Galdakao
2025/05/25 - 22:33
Ibilaldi eguzkitsu batez gozatu dute milaka lagunek Galdakaon, euskaratik eta euskararen alde
Eguzkibegi Ikastolak 4 kilometro baino gehiagoko ibilbidea prestatu du, hiru gune nagusitan antolatuta. Datorren urtean Bilbon ospatuko da Ibilaldia, Kirikiño ikastolak antolatuta.
2025/05/25 - 15:05
Ehunka pertsona bildu dira Galdakaon, Bizkaiko ikastolen aldeko jaian
Aire zabalean gozatzeko egun eguzkitsua da gaurkoa. Eguzkibegi ikastolak antolatu du 47. edizioa: 4 kilometro baino gehiagoko ibilbidea du, eta egun osorako egitaraua, hiru eremutan banatuta.
2025/03/20 - 09:28
Zortzi lagun artatu dituzte Galdakaoko etxebizitza batean izandako sutean kea arnasteagatik
Goizaldeko 02:30 aldera piztu da sua Aperribai auzoko bost solairuko etxebizitza batean. Zortzietatik lau Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
2025/03/07 - 15:07
2025eko Ibilaldiaren abestia, Oxabiren eskutik: ''Magaletik herrire''
Galdakaoko Eguzkibegi ikastolak 2025eko maiatzaren 25ean antolatuko du Ibilaldia. "Magaletik herrire" izeneko abestia eta bideoklipa Oxabi taldeak egin du; letra, aldiz, Gotzon Barandiaranek eta ikastolako ikasle talde batek egin dute.
2025/02/14 - 14:22
Gutxienez EAEko bost udalerrik eremu tentsionatu izendatzeko prozedura hasiko dute hilabete honetan
Galdakaok gaur hasi du bidea, eta Denis Itxasok iragarri du Irunek, Barakaldok, Zumaiak eta Lasarte-Oriak ere "berehala" hasiko dutela prozedura, eta "Donostiak ere aurki".
2025/01/26 - 17:11
Galdakaoko boluntario talde batek Valentzian jarraitzen du logistikan laguntzen
Valentziako hondamendiari aurre egiteko jasotako laguntza pilatu zaie, eta orain soberan geratu denari irtenbide bat emateko lanean dihardute.
2024/12/26 - 19:22
Emakume Sortzaile eta Artisten Sareak bere lehen diskoa kaleratu du
Diskoak 'Dance of Change' du izena, eta aurkezpen kontzertua gaur izan da, Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
2024/12/09 - 20:43
Kamioilari bat hil da Larrabetzun, errepidetik aterata
Ezbeharra N-637 errepidean gertatu da 17:40 aldera, Erletxerako noranzkoan. Kamioilaria ibilgailuaren barruan harrapatuta geratu da, eta suhiltzaileek esku hartu behar izan dute.
2024/10/23 - 18:13
Erietxe birtuala inauguratu dute Galdakaoko Ospitalean, egoera klinikoak simulatzeko
Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean sortutako erietxe birtuala abangoardiako zentroa da, punta-puntako teknologia eta guzti. Ingurune kliniko errealista bat sortzea du helburu, ikasleek eta profesionalek praktikak egin ditzaten, pazientearen segurtasunerako arriskurik gabe.
2024/10/07 - 11:48
Ertzaintzak hiru gazte zigortu ditu Galdakaon, ibilgailu-lasterketa batean parte hartzeagatik
Horrez gain, agenteek hamar bat pertsona identifikatu dituzte, legez kanpoko ibilgailu-lehiaketa baterako gazteen arteko "geraldia" izan den tokian.
2024/09/20 - 14:09
Suhiltzaileek gau osoa eman dute Galdakaoko enpresa batean izandako sutean
Bi pertsona ospitaleratu dituzte, kea arnastu baitute. Sua 19:30ean hasi zen, Gumuzio auzoko enpresa batean, oraindik ez dakite zergatik, eta txatarra erre da.
2024/09/20 - 10:31
Bi langile ospitaleratu dituzte, Galdakaoko enpresa batean piztutako sutean kea arnasteagatik
Sutea ostegun arratsaldean piztu zen, 19:30 aldera, eta ostiral goizean erabat itzali gabe zegoen.
2024/07/29 - 14:18
Galdakaoko gune bat eremu tentsionatu izendatzea onartu du bertako Udalak
Galdakaoko Udala osatzen duten alderdi guztiek ahobatez onartu dute neurria. Iñigo Hernando alkateak azaldu duenez, herritar guztiei etxebizitza eskubidea bermatzea da Udalaren helburua eta bide horretan lanean jarraituko dutela agindu du.
2024/06/19 - 19:12
Hizkuntza eskakizunen aurkako epaia salatu dute Galdakaoko Udaleko langileek
"Sektore judizial, politiko eta sindikal batzuek gaztelaniaren erabateko nagusitasuna inposatu nahi dute, eta, azkenaldian ikusten dugun bezala, euskararen aurka egiten dute etengabe", salatu du Galdakaoko Udaleko enpresa batzordeak.
2024/06/14 - 17:57
Beste epai batek atzera bota du Galdakaoko Udaleko lan eta gizarte teknikari lanposturako euskara eskakizuna
LABek eta Euskalgintzaren Kontseiluak "euskal administrazioa euskalduntzearen aurkako eraso berri hau" salatu, eta epaiaren aurkako mobilizazioak deitu dituzte.
2024/06/05 - 16:40
Hiru pertsona zauritu dira A-8 autobidean, Galdakaon, hiru ibilgailuk talka eginda
Hiru pertsona zauritu dira eta Gurutzetako Ospitalera ereaman dituzte.
2024/06/05 - 09:17
Ilarak sortu dira A-8an, Galdakaon eta noranzko bietan, istripu bat tarteko
Auto batek ezbeharra izan du Donostiarako noranzkoan. Gidaria zaurituta eraman dute Galdakaoko Ospitalera.
2024/05/24 - 10:01
AP-8an izan den istripu batek auto ilarak eragin ditu Galdakaon, goizeko lehen orduan
Auto bat bidetik atera da, eta erdibitzailea jo du. Istripuan ez da inor zauritu.
2024/05/19 - 17:05
1937ko bonbardaketa frankistaren ondorioz Galdakaon hildakoak oroitu dituzte lore-eskaintza batekin
Bizkaiko udalerri horrek ia 30 eraso jasan zituen, Francok aginduta, eta 16 pertsona hil ziren larrienean. Palestinarrak ere gogoratu dituzte omenaldian.
2024/05/03 - 16:39
Usansoloko Kudeaketa Batzordeak eta Galdakaoko Udalak hitzarmena sinatu dute zerbitzuak eskualdatzeko
Zabor-bilketa, olio-bilketa edo lorezaintza bezalako zerbitzuek Galdakaoko Udalaren babespean jarraituko dute indarrean dauden kontratuak iraungi arte.