Corpus osoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan San Martinen obra osoa digitalizatu dute

Eibartar idazle, arkeologo, etnografo, mendizale, ararteko eta euskaltzainaren 14.615 orrialde jarri ditu Jakinek denon eskura: liburuak, liburu zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak eta gutunak.
Juan San Martin
Juan San Martin

Juan San Martin Ortiz de Zarate (Eibar, 1922ko ekainaren 23a - Hondarribia, 2005eko maiatzaren 30a) intelektualaren obra osoa klik kolpe batera dugu gaurdanik, Eibarko Udalaren, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuaren, Eusko Jaurlaritzaren eta Jakin Fundazioaren lankidetzari esker.

Idazlea, arkeologoa, etnografoa, mendizalea, herriaren defendatzailea (lehen arartekoa izan zen, 1989tik 1995era) eta euskaltzaina izan zen San Martin. Lehen liburua 1959an argitaratu zuen, eta Juan Antonio Mogeli buruzkoa da. Ondoren, beste hainbat gai jorratu zituen, hala nola umorea, literatura, artea, etnologia eta hizkuntza.

Guztira, San Martinen lanak 1.829 obra ditu (14.615 orrialde), PDF formatuan digitalizatuta: liburuak, liburu zatiak, aldizkari eta egunkarietako artikuluak, itzulpenak eta gutunak.

Zure interesekoa izan daiteke

"RESET" lelopean 2026ko Getxo Photo martxan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, "RESET" lelopean

20 urte beteko dituen honetan, GetxoPhoto jaialdia ostegunean hasiko da, ekainaren 21era arte, "RESET" izenburupean. Antolatu dituzten 23 erakusketetatik laurdena baino gehiago Punta Begoñan egongo dira. Ereagako pasealekua eta Algortako merkatua izango dira beste bi gune garrantzitsuak, eta azken horretan egingo dute urtebetetze festa. 233 argazki, 44 herrialde eta sistema berrabiarazteko gonbita edizio honetan.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X