Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzako sindikatuek auto karabanak egitera deitu dute urtarrilaren 7an

Auto karabanen ostean, manifestazioekin jarraituko dute 14an, elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 21ean eta greba egingo dute Osakidetza osoan urtarrilaren 28an.
Elkarretaratze bat Donostiako Ospitalean
Elkarretaratze bat Donostiako Ospitalean. EITBko bideo batetik hartutako irudia.

Euskal osasun arloko sindikatuek auto karabanak egitera deitu dute datorren ostegunean, hilak 7, Euskadiko hiru hiriburuetan, Osakidetzako "lan-prekarietatea" eta lan-baldintzen "narriadura" salatzeko egiten ari diren mobilizazioen jarraipena izateko.

Satse, ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek mobilizazioekin bat egiteko deia egin diete Osakidetzako langileei; izan ere, Bilbon, Gasteizen eta Donostian hilaren 7an auto karabanak egin ostean, manifestazioekin jarraituko dute hilaren 14an, elkarretaratzeak egingo dituzte hilaren 21ean, eta greba egingo dute Osakidetza osoan, urtarrilaren 28an.

"Euskal osasun arloko gehiengo sindikalak 2021erako mobilizazioa hasi du, kalitatezko osasun publikoaren defentsan eta lan prekarietatearen eta Osakidetzako langileen lan baldintzen narriaduraren aurka", azpimarratu dute sindikatuek.

Osasun Mahai Sektorialean "ez da ezer negoziatzen", salatu dute. "Bileren edukia eta egutegia alde bakarretik erabakitzen da" eta "Osakidetzak erabakitzen du zertaz hitz egiten den eta noiz hitz egiten den", adierazi dute.

"Ez dugu soilik negoziatzeko inolako borondaterik ez dagoela salatzen, eta 2021erako aurrekontuan jasotakoa ez dela nahikoa euskal osasun-sistemak behar dituen bitartekoetan eta pertsonalean inbertsioak bermatzeko; bi gai horiek zuzenean eragiten dutela langileen lan-baldintzetan ohartarazi nahi dugu, baita herritarrei eskaintzen zaien osasun-arretaren kalitatean ere", nabarmendu dute sindikatuek.

"Pandemiak agerian utzi dituen gabeziei erantzuna emateko benetako negoziazioa" eskatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X