Gipuzkoako eraikinen garbitzaileek greba deialdiei eutsiko diete
Gipuzkoan eraikinak eta lokalak garbitzen dituzten langileen ordezkariek eta patronalak Donostian egin duten bilera aurrerapausorik eman gabe amaitu da; ondorioz, ELA, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek urtarrilerako deitu dituzten bi greba egunei eusten diete, lan-hitzarmen "duina" eskatzeko.
Negoziazio mahaia 11:00etan elkartu da Lan Harremanen Kontseiluak Amaran duen egoitzan, eta atarian elkarretaratzea egin dute 50 bat langilek.
Aipatu lau sindikatuetako ordezkariak eta ESK-ko bat, mobilizazioekin bat egin ez duena eta % 5 inguruko ordezkaritza duena, joan dira batzarrera, aurreko abenduaren 1ekoari jarraipena eman dionera.
Ane Alberdi ELAren ordezkariak hitzorduaren ostean jakinarazi duenez, abenduaren 1ean 2020ko soldata izoztea proposatu zuen ASPEL patronalak, eta langileek "onartezin" jo zuten.
Garbitzaileek lurraldeko lan-hitzarmen "duina" eskatzen duten arren, 2018koan agertzen diren soldatak eguneratzea eta kaleko garbitzaileekiko dagoen % 28ko "soldata arrakala" amaitzea dira aldarrikapen nagusiak, ordezkari sindikalaren arabera.
Alberdik esan du patronalak gaur % 1eko igoera proposatu duela 2020rako, eta beste hainbeste 2021erako, baina "atzerapenik ez" eta "beranduenera jota abenduaren 31n sinatzeko baldintzarekin", urte berriarekin batera eskaintza "bertan behera" utziko luketelako.
"Adar jotze" eta "mehatxu" izateaz gain, Alberdik uste du proposamena "barregarria" dela eta iaz eskainitako % 1,5eko eskaintzaren aurrean, "atzerapausoa".
Enpresarien aitzakia omen da "gastu handiak" egiten ari direla langileak covid-19aren aurrean babesteko, baina langileek behin eta berriz salatu dute "inolako babesik gabe" egiten dutela lan.
Alberdik azaldu duenez, "KPIa gehi % 28ko soldata igoera" eskatzen dute "7 urteko epean", 2019tik 2025era, denbora tarte horretan "soldata arrakala" kentzeko, baina eskaera erdira txikitu dute "jarrerak gerturatzeko"; hau da, KPI gehi % 2a urtero epe berean.
ELAren ordezkariak jakinarazi du urtarrilaren 15erako jarri dutela hurrengo bilera, ELAk, LABek, CCOOk eta UGT urtarrilaren 21erako eta 22rako deitu dituzten grebak baino egun batzuk lehentxeago.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.