Frankismoa
2022/06/01 - 21:02
Espainiako Armadaren soldadu talde batek bere banderatxoa bedeinkatu du Erorien Haranean
Lurreko Armadaren iturriek azaldu dutenez, "ez zuten baimenik" egiteko, baina aldez aurretik programatutako martxa batean egin zuten. EH Bildu, ERC, Podemos eta Mas Paisek dagoeneko azalpenak eskatu dizkiote Defentsa ministroari.
2022/06/01 - 16:09
Frankismoaren biktimen kalte-ordainak legez arautzeko eskatu du Elkarrekin Podemosek
Euskadiko memoria historikoaren legean biktimen erreparazio integrala jaso dezala eskatu du Elkarrekin Podemosek. 60 zuzenketa baino gehiago aurkeztu dizkio legeari, hutsuneak ikusten dituelako alderdi moreak.
2022/05/27 - 13:06
2.900 gorpuzkin deshobiratu dituzte Begoñako hilerriko indusketetan, eta beste 2.100 inguru falta dira
Aranzadi Zientzia Elkarteak hasiera batean aurreikusi zuen 1.000 inguru izango zirela. Aurreikuspenak nabarmen gainditu direnez, Bilboko Udalak 570.000 euro gehiago bideratuko ditu gorpuzkiak berreskuratzeko "Begoñako argia" proiektura.
2022/05/25 - 16:53
Donostiako Polloe hilerriko mausoleo frankistaren plaka kendu dute
Donostiaren defentsan parte hartu zuten 17 miliziano eta gudariren gorpuzkiak gordetzen dituen panteoiaren udal-titulartasuna behin egiaztatuta, Donostiako Udalak kendu egin du plaka. Aranzadik egin berri duen txosten baten arabera, ez zuen Memoria Historikoaren Legea betetzen.
2022/05/20 - 01:07
Gerra Zibilean Jakan fusilatutako bizkaitar baten gorpuzkien desobiratzea baimendu du Aragoik
Pedro Asua herritarraren gorpuzkiak Bizkaira lekualdatuko dituztela iragarri du Galdakaoko alkateak, duela 85 urte egindako bonbardaketen artean odoltsuenak eragindako biktimen omenezko ekitaldi batean.
2022/05/16 - 16:26
Bilboko defentsan 1.500 gudari eta miliziano hil zirela uste da
Artxandako lubakietan eutsi zioten gudariek eta milizianoek Frankoren soldaduen erasoaldiari. Gogora Institutuak deituta, oraingoz 64 familiak galdetu dute Begoñako hobian egon daitezkeen senideengatik.
2022/05/16 - 16:19
Tomas Rubin gudariaren gorpuzkiak jaso ditu haren seme Angelek
Egun hunkigarria izan da Angel Rubinentzat. Aitaren gorpuzkiak jaso ditu gaur Gogora institutuan. Begoñako hilerrian aurkitu dituzte. Angelek urtebete zeukan aita hil zutenean.
2022/05/16 - 15:52
Gutxienez 17 miliziano antifaxista daude Donostiako hilerriko mausoleo frankistan lurperatuta
Aranzadik deskubritu duenez, matxinatutako bandoak frankismoan eraikitako mausoleoan gutxienez tropa frankisten aurka borrokatu zirenak 17 milizianoren gorpuak daude. Udalak bando irabazleari gorazarre egiten dion plaka kenduko du.
2022/05/16 - 15:37
Tomas Rubin EAE-ANVren gudariaren familiak horren gorpuzkiak jaso ditu, hil eta 85 urtera
Urtarrilean atera zituzten gorpuzkiak Begoñako hilerriko hobi komunetik. Hain justu, leku berean topatutako bost identifikazio-xaflei esker, beste bost borrokalariren izen-abizenak jakinarazi dituzte gaur.
2022/05/16 - 15:10
Tomas Rubin gudariaren familiak haren gorpuzkiak jaso ditu
Angel Rubinek, Tomas Rubin gudariaren semeak, Beatriz Artolazabal sailburuaren eskutik jaso ditu bere aitaren gorpuzkiak, hil eta 85 urtera. Tomas Rubinen gorpuzkiak 2022ko urtarrilaren 29an atera zituzten Begoñako hilerritik.
2022/05/11 - 12:13
Anduezak uste du "zentzugabekeria" litzatekeela Espainiako Gobernuak Gernikagatik barkamena eskatzea
PSE-EEko buruaren ustez, Sanchezen Exekutiboa II. Errepublikako Gobernuaren "oinordeko legitimoa" da, eta hura gerra eta diktadura ekarri zituen estatu kolpearen "biktima" izan zen.
2022/05/01 - 16:38
Maiatzaren Lehena asko aldatu da azken urteotan
Duela 45 urte, diktadura bukatzearekin batera, sindikatuak legeztatu zituzten eta Maiatzaren 1ean langileen eguna ospatzen hasi ziren berriro. Lehen manifestazio horiek oso jendetsuak eta bateratuak ziren.
2022/04/27 - 16:42
Astrako babeslekua oroimenerako gune izango da gaurtik aurrera
Gernikako bonbardaketaren ondorioz eraikinen % 95 suntsitu ziren. Zutik gelditu ziren bakarren artean, aire erasoetatik gordetzeko Astrako babeslekua dago. Gaurtik aurrera, oroimenerako gune da, bertan ezkutatu zirenen testigantzei esker.
2022/04/27 - 00:34
Manifestazio isila Gernikan, bonbardaketaren biktimak gogoratzeko
Urtero bezala, bonbardaketa gogoratzeko ekitaldiak martxa honekin amaitu dira. Herritarrek, kandela eskuan hartuta, manifestazio isila egin dute herri osoan zehar, bonbardaketaren biktimak gogoratzeko.
2022/04/26 - 22:55
Lehendakariak urrats modura hartu ditu Espainiako Gobernuaren parte hartzea eta aitortza instituzionala
Urkulluk ohartarazi du "urrats gehiago" egin behar direla etorkizunean, "gezur asko" dagoelako oraindik Gernikako bonbardaketaren inguruan.
2022/04/26 - 22:18
Espainiako Gobernuak errefusatu egin du erantzukizunik aitortzea: "Bonbardaketa ez zuen Estatuak egin"
Exekutiboak lehen aldiz gaitzetsi du sarraskia, baina ez du erantzukizunik onartu. EAJk aitorpen hori ere egiteko dei egin dio, eta gogorarazi du Alemaniak barkamena eskatu zuela 1997an.
2022/04/26 - 22:08
Sirena hotsa Gernikan, duela 85 urte bonbardaketa hasi zen unea gogora ekartzeko
Ehunka biktima utzi eta herria suntsitu zuten nazi eta faxisten aire bonbardaketak gogoan, gaur gernikarrek begirada Ukrainan ere jarrita izan dute.
2022/04/26 - 21:20
Gernikak bere bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratu du lore eskaintza batekin
Gernikak bere bonbardaketaren 85. urteurrena gogoratu du, hilerrian egindako lore-eskaintza batekin. Bertan Iñigo Urkullu lehendakariak parte hartu du.
2022/04/26 - 20:34
Gaitzespena "positiboa" dela adierazi du lehendakariak, baina "pauso gehiago" eskatu ditu
Urkulluk ohartarazi du "urrats gehiago" egin behar direla etorkizunean, "gezur asko" dagoelako oraindik Gernikako bonbardaketaren inguruan.
2022/04/26 - 19:58
Gernikak eraso faxista gogora ekarri du, Moncloaren lehen gaitzespenean eta Ukrainako gerran arreta jarrita
Sergii Solovey Ukrainako Enbaxadako idazkari nagusia bertan izan da. Lehendakariak enbaxadorea gonbidatu zuen, baina azkenean ez da hurbildu, agenda arazoak tarteko. 15:45ean, sirenak eta kanpaiak berriz jo dituzte herrian, biztanleriaren aurkako bonbardaketaren hasiera gogora ekartzeko.