Euskara
2024/10/06 - 13:54
Kilometroak jaiarekin bat egin dute milaka euskaltzalek Azpeitian
Lau gune prestatu dituzte, eta guztientzako moduko ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan egun osoan. Euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira aurtengoaren ardatzak. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
2024/10/05 - 19:16
XVIII. mendean Lapurdin euskaraz idatzitako 52 eskutitz daude Londresko Artxibo Nazionalean
Le Dauphin izeneko itsasontzi korsarioari atzemandakoak dira. Bertan zihoazen euskaldunek Kanadan zituzten senideei eta adiskideei igorritako gutunak dira, eta Xabier Lamikiz historialariak aurkitu zituen orain 20 urte.
2024/10/05 - 18:55
Euskaltzale bakoitza izpi bat izango da igande honetan Azpeitian, Kilometroak jaian
Lau gune prestatu dituzte, eta adin guztientzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira horietan. Urte osoan bezala, egun horretan ere, euskara, kulturartekotasuna, aniztasuna eta herrigintza izango dira ardatz. MAKUSIk bere txokoa izango du jaiaren barruan.
2024/10/03 - 11:16
Atzera bota dute UGTk Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunak baliogabetzeko egindako eskaria
UGTk berak enpresaren lan-hitzarmenean ontzat emandako hizkuntza irizpideak dira egonkortze prozesuan ezarritakoak. Gaia aztertu duen epaileak dio hautaprobetako euskara eskakizunak hitzarmenarekin zein enpresak onartutako euskara planarekin bat datozela.
2024/09/30 - 13:54
Espainiako Gobernua Europako Justizia Auzitegira jotzeko prest dago, euskara EBn ofiziala izan dadin
Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroaren esanetan, ez dago euskara, katalana eta galiziera Europar Batasuneko hizkuntza-erregimenean sartzea eragozteko "benetako oztoporik" eta auzia politikoa dela azpimarratu du. Espainiako Gobernuarentzat, "helburu ukaezina" da lortzea.
2024/09/24 - 18:53
Aldeetako batek eskatuz gero epaiketak euskaraz egitearen alde agertu da Europako Kontseilua
Hizkuntzen Europako Gutunari buruz egindako ebaluazio-txostenean, Europako Kontseiluko adituek oraindik konpondu gabeko gaiak ikusten dituzte Espainiako hezkuntzan, Justizian, Estatuko Administrazioan zerbitzu publiko batzuetan eta mugaz gaindiko harremanetan.
2024/09/19 - 23:18
Euskarari segurtasun juridikoa emango dion araudi berria garatzea eskatu dute Kontseiluak eta Bagerak
Euskararen eta hizkuntza berdintasunaren aldeko politika publikoak egiteko zailtasuna “gero eta handiagoa” dela salatu dute Donostiako Udaletxearen aurrean egindako elkarretaratzean.
2024/09/16 - 16:24
EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du Donostian udaltzain izateko ez dagoela euskaraz B2 maila eduki beharrik
Administrazioarekiko Auzietako Donostiako Epaitegiak iazko abenduan esandakoa berretsi, eta atzera bota du Udalak jarritako errekutsoa. Donostian udaltzain izateko euskara eskatzea "diskriminatzailea" dela esan du, oraingoan ere, epaileak.
2024/09/16 - 15:03
Urdaibaiko Guggenheim museoaren egitasmoan aurrera egiteko konpromisoa hartu du Jaurlaritzak
Euskara lan munduan eta teknologien alorrean indartzeko itunak lortu nahi dituela ere jakinarazi du Ibone Bengoetxeak Legebiltzarreko Kultura eta Hizkuntza Politika Batzordean egindako agerraldian.
2024/09/13 - 16:52
Euskaltegien matrikulazio kanpaina, abian
Jaurlaritzak zortzi milioi euro inguru banatuko ditu euskara maila guztietan ikasteko dirulaguntzetan. Ikasturte honetan, berrikuntza gisa, doakoak izango dira A1 eta C1 maila eskuratzeko eskolak. Jaurlaritzak ia lau milioi euro bideratuko ditu euskara ikasteko erraztasunak emateko.
2024/09/13 - 10:26
Albiste izango dira: Bilboko hilketa matxista, gazteak eta lana eta euskaltegien matrikulazio kanpaina
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/08 - 16:28
Euskal diasporaren iraganeko, oraineko eta etorkizuneko funtsezko zeregina nabarmendu du Pradalesek
Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Nazioarteko 7. Eguna ospatu du Oñatin, Boiseko Unibertsitateko ikasle eta irakasle talde batek bertan lehen egonaldia egin zuenetik 50 urte bete direnean.
2024/09/05 - 12:17
EAEko Auzitegi Nagusiak atzera bota du euskara udaltzain izateko nahitaezko baldintza izatea
Uste du ez dela beharrezkoa agente guztiek euskaraz jakitea euskal hiztunen hizkuntza eskubideak bermatzeko eta neurria euskara ez dakitenentzat diskriminatzailea dela dio.
2024/08/30 - 18:57
160 autoeskola dira jada EAEn moto edo autoko gida-baimena euskaraz ateratzeko aukera eskaintzen dutenak
Euskadiko Autoeskolen Federazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, azarotik darama egitasmoa bultzatzen eta autoeskoletan informazioa zabaltzen. Lau eskuliburutan antolatuta, euskara hutsez ematen zaizkie ikasleei ikasgaiak, euskarri fisikoan naiz eta online (testak).

2024/08/16 - 12:06
Ibone Bengoetxea: "A1 mailako euskarazko ikasketak doakoak izango dira irailetik aurrera"
Lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren iritziz, euskarak gizarte kohesiorako balio du eta ez dakitenei ikasteko aukera eman behar zaie. Bestalde, kultura, hizkuntza eta kirol arloko eragileekin elkarrizketak hasi dituela iragarri du.
2024/08/16 - 11:36
Euskarazko A1 eskolak doakoak izango dira irailetik aurrera
Ibone Bengoetxea lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren iritziz, euskarak gizarte kohesiorako balio du eta ez dakitenei ikasteko aukera eman behar zaie. Bestalde, kultura, hizkuntza eta kirol arloko eragileekin elkarrizketak hasi dituela iragarri du.
2024/07/30 - 18:37
Jose Antonio Aduriz hizkuntzalari eta ohorezko euskaltzaina hil da
Oiartzuarrak Deustuko Unibertsitatean egin zituen Euskal Filologiako ikasketak. Frantziskotarra eta Jakin taldeko kidea, UZEIn eman zuen lan ibilbidearen zatirik handiena. Andres Urrutia euskaltzainburuak nabarmendu du Euskaltzaindiak "asko" zor diola.
2024/07/25 - 16:17
Svieta Kaschena margolaria, arte terapeuta eta Pasaiako udaltzainak Ondarretako bere etxean hartu gaitu
Margotzeak minak arintzen lagundu diola kontatu digu. Hil zaizun etxeko norbait pintatzeak, zulo hori betetzen duela dio eta aurrera egiten laguntzen duela. Ukraina Euskadi Elkartearen bidez errefuxiatuentzat pintura tailerrak ematen hasiko da berriz ere udazkenean.
2024/07/22 - 16:42
Euskalduntzeko baliabideak eta hizkuntza-eskakizunen eredua malgutzea eskatu ditu CCOO Euskadik
Zentzu honetan, Iñigo Garduño CCOO Euskadiko arlo publikoko koordinatzaile eta Osasun Federazioko idazkari nagusiak adierazi du euskara langile askorentzat "harresi" bihurtzen ari dela, eta sindikatutik lehendakariari eskatu diote hizkuntza-eskakizunen eredua malgutzea.
2024/07/18 - 22:46
Izaskun Arrue Kultur Etxeak ateak ireki ditu Gasteizen
Atzerapen luzeegiarekin bada ere, errealitate da dagoeneko euskaratik eta euskaraz Arabako hiriburuaren bihotzean egongo den topalekua. Irailean udazkeneko programazioa jarriko da martxan, musika, zinema eta familia jarduerekin.