2023/06/14 - 16:15
Publizitatearen arloan zerbitzu propioen alde egitea leporatu dio Bruselak Google konpainiari
Bruselak Googleren aurka egiten duen laugarren aldia da honakoa. Konpainia estatubatuarrari, "publizitatearen arloan zerbitzu propioak online bistaratzen laguntzea" leporatu dio Europako Batzordeak, "gainerako hornitzaileen kaltetan".
2023/06/05 - 15:48
Adimen artifizialak sortutako edukiak identifikatzeko eskatu die Bruselak plataforma digitalei
Europako Batzordearen ustez, Youtube edo TikTok plataformek, esaterako, argi utzi behar dute adimen artifizialak zer eduki sortu dituen, jardunbide egokien kodeari erantzuteko.
2023/05/06 - 00:22
Googleren zerbitzuak bertan behera geratu dira, 21:00ak aldera
Ostiral honetan, Youtube edo posta elektronikoa bezalako zerbitzuak bertan behera geratu dira.
2023/03/14 - 17:42
Erabiltzaileen datuak, bilaketa eraginkorrak eta publizitatea: Nola kudeatzen du informazioa Googlek?
Erabiltzaileen datuak biltzen dituenetik, Googlek nola funtzionazen duen azaldu du Luistxo Fernandez kazetariak eta Interneten adituak. Bilatzaile erraldoiena izatetik mundu mailako publizitate enpresa nagusiena izatera nola igaro den ere kontatu du.
2022/11/01 - 18:01
Indarrean sartu da merkatu digitalen Europako legea, teknologia handien gehiegikerien aurka borrokatzeko
Monopolioaren kontrako arauak betebehar batzuk ezartzen ditu lehia askearen izenean. Enpresa teknologiko handiek bete beharko dituzte, Europar Batasunak horiek ikertu aurretik.
2022/09/29 - 21:26
Googlek Stadia itxiko du
Bideojokoen online plataforma urtarrilaren 18an itxiko du Googlek, arrakastarik lortu ez duela ikusita.
2022/09/21 - 15:48
Googlek bilatzailetik informazio pertsonala kentzeko tresna gehitu du
Erreminta hori Googleren aplikazioko menuan dagoen erabiltzailearen irudian aurki daiteke. Baliabide horren bidez, online identitatea lapurtzea saihestu nahi da.
2022/09/14 - 13:32
Europako justiziak Googleri ezarritako isuna berretsi du, 200 milioi euroan murriztu badio ere
Erraldoi teknologikoak aurkeztutako helegitearen zati bati men egin dio Europar Batasuneko Auzitegi Nagusiak. AEBko konpainiak 4.125 milioi euro ordaindu beharko ditu azkenean.
2022/09/07 - 22:18
Google Maps aplikazioaren funtzio berria: erregai gutxien kontsumitzen duen ibilbidea erakusten du
Erregai gutxiago kontsumitu, dirua aurreztu eta CO2 isurketak murrizteko tresna bultzatu nahi du Google Mapsek. Ibilbide jasangarria aukeratuz aurreztu genezaken erregaiaren portzentaia aipatzen digu aplikazioak.
2022/08/19 - 23:39
Googlek bere bilatzailea moldatuko du, 'clickbait' edukia beheko postuetara bazter dezan
Ranking berriak saihestu egingo du posizio nagusietan erakustea "bilaketa-motorretan sailkapen ona lortzeko berariaz sortuak dirudien edukiak", bilaketetan eduki originalak eta kalitatezkoak errazago aurkitzeko.
2022/05/28 - 22:46
Erreseina faltsuen aurkako araudi berria sartu da indarrean larunbat honetan
Sarean edozein produktu edo zerbitzu erosteko orientazio modura erabiltzen diren erreseinak iritzi faltsuengandik babestea du helburu lege berriak. Google Mapsen algoritmo berriak 95 milioi iritzi faltsu antzeman ditu, eta Amazonek auzibidean jarriko ditu horien salerosketan aritzen diren enpresak.
2022/05/18 - 21:02
Googleren Errusiako filiala porrotetik gertu dago
Filialak adierazi du Googleren doako zerbitzuek herrialdean funtzionatzen jarraituko dutela, hango bulegoa itxi arren.
2022/03/01 - 11:46
Meta (Facebook), Twitter eta Google konpainiek neurriak hartu dituzte Putinen aldeko hedabideak geldiarazteko
Errusiako Gobernuaren aldeko mezuak igortzen dituzten hedabideen emisioak debekatzeko Europar Batasunak egindako eskaerari erantzuten hasi dira sare sozialak.
2022/01/12 - 21:22
Googlen egiten diren bilaketak pandemiaren bilakaera aurreikusteko baliagarriak izan daitezke
Santiago Cervera medikuak Radio Euskadik esan duenez, Googlen egiten diren bilaketak pandemiaren bilakaera aurreikusteko baliagarriak izan daitezke. Azkenaldian behera egin du omikron aldaeraren sintomen inguruko bilaketek, eta hori positiboa izan daiteke. Dena den, ez dira datu zientifikoak.
2021/12/21 - 13:20
Zer bilatu da gehien Googlen aurten?
Afganistan, covid-19aren aurkako txertoa... Interneteko bilatzaileak 2021eko kontsultarik ohikoenak argitaratu ditu.
2021/12/16 - 22:15
Google konpainiak txertatu ez diren langileak kaleratuko ditu
Politika hau ez da EMEA (Europa, Ekialde Hurbila eta Afrika) eskualdeko bulegoetan aplikatuko. Izan ere, Estatu Batuetan Biden presidentearen agindua betetzen ari da konpainia, covid-19aren aurkako txertaketa eskatu baitie kontratista federalen langileei.
2021/11/11 - 10:33
YouTubek ez du erakutsiko publikoki "ez dut atsegin"en zenbakia
Google konpainiak espazio "inklusibo eta errespetutsua" nahi du sortzaileentzat. Defendatu du erabakiak plataformari "mesede" egingo diola.
2021/11/10 - 18:50
Google konpainiari ezarritako 2.420 milioiko isuna berretsi du Europako Justiziak
Horrela, erraldoi teknologikoak jarritako helegitea atzera bota du Luxenburgoko auzitegiak. Isuna 2017an ezarri zion Europako Batzordeak. Hala ere, epaiari errekurtsoa planteatzeko aukera du, baina Google konpainiak ez du argitu aurkeztuko duen.
2021/09/30 - 01:33
YouTubek txertoen aurkako bideo guztiak debekatu ditu
Txertoei buruz informazio faltsua zabaltzen duten bideo guztiak ezabatuko dituzte YouTubetik. Orain arte covid-19aren txertoari lotutakoak soilik kentzen zituzten.
2021/09/09 - 16:22
Google konpainiak Europa eta AEB lotuko dituen ur azpiko kablea jarri du Sopelan
Multinazional teknologikoak 7.000 kilometro kablerekin lotuko ditu Bizkaiko udalerria, Long Island (AEB) eta Kornualles (Erresuma Batua). Segundoko 340 terabyteko gaitasuna izango du.