Farmaziak
2021/12/28 - 16:00
Antigeno testen prezioa bikoiztu egin da: 5 eta 10 euro artean aurkitu daitezke
Test eskasia dela eta, farmaziek ez-ohiko hornitzaileak bilatu behar izan dituzte eta kostuak handitu dira.
2021/12/21 - 09:30
Europako Batzordeak baimena eman dio Novavaxi bere txertoa Europan merkaturatzeko
Novavax estatubatuarrak Nuvaxovid txertoaren kontrako 100 milioi dosi saldu ahal izango dizkio EBri 2022ko lehen hiruhilekoan. Egindako ikerketen arabera, txertoak % 90eko eraginkortasuna du sintoma-kasuak murrizteko.
2021/12/20 - 16:15
Novavax txerto estatubatuarraren erabilerari oniritzia eman dio EMAk
Txerto hori 18 urtetik gorako helduentzat gomendatzen da, bi dositan eman behar da, 21 eguneko aldearekin, eta hozkailuko tenperaturan biltegiratu, manipulatu eta banatu daiteke.
2021/12/01 - 14:18
Pfizer konpainia abenduaren 13an hasiko da 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako txertoa banatzen Europan
Hortaz, hasiera batean aurreikusi baino astebete lehenago iritsiko dira koronabirusaren aurkako txertoak Europar Batasuneko herrialdeetara. Joan den ostegunean eman zuen Sendagaien Europako Agentziak 5-11 urteko haurrak Pfizerren txertoarekin txertatzeko baimena.
2021/11/30 - 11:12
12 urtetik beherakoentzako txertoak ez dira abenduaren bigarren hamabostaldia baino lehen iritsiko Espainiara
Carolina Darias Osasun ministroak azaldu duenez, dosiak jasotzen direnean, txertoen ponentziak txertoak jartzeko proposamena egingo du, eta Osasun Publikoaren Batzordeak aztertuko du.
2021/11/25 - 20:21
Pfizer konpainia abenduaren erdialdera hasiko da banatzen EBn haurrentzako txertoa
Sendagaien Europako Agentziaren oniritzia jaso ostean, Europako Batzordeak merkaturatzeko baimena eman behar du, eta "datozen orduetan egitea espero da".
2021/11/25 - 15:18
EMAk oniritzia eman du Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei ipintzeko
Dosia 12 urtetik gorakoei ematen zaienaren herena izango da eta bi dosi jarriko zaizkie, hiru asteko tartean. Txertoa 5-11 urte arteko 2.000 haurretan probatu dute eta erantzun immunitarioa 12 urtetik gorakoena bezalakoa dela esan du EMAk.
2021/11/25 - 14:06
Pfizerren txertoa 5 eta 11 urte bitarteko haurrei jartzeko baimena eman du EMAk
Bi dosi emango zaizkie, hiru asteko tartearekin, baino dosi txikiagoa jasoko dute. Albo-ondoriorik ohikoenak nekea, giharretako eta buruko mina, hotzikarak, ondoeza eta txertoa jarritako zonaldean gorritasuna izan dira, 12 urtetik gorakoen antzekoak.
2021/11/19 - 20:24
COVID-19aren aurkako pilulak baimenik ez badu ere, erabiltzea gomendatu du EMAk larrialdiari aurre egiteko
Molnupiravir izeneko antibiralak birusaren biderkatzeko gaitasuna murrizten du, eta gaitza harrapatu duten pertsonei ematen zaie.
2021/11/17 - 15:05
Osasun Sailak farmaziak gaitu ditu antigeno testetan atzematen dituzten positiboen berri eman dezaten
Orain arte, emaitza positiboa zuten pertsonak Osakidetzari jakinarazi behar zioten. Gaurtik aurrera, botiken bidez ere egin ahalko da izapidea.
2021/11/04 - 19:31
Molnupiravir, covid-19aren aurkako lehen pilula, erabiltzea onartu du Erresuma Batuak
Proban positibo eman eta gaixotasun larria garatzeko gutxienez arrisku faktore bat duten pazienteetan erabili ahalko dute. Positibo eman eta berehala edo aurreneko bost egunetan hartu beharko lukete.
2021/10/26 - 20:23
Janssen konpainiaren txertoa jaso zutenei ere bigarren dosia emango diete, baina Modernarena edo Pfizerrena
Errefortzurako dosia azaroaren 15etik aurrera hasiko dira ematen, Osasun Ministerioak jakinarazi duenez.
2021/10/13 - 09:08
CureVac botika etxeak bertan behera utzi du koronabirusaren aurkako bere lehen txertoa garatzeko prozesua
Sendagaien Europako Agentziak (EMA) ez du CureVacen lehen txertoa gehiago baloratuko, Alemaniako enpresak hala eskatuta. CureVac bigarren belaunaldiko txerto berri bat garatzeko lanean ari da GlaxoSmithKline (GSK) Erresuma Batuko konpainiarekin.
2021/09/10 - 15:02
BioNTechek 5 eta 11 urte arteko haurrentzako txerto bat iragarri du
Alemaniako 12 urtetik beherako umeak izango dira lehenak dosi horiek hartzen, eta laster mundu osora zabalduko dute.
2021/08/18 - 11:26
Antigeno testak egiteko gune bat ireki dute Hendaian
Osasun ziurtagiria orokortu denetik, farmaziek proba ugari egiten dituzte eta gainezka daude. Botiken lan-karga gutxitzea du helburu azpiegiturak. Abuztuaren 27ra arte egongo da zabalik.
2021/08/02 - 12:22
Pfizer eta Moderna konpainiek txertoen salneurria igo diote EBri azken kontratuetan
'Financial Times' egunkariak azaldu duenez, botika-industriak diru asko irabaziko du, herrialdeek datorren neguan hirugarren dosia emateko eskaerak areagotzen dituzten heinean.
2021/07/31 - 19:52
CSIC eta Biofabriren txertoaren entsegu klinikoa atzeratu dute
Txertoak ez du lortu Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren baimena. Espainiako Zientzia Ikerketen Kontseilu Nagusiak (CSIC) jakitera eman duenez, oraindik ez da argitu proiektuaren gelditzearen zergatia.
2021/07/30 - 13:38
Osakidetzak inprimaki bat prestatu du farmaziako autodiagnostikoko testetan positibo eman dutenentzat
Era berean, kontaktu estuei proba diagnostikoak egiteko beste inprimaki bat prestatu du, miaketa-sarearen lana errazte aldera.
2021/07/23 - 21:16
12 eta 17 urte arteko adingabeetan Moderna txertoa erabiltzeko oniritzia eman du EMAk
Txertoa 18 urtez gorako pertsonetan bezala erabiliko dute. Besoaren goialdeko giharretan emango dute bi dositan, lau asteko tartearekin.
2021/07/21 - 02:22
Gaur jarriko dira salgai medikuaren agiririk gabeko antigenoen testak farmazietan
Ministroen Kontseiluak Errege Dekretua onartu du autodiagnostiko-testen salmenta baimentzeko, eta 6 eta 10 euro arteko prezioa izango dute.