Euskotren
2017/10/19 - 16:40
Bigarren erraila jarriko dute Hendaiako Topo geltokian
Hendaiako Topo geltokia txiki geratu eta zaharkitua geratu da eta Eusko jaurlaritzak ia 6 milioi inbertituko ditu geltokia handitu eta berritzeko. 2019ko udarako lanak amaituta egotea espero da.
2017/10/19 - 15:47
Eusko Jaurlaritzak Hendaiako Euskotrenen geltokia zaharberrituko du
5,8 milioi euro bideratuko ditu horretara, eta ekainean hasiko dira lanak. Terminal berriak egungoaren azalera bikoiztuko du, nasa zentral bat izango du eta trenbidea bikoiztu egingo da azken tartean.
2017/10/05 - 21:21
81 urteko emakume bat hil da Usurbilen, tren batek harrapatuta
Emakumezkoa Bizkarreko tunelean harrapatu du Donostiarako noranzkoan zihoen Euskotren batek.
2017/10/04 - 16:53
Donostialdeko Metroaren lanak azaroaren lehen astean hasiko dituzte
Lugaritz eta Kontxa arteko zatiak 2,1 kilometroko luzera eta 38 milioi euroko aurrekontua izango du.
2017/06/15 - 16:12
Gasteizko tranbia geldi egon da sare elektrikoan izandako matxurarengatik
Ordu bat inguru iraun du matxurak eta tranbiaren sare osoari eragin dio.
2017/05/29 - 13:39
Euskotrenek eta Renfek zerbitzuak indartuko dituzte asteartean
Guns N' Roses taldeak Bilbon emango duen kontzertua dela eta, San Mamesetik Atxurira doan tranbia zerbitzua ere egongo da. Kontzertua hasi aurretik, ohiko ordutegia izango du.
2017/05/13 - 18:23
Pertsona bat zauritu da Usurbilen, tren batek harrapatuta
Eleak-Libre mugimenduak Mozal Legearen aurka antolatutako protesta batean gertatu da.
2017/05/13 - 15:27
Udazkenean hasiko dituzte Donostiako topoa eraikitzeko lanak
Bi zatitan egingo dute: lehenak Lugaritz eta Mirakontxa lotuko ditu (2,1 kilometro) eta 50 milioi euro balio du.
2017/04/29 - 20:22
Euskotreneko langile batek pairatutako erasoa salatu dute Bilbon
Joan den ostegunean langile batek erasoa jasan zuen gizonezko bati txartelik gabe bidaiatzea aurpegiratu ostean. Euskotreneko langileek salatu dutenez, gero eta eraso gehiago pairatzen dituzte.
2017/04/28 - 17:39
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Euskotreneko langile bat jotzea egotzita
Euskotreneko enpresa batzordeak erasoa gaitzesteko kontzentrazio deitu du larunbaterako.
2017/04/08 - 19:03
Bilboko goi aldeko auzoetako bizilagunak, pozarren Metroarekin
Gaurtik aurrera Matiko, Uribarri, Zurbaranbarri, Txurdinaga eta Otxarkoaga hirigunetik gertuago daude. Bilboko Metroaren 3. lineak argia ikusi du dagoeneko.
2017/04/08 - 18:01
Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu dute
Iñigo Urkullu lehendakariak Bilboko Metroaren 3. linea inauguratu du. Etxebarrin eta Bilbo ekialdeko goiko auzoetan bizi diren 71.000 bat pertsonari zerbitzua ematea aurreikusi dute.
2017/04/05 - 16:57
3. lineak 16.000 bidaiari eramango ditu Etxebarri eta Bilbo artean
Metro Bilbaoko linea berria larunbat honetan, apirilaren 8an, inaugurutuko dute. 7,5 minutuko maiztasuna izango du Etxebarri eta Bilbo artean.
2017/03/08 - 10:02
Bilboko Metro, Bizkaibus eta Euskotreneko salneurri berriak, gaurtik
Aldi baterako tituluak Barik pertsonalizatuetan erabili daitezke, eta gaur egun indarrean dauden tituluak (Gazte Bizkaibus edota Gazte Metro Bilbao) apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/03/02 - 21:05
Bilboko Metroko, Bizkaibuseko eta Euskotreneko tarifa berriak
Martxoaren 8tik aurrera Bizkaiko hiru garraiobide nagusiak erabiltzeko txartel multimodal berriak erabili ahal izango dira. Gaur egun indarrean daudenak apirilaren 5ean desagertuko dira.
2017/02/28 - 19:44
Euskotreneko grebak % 100eko jarraipena izan du, sindikatuen arabera
Euskotreneko zuzendaritzak jarritako salaketa baten ostean egin dute 24 orduko greba deialdia. EAEko hiru hiriburuetan izango du eragina.
2017/01/27 - 18:15
Loiolako geltoki berria martxoaren 5ean zabalduko dela iragarri dute
Loiolako geltoki berriaren lanak bukatzear daude.Arantxa Tapia sailburuak esan du 21 miloi euroko aurrekontua izan dutela. Inguruan, hamar mila metro karratu lur libratuko dira auzotarrentzako.
2017/01/27 - 17:39
Loiolako tren geltoki berria martxan, martxoaren 5etik aurrera
Arantxa Tapia sailburuak iragarri duenez, beste sei edo zazpi hilabete beharko dira proiektua guztiz amaitzeko.
2017/01/19 - 20:45
Euskotreneko langileek lanuzteak egingo dituzte
Grebak Lasarte-Hendaia eta Zumaia-Anara lineetan izango du eragina. Euskotrenek gutxieneko tren zerbitzuak eskainiko ditu.
2016/12/19 - 15:29
Euskotren, metro eta tranbiarako txartel eta tarifa bakarra, apirilean
Titulu eta tarifa berriek aldi baterako txartelak erabiltzen dituzten bidaiariei eragingo diete; bidaiari guztien % 22ri, hain zuzen.