Europa
2025/04/15 - 10:09
Albiste izango dira: II. Mundu Gerraren bukaeraren 80. urteurrena, autokarabanen gorakada eta Copernicus
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/15 - 09:48
2024. urtea historiako beroena izan da Europan, Copernicus eta MMEren txosten baten arabera
Adituek gogorarazi dute Europaren berotze-abiadura mundu mailakoa bikoizten ari dela, eta iazko egunen % 45 batez bestekoa baino askoz beroagoak izan zirela.
2025/04/14 - 09:20
Europako eta AEBko merkataritza arduradunak hirugarrenez bilduko dira gaur, akordio bila
Trumpek gailu elektronikoen gaineko muga-zergak direla eta eman du zeresana: salbuetsi egingo zituela esan ondoren, Etxe Zuriak zehaztu du elkarrekiko muga-zergarik ez, baina produktu horiei aparteko muga-zerga bat ezarriko dietela.
2025/04/11 - 19:45
Von der Leyenek AEBko teknologiko handiak ditu jopuntuan, muga-zergen negoziazioak porrot egiten badu
Lehenengo aukera akordio "erabat orekatu" bat negoziatzea bada ere, Europako Exekutiboko buruak ohartarazi du blokea lanean ari dela EB ezegonkortu nahi duten atzerriko presio ekonomikoetatik babesteko neurrietan.
2025/04/09 - 23:07
Trumpek leundu egin du munduaren aurkako gerra komertziala, baina gordindu egin du Txinaren kontrakoa
AEBko presidenteak % 10eko muga-zerga unibertsala ezarri du 90 egunez, baina Txinari % 125era igo dio.
2025/04/09 - 17:29
Trumpen aurkako lehen errepresalia onartu du EBk: % 25eko muga zerga AEBri egindako 21.000 milioiko erosketei
Paketea hiru fasetan (apirila, maiatza eta abendua) aplikatuko da modu mailakatuan, eta hainbat artikuluri eragingo die, hala nola arrautzei edo komuneko paperari, altzairuzko eta aluminiozko produktuei, eta ehunei, kosmetikoei eta bideo-jokoei.
2025/04/09 - 11:04
Jardunaldi mixtoa munduko burtsetan: Europako merkatuek behera egin dute; Txinakoek eta AEBkoek, aldiz, gora
Europan, Parisek % 3,34 galdu du, Frankfurtek % 3, Londresek % 2,92, Milanek % 2,75 eta Madrilek % 2,22. Shanghaiko eta Shenzhengo (Txina) burtsetako erreferentziazko indizeek, ostera, % 1,31 eta % 1,22 egin dute aurrera.
2025/04/08 - 12:17
Burtsek lasaitua hartu dute gaur, hiru eguneko odolustearen ondotik
Asiako burtsa nagusiek gora egin dute gaur, eta Tokio izan da irabazien buru, % 6ko igoerarekin itxi baitu. Europako burtsa nagusiek ere egin dute gora: Londresek % 2,71 egin du gora, Parisek % 2,50, Frankfurtek % 2,48 eta Milanek % 2,44. Era berean, New Yorkek berdean ireki du gaurko saioa.
2025/04/07 - 18:22
Produktu industrialetan muga-zergarik ez egotea proposatu dio Europar Batasunak AEBri
Ursula von der Leyen Europako Batzordearen presidenteak, hala ere, azpimarratu du merkataritza harremanak dibertsifikatu egin behar direla, eta arreta jarri munduko merkataritzaren gainerako % 83k ematen dituzten "aukera handietan".
2025/04/07 - 16:50
Beste zartako bat mundu ia osoko burtsetan, hirugarrena jarraian, Trumpen muga-zergen ondorioz
Ibex 35ek % 5,12ko beherakadarekin itxi du gaurko saioa, Londresek % 4,38 egin du behera, Parisek % 4,78, Milanek % 5,18 eta Frankfurtek % 4,13. Asiako merkatuetan handiagoa izan da kolpea, eta Hong Kongoa % 13 jaitsi da, eta Txina kontinentalekoak, % 7-9.
2025/04/06 - 16:00
''Mercosur osatzen duten herrialdeek abenduan Europarekin itxitako akordioan sakondu nahi izango dute''
Trumpek AEBko inportazio guztiei % 10eko muga-zerga globala ezarri eta gero, ziurgabetasuna da nagusi Mercosurreko bloke ekonomikoa osatzen duten herrialdeen artean. Oro har, Europarekiko harremanak sendotzea bilatuko dutela uste dute ekonomialariek.
2025/04/06 - 14:54
EBko merkataritza ministroak astelehen honetan bilduko dira Trumpen muga-zergez eta Txinaz hitz egiteko
Muga-zerga orokorra indarrean sartu eta ordu gutxira izango da batzarra, eta Europar Batasunari % 20ko zerga gehigarria ezarri baino ordu batzuk lehenago.
2025/04/05 - 16:51
''Jada nabaritzen ari gara muga-zergen eragina, iragarpen hutsarekin hasi ziren enpresetan erabakiak hartzen''
Indarrean sartu da AEBk agindutako % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena. Mikel Jauregi Industria sailburua elkarrizketatu du ETBk, gerra komertzial horri buruzko analisia egiteko eta Euskadiko ekonomian izango duen eragina ezagutzeko.
2025/04/05 - 11:05
Indarrean sartu da Trumpen % 10eko muga-zerga orokorra, AEBko inportazio guztiei eragingo diena
Zerga gehigarriak, EBren kasuan % 20koa, asteazkenean iritsiko dira. Burtsetan segituan nabaritu da eragina, eta beherakada nabarmenak izan dira mundu osoan.
2025/04/03 - 22:24
Von der Leyen: "Muga-zergek zaurgarrienei egingo diete kalte eta Europak erantzuna prest du"
Europako Batzordearen presidenteak ez du zehaztu zer-nolako neurriak hartuko dituen Trumpen muga-zergen aurrean, eta negoziaziorako deia egin du, beste behin. Hori bai, ohartarazi duenez, Batzordea "erantzuteko gertu dago". EBko eta AEB Merkatarita komisarioek bilera egingo dute ostiralean.
2025/04/01 - 13:17
Von der Leyenek ziurtatu du Europar Batasunak "plan sendoa" duela Trumpen muga-zergei aurre egiteko
Europako Batzordearen presidenteak azpimarratu du "irtenbide negoziatua" lortzea dela helburua, baina gogorarazi du konfrontazioa ez duela Europak hasi, eta adierazi erantzuteko "karta" asko dituela eskuetan.
2025/04/01 - 12:01
Bardella izan daiteke Frantziako eskuin muturraren presidentegaia, Le Pen inhabilitatu baitute
Marine Le Pen Bilgune Nazionalaren buruzagiari lau urteko espetxealdia, 100.000 euroko isuna eta kargu publikoan aritzeko bost urteko berehalako inhabilitazioa ezarri dizkiote Europako Parlamentuaren dirua (2,9 milioi euro) alderdia finantzatzeko erabiltzeagatik.
2025/03/31 - 21:38
Marine Le Pen ultraeskuindarra, ondorio politiko nabarmenak dituen epaiaren gakoak
Le Penen aurkako epaiaren berritasun nagusia da kargu publiko bat betetzeko bost urteko inhabilitazioa ez dela automatikoki bertan behera geratuko helegitea aurkeztutakoan.
2025/03/27 - 18:51
Macronen esanetan "bake-indar" bat egongo da Ukrainan, eta AEBren babesa "nahi" du
Boluntarioen Koalizioak Errusiari zigorrak mantentzea adostu du, baita Ukrainan misio militar franko-britainiar bat martxan jartzea ere, "bakeari eusteko" eta azpiegitura gakoak babesteko 20.000 soldadu bidalita. Helburu bakarra Errusia Ukrainaren aurkako eraso berriak egitetik aldentzea da.
2025/03/27 - 11:21
Europak "behar duen neurrian" erantzungo die ibilgailuen muga-zergei, "zorrotz" aztertu ondoren
Teresa Ribera Europako Batzordearen presidenteorde exekutiboaren hitzetan, "oso albiste txarra" da Donald Trumpen administrazioak autoen merkatu globalari % 25eko muga-zergak ezartzea apirilaren 2tik aurrera.