Merkatariza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Europak 2 euroko tasa jarriko die Temu, Shein eta antzeko plataformetako paketeei

Sefcovic komisarioaren hitzetan, neurriak mota horretako paketeen "olde handiari" erantzun nahi dio. "Kontrolatzeko, segurtasunerako" eta produktu horiek guztiek Europako estandarrak betetzen dituztela ziurtatzeko erronka da plataforma horien bidez egiten den erosketak, kopurua dela eta.
Paketeen kudeaketa. Artxiboko irudia.
Paketeen kudeaketa. Artxiboko irudia.

Temu, Shein eta antzeko plataforma digitalen bidez Europar Batasunera sartzen diren pakete txikiei 2 euroko tasa ezartzeko asmoa du Europako Batzordeak. Iragarpena Maros Sefcovic Europako Merkataritza komisarioak egin du, Europako Parlamentuko Barne Merkatuaren eta Kontsumitzailearen Babesaren Batzordearen aurrean.

Komisarioaren hitzetan, naurria ez da "zerga" berri bat, aduanetako agintariek kudeatu behar duten pakete kopuru handiak dakarren kostua "konpentsatzeko" tasa bat baizik.

Modu horretara Bruselak zifra hori jarri dio aurtengo otsailean aurkeztutako dokumentu batean aurreratu zuen asmoari. Dokumentu horretan zehazten denez, 2024an EBra plataforma elektronikoen bidez iritsi ziren eta 150 eurotik beherako balioa zuten pakete guztien % 91 Txinatik etorri ziren. Etorritako paketeen bolumena bikoiztu egin zen 2023arekin alderatuta, eta 4.170 milioi produktu baino gehiago jaso ziren.

Paketeen kopuruaren igoera "erosketa-plataforma batzuen hazkunde oso azkarrarekin bat dator", eta zehazki Temu eta Shein plataformen "hazkunde esponentziala" aipatzen zuen.

Datuak gora behera, Sefcovicek ziurtatu du Bruselak bere proposamena "diskriminatzailea" ez izateko moduan diseinatu duela. Tasa berri hori aduanetako agintariek bildu eta EBren aurrekontura bideratuko dute.

Zure interesekoa izan daiteke

El precio de la vivienda nueva se incrementó un 6,5 % en Euskadi en el primer semestre de 2025 respecto al mismo periodo del año anterior y se sitúa de media en 3450 euros el metro cuadrado.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Deustobarometroaren arabera, etxebizitza da oraindik ere kezka nagusia Euskadin, eta galdetutakoen % 47k uste dute euskara eskakizunak gehiegizkoak direla enplegu publikoan

Etxebizitza da Euskadin kezka nagusia, eta osasun arloak garrantzia hartu du berriz herritarrak gehien kezkatzen dituzten arazoen artean. Deustobarometroak, gainera, euskararen egoerari, bizitzaren kostuarekiko kezkari eta etorkizuneko Estatutuan zerbitzu publikoak blindatzeari buruzko kezkak islatzen ditu.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X