Sindikatuek neurri estrukturalak eskatu dizkiote Osakidetzari, "kolapsoa" ekiditeko
Euskal Osasun Zerbitzuan ordezkaritza duten sindikatuek (SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO, UGT, ESK, SAE eta Utese) "elkarrizketa" abiatzea eta "neurri estrukturalak" hartzea eskatu diote Osakidetzari, sistemaren "kolapsoa" saihesteko COVID-19aren bigarren olatu honetan. Era berean, pozik agertu dira Gipuzkoan gaurko deituta zegoen greban "jarraipen oso zabala" izaten ari delako.
Dozenaka langile bildu dira Donostia Ospitalearen atarian eta "Kalitatezko osasun zerbitzu publikoaren eta langileen eskubideen alde" lelopean. Elkarretaratze isila izan da kutsatzeak ekiditeko.
Kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Esther Saavedrak (ELA) "berehalako neurriak" eskatu ditu, Osakidetzak "kolapsatzeko arriskua hor dagoelako". Saavedraren ustez, "planifikazio falta izugarria" dago, "birusari eta pandemiari buruz" sei hilabetez hitz egin ondoren, eta "bigarren olatu bat zetorrela jakin arren, lehen arretak hilabeteak daramatza gainezka".
Ingurumaria horretan, salatu duenez, Osakidetza "programatutako arreta eta ohikoa bertan behera uztekotan dago COVID-19ko gaixoak artatzeko. Martxoan horixe egin zuen. Egin behar zena zen sistema indartzea. Orain orduko hartako egoera berean gaude".
Saavedraren esanetan, Donostia Ospitalea joan den astean hasi zen COVID-19ko gaixoak Arabako eta Bizkaiko ZIUetara bidaltzen, "saturazioa saihesteko". "Orain ohiko jarduera bertan behera uztea aztertzen ari dira". erantsi du.
Era berean, kritikatu du gaur gaurko ez dagoela "elkarrizketarik Osakidetzarekin" eta sindikatuek duten informazioa "komunikabideen bidez" jasotzen dutela. Bilerarik ere ez omen dute aurreikusita.
Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoak "gehiegizkoak" direla esan du ELAko ordezkariak. Hori gorabehera, "jarraipen oso zabala" izaten ari da greba, "batez ere Lehen Arretan", adierazi du. "Horrek agerian uzten du zein nekatuta dauden langileak", Saavedraren hitzetan-.
Osasun Sailak grebaren jarraipen datuak kalkulatzeko modua kritikatu du: lan egin dutenen artean zenbatzen ditu gutxieneko zerbitzuak egin behar dituztenak edota egun horretan librantzan daudenak.

Bi osasun langile Donostiako Ospitalean, grebaren aldeko kartelekin. Argazkia: EFE
Hain justu, jarraipen datuak eskaini ditu Eusko Jaurlaritzak. Zabaldutako ohar batean dionez, goizeko txandaren batez besteko jarraipena % 7,72koa da. Lan arloka, sendagileen % 6,14k egin dute lanuztea; erizainen % 6,44k eta % 10,45k, gainerako langileen artean.
"Zerbitzua hobetu"
Bestalde, Iñigo Garduñok (CCOO) Osakidetzako "zerbitzua hobetzeko neurri estrukturalak" eskatu ditu eta Jaurlaritza langileriaren hazkundeaz ari denean (3.000 behargin gehiago omen daude lanean) gezurra esaten ari dela nabarmendu du. Izan ere, "3.302 profesionalek koronabirusa izan dute" eta urrian bakarrik "600 PCR positibo eta 400 pertsona egon dira bajan". Hori horrela, langile gehiago behar dituztela azpimarratu du.
Patxi Nicolauren ustez (ESK), Osakidetzako profesionalak "oso nekatuta daude, arrisku fisikoarekin, osasun arazoekin eta buruko arriskuekin". "Neurri errealak behar dituzte aspaldikoak Osakidetzaren gabezi estrukturalak gainditzeko: giza baliabide eta materialen falta, neurriz kanpoko gainkargak, eta benetako inbertsio falta".
Horren ildotik, honakoak eskatu dizkio Osakidetzari: "inbertsioa handitzea (BPGaren % 25), batez ere Lehen Arretan; langile gehiago kontratatzea, baliabide material gehiago eskaintzea, eta segurtasun eta osasun neurriak bermatzea langile guztiei".
Araban urriaren 29an egindako lanuztearen segida da gaurkoa, eta Bizkaian hilaren 12an egingo denaren atarikoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskal erakundeek bazka erosketa bateratua egingo dute abeltzaintza ustiategi txikienei laguntzeko
Abuztuan egingo dute erosketa, lehorteak gogorren jo dituen ustiategien benetako beharrak zehazteko inkesta egin ondoren. Dirulaguntza zuzenak, berriz, urte amaieran aztertuko dituzte.
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.