POLONIAKO HAUTESKUNDEAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hauteslekuak itxi berritan ateratako sondeoek berdinketa teknikoa ematen dute Poloniako hauteskundeetan

Lehen datuen arabera, Trzaskowski europeistak garaipen oso estua lortuko luke Poloniako presidentzialetan, Nawrockiren aurretik. Donald Tusk lehen ministroaren hautagaia da Trzaskowski.
Trazskowskik irabazi ditu hauteskundeak oso gutxigatik, sondeoen arabera. Argazkia: EFE
Trazskowskik irabazi ditu hauteskundeak oso gutxigatik, sondeoen arabera. Argazkia: EFE

Rafal Trzaskowski hautagai liberal eta europeistak, Varsoviako egungo alkateak, irabazi du Poloniako hauteskunde presidentzialen bigarren itzulia, hauteslekuak 21:00etan itxi ondoren egindako lehen inkesten arabera. Hala ere, bi hautagaien arteko aldea hain da txikia, oraingoz enpate teknikoa dagoela esaten baita, emaitza ofizialen berri izan arte.

IPSOSek egindako galdeketaren arabera, Donald Tusk lehen ministroaren Gobernuaren babesa duen hautagaiak % 50,3ko babesa lortu du eta Karol Nawrocki aurkari ultranazionalistak, % 49,7.

OGBk hautestontzian egindako bigarren galdeketak ere abantaila txikia ematen dio Trzaskowskiri, zehazki % 50,17koa Nawrockiren % 49,83aren aurrean.

Halaber, aurreikusten da % 71,2-% 72,8ko  parte-hartzea izatea.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Fujimorismoa itzuli da: Keiko Fujimorik presidente karguaren zina egin du

Alberto Fujimori presidente ohiaren (1990-2000) alabak laugarren saiakeran lortu du presidente izatea. Aurreko hauteskundeetan bigarren itzulian galdu zuen. Azken hamarkadan herrialdeak bizi izan duen ezegonkortasun politikoari aurre egin beharko dio, eta gobernatzeko akordioak lortu beharko ditu, ez baitu eta gehiengo osorik. Gainera, Keiko Fujimorik Trumpengana gerturatzeko asmoa duela iragarri du, eta horrek aldaketa ekar dezake politikan, Peruko ekonomiaren bazkide nagusia Txina baita.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X