Euskaltzaindia
2023/07/01 - 21:28
Poesia garaikidea protagonista, Castillo Suarezen Euskaltzaindiko Sarrera-hitzaldian
2022ko irailaren 30ean izendatu zuen Euskaltzaindiak euskaltzain oso eta gaur irakurri du Sarrera-hitzaldia Altsasun, jaioterrian. "Maitasunaren botanika" izeneko hitzaldian bere bizitzan eragina izan duten poema liburuak izan ditu gogoan Castillo Suarezek.

2023/04/27 - 14:52
EHUk Patxi Goenagaren gramatika sareratu du
EAEko unibertsitate publikoaren webgunean erabilgarri dago euskaltzain osoaren ikerlana. Hizkuntza deskribatzeaz gainera, gogoeta teorikoak egiten ditu Goenagak han-hemenka.

2023/04/22 - 21:05
Miren Agur Meabe idazlea, euskaltzain oso
Larunbat honetan Lekeition izandako ekitaldi-sarreran, bere hastapenetan laguntza eskaini zioten Xabier Kintana edo Eusebio Erkiaga bezalako lagunak omendu ditu bere hitzaldian.

2023/03/24 - 13:37
8.000 lagunek eskuak batu dituzte gaur Errenteria eta Donostia artean euskara batuari gorazarre egiteko
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute. 7.000 ikaslek eta ehunka herritar eta euskaltzalek 8 kilometroko ibilbidea osatu dute.

2023/03/17 - 12:41
Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko
Ekitaldia Orereta ikastolak sustatu du, eta ikastolen jai guztiek osatzen duten 'Ikastolak Herriari' egitasmoak eta Euskaltzaindiak elkarlanean antolatu dute.

2023/03/14 - 17:57
Euskara modernoaren hiztegirik "zehatzena" aurkeztu dute, egungo erabileraren "ispilua"
EHUren Euskara Institutuak 2008an abiatutako lanaren emaitza da, erabilera erreala aintzat hartuta osatutakoa. Ibon Sarasola hizkuntzalari eta euskaltzainak gidatu du proiektua. EHUren webgunean dago eskuragarri.

2022/12/16 - 12:02
Ezetz asmatu zein izan den Uzei eta Euskaltzaindiarentzat urteko zorioneko hitza?
Eskueran izan dute aurtengo hitza bi elkarteek, eta, nola ez, "zorioneko" da 2022ko hitza Euskaltzaindiarentzat eta Uzei terminologia eta lexikografia zentroarentzat.
2022/11/28 - 12:08
Itxaro Borda eta Andres Alberdi euskaltzain oso izendatu ditu Euskaltzaindiak
Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsuneak beteko dituzte, bi horiek emeritu izatera igaro baitira. 24 euskaltzain osoko eta 10 euskaltzain emerituk osatzen dute Euskaltzaindia.

2022/11/14 - 20:20
Euskaltzaindiaren arabera, Irulegiko Eskuaren aurkikuntzak euskara proiektatzeko balio behar du
Andres Urrutia euskaltzainburuak gonbidapena luzatu dio gizarteari, "denok jakin dezagun euskara herri honetan erabat errotuta dagoela eta horren erabilera sustatu behar dugula".

2022/11/07 - 12:57
Juan San Martinen obra osoa digitalizatu dute
Eibartar idazle, arkeologo, etnografo, mendizale, ararteko eta euskaltzainaren 14.615 orrialde jarri ditu Jakinek denon eskura: liburuak, liburu zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak eta gutunak.
2022/11/03 - 20:59
Hazia izenari betoa jarri dion Gasteizko epaileak beste haur bati Ilargi deitzea eragotzi zuen
Epaileak galarazi egin zien guraso batzuei beren seme jaioberriari Ilargi izena jartzea, neska izena zela argudiatuz. Horregatik, Jon izena inposatu zien. Familiak Auzitegi Gorenera jo zuen, eta epaiaren zain da.
2022/11/03 - 16:12
Euskaltzaindia prest dago Haziaren familiari laguntzeko txosten bat idazteko
Euskararen Akademiak ez du eragozpenik ikusten jaioberri bati Hazia izena jartzeko.
2022/11/02 - 18:02
Epaile batek Zia izena ezarri dio jaioberri bati Hazia gutxiesgarritzat jota
Adingabearen familiak goragoko instantzia judizialetara jo nahi du, bere helburua lortzeko, hau da, "gure txikia" Hazia bezala erregistratzeko, jaioberriaren amonak azaldu duenez.
2022/10/07 - 14:38
Pedro Sancristoval euskaltzain urgazlea hil da
Artium museoaren eta Gasteizko Jazzaldiaren sustatzailea ere izan da, eta ospe handia izan du artearen munduan, ez bakarrik Euskal Herrian.

2022/09/30 - 15:26
Castillo Suarez euskaltzain oso izendatu du Euskaltzaindiak
Patxi Zabaleta emeritu izatera pasatu ondoren gelditu den hutsunea beteko du altsasuar idazle eta euskara teknikariak. Beste hautagaiak, Paula Kasaresek, uko egin dio hautagaitzari.