osasungintzako langileak, "honaino" iritsi direla esatera. Baliabideak jarri ezean, neguan sortuko diren zailtasunei aurre egitea ezinezkoa izango dela uste dute.
2020/09/29 - 12:17
Osakidetzako langile azpikontratatuek mobilizazioekin bat egin dute
Garbiketa, anbulantzia, sukalde eta kafetegietako langileek elkarretaratzea egingo dute ostegun goizean Donostiako, Gurutzetako eta Txagorritxuko ospitaleen aurrean.