Zer bilatu da gehien Googlen aurten?
Aurten Googlen bilatu diren albisteak Afganistan, New Yorkeko (AEB) balore-burtsa, covid-19aren aurkako txertoa eta Dogecoin kriptotxanponari buruzkoak izan dira. Urte amaiera gero eta gertuago dela, bada unea ikusteko ea zeintzuk diren aurten Interneten gehien bilatu diren hitzak.
Urtarrilean, "eskuzorroak" hitzak bere maximo historikoa izan zuen, Bernie Sandersen argazki biral bati esker, Joe Bidenen inbestiduran.
Otsailean, Texaseko (AEB) krisi energetikoaren eta ekaitzaren ondorioz "nola lagundu Texasi" galdera hileko bilaketarik nabarmenena izan zen. "Nola lagundu" kategorian izan dira urte honetan beste hainbat. Maiatzean "nola lagundu Palestinari" gailendu zen, Gazako zerrendako gatazkagatik.
Abuztuan berdin jazo zen Afganistanekin, talibanek herrialdearen kontrola hartzean. Hil hasieran eskualdeak bereganatzen hasi ziren talibanak; 15erako Kabul hiriburua ere kontrolpean zuten. Hilabete inguruko gatazka ostean, AEBk Afganistan utzi zuen abuztu amaieran. Jarraian, talibanek Afganistango behin behineko gobernua osatu zuten. Era berean, lurrikara batek eta Grace ekaitz tropikalak Haiti suntsitu zuen; "nola lagundu Haitiri" bilaketa nabarmen hazi zen.
Suezko kanala blokeaturik geratu zen martxoan sei egunez, Ever Given itsasontzia bertan trabatu ostean. Kanalarena Googleko bilaketarik nabarmenenetakoa izan da aurten. Hil berean, Oprah Winfreyk Meghan Markle eta Harry pintzea elkarrizketatu zituen. Google Trendseko elkarrizketarik bilatuena izan zen.
"Nola mantendu buru osasuna" kontsulta inoiz baino maiztasun handiagoarekin bilatu zen urte osoan zehar. Izan ere, zuzenean eragin dio pandemiak osasun mentalari, eta agerian utzi du zaintza psikologikoak duen garrantzia. Antzera, "body positivity" terminoa gehien bilatu den urtea izan da 2021.
Klima aldaketarekiko kezka ere ez da falta izan Googlen zerrendan; "nola babestu planeta", "klima aldaketaren eragina" edo "jasangarritasuna" bilaketek maximo historikoa izan dute.
Uztailean, "suteak" zein "uholdeak" hitzak nabarmen bilatu ziren. Ondoren, abuztuan eta irailean, "sumendia"-renak hirukoiztu egin ziren. Irailaren 19an, La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren erupzioa hasi zen. Hiru hilabete igaro dira ordundik, eta badirudi azkenetan dela. Neke zantzuak erakutsi ditu sumendiak, eta zientzialariek uste dute gabonetan itzalitzat jo dezaketela.
Era berean, "nora bidaia dezaket" pandemia aurretik baino hiru aldiz gehiago bilatu zen. "Doomscrolling" inoiz baino gehiago bilatu zen 2021. Adiera horrek pantaila bidezko informazio negatiboaren kontsumo neurrigabeari egiten dio erreferentzia.
Zure interesekoa izan daiteke
Gaspi argentinar youtuber ezaguna hil da, helikoptero istripu batean
Ibai Llanos bilbotarrak iaz antolatutako boxeo-ikuskizunaren izarretako bat izan zen Gaspi. Sei pertsona hil dira ezbeharrean.
Instagram eta Facebook mundu osoan erori dira
Akatsak 15:00ak aldera hasi dira plataforma horietan, eta erabiltzaileek ezin izan dute saioa hasi, mezuak bidali edota argitalpenak partekatu zein ikusi. Oraingoz ez dute argitu zerk eragin duen arazoa.
Adimen Artifiziala euskara indartzeko aukera ona da, baina nahitaezkoa da denon parte-hartzea
Adituen ustez, nahitaezkoa da denon parte-hartzea eta Adimen Artifiziala euskaraz erabiltzea, gero eta datu gehiago izan ditzan bere lana euskaraz ere ondo egiteko.
Neskek "bazterketa" jasaten dute bideojokoetan eta askok "nortasuna ezkutatzen dute", Deustuko Unibertsitatearen ikerketa baten arabera
Ikerketaren arabera, mutilek borroka eta kirol arloko bideojokoak nahiago dituzte, eta neskek irudiari eta dantzari lotutako edukiak kontsumitzen dituzte gehiago.
Metak harpidetza-planak martxan jarri ditu Whatsapp, Instagram eta Facebook aplikazioetarako
Instagram Plus eta Facebook Plus bertsioek 3,5 euro inguruko kostua izango dute hilean, eta Whatsapp Plusek, 2,5 eurokoa.
YouTube, Snapchat eta TikTok sare sozialek akordioa lortu dute "eragindako mendekotasunagatik" salatu zituen Kentuckyko eskolarekin
Akordioari esker, bertan behera gelditu da hezkuntza barruti batek sare sozialetako plataformen kontra abiatutako lehen epaiketa izango zena. Hala ere, oraingoz ez dituzte akordioaren inguruko xehetasunak eta baldintzak argitu.
Hamar pasahitz erabilienak "segundo batean baino gutxiagoan" asmatzeko modukoak dira, Ziur zibersegurtasun zentroaren arabera
Kontu garrantzitsu guztiek pasahitz propioa izatea gomendatu du Ziur Gipuzkoako Foru Aldundiaren Zibersegurtasun Industrialeko Zentroak, baita "pasahitz luze eta deszifratzeko zailak" aukeratzea zein pasahitz-kudeatzaileak erabiltzea ere.
Nor da John Ternus eta zer erronka izango du Appleren gidaritzan?
John Ternusek datorren irailaren 1ean kontseilari delegatu kargua hartuko du, eta Tim Cookekin alderatuta (operazioetan eta negozioan zentratuago dagoen), ingeniaritza arloari garrantzi handiagoa ematea aurreikusten dute adituek.
Tim Cookek Appleren CEO izateari utziko dio irailean, eta John Ternusek ordezkatuko du
Konpainia teknologikoak aho batez onartu du enpresaren burua ordezkatzea, eta irailaren 1ean gauzatuko da. Orduz gero, Cook administrazio-kontseiluaren presidente exekutiboa izango da.
RAM memorien krisialdia 2030era arte luza liteke, adituen arabera
Sektoreko fabrikatzaile nagusiak —Samsung, SK Hynix eta Micron— ekoizpen fabrika berriak sortzen ari dira arazo horri irtenbidea emate aldera, baina prozesu luzeak direnez, datorren urte amaierarako eskariaren % 60 betetzea lortuko dute, Nikkei Asiak jakinarazi duenez.