Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain osoak emeritu bihurtu dira
Xarles Videgain euskaltzale lapurtarrak ekainaren 30ean 75 urte bete zituela eta, euskaltzain emeritu bilakatu da, Euskaltzaindiaren barne-arauek xedatzen dutena aintzat hartuta. Beste horrenbeste gertatu da Andoni Sagarnarekin. Donostiako euskaltzain osoak uztailaren 11n bete zituen 75 urte.
Euskaltzaindiak ohar batean azaldu duenez, bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Xarles Videgainen eta Andoni Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.
Erakundeak gogorarazi duenez, euskaltzain oso izateko proposamena hiru euskaltzain osok izenpetu behar dute. Eta, proposamenaz batera, hautagaiaren merezimenduak aipatu behar dira xeheki.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda