Grebak
2025/04/30 - 22:49
Arriaga Antzokiak Jesus Guridiren ''Mari Eli'' zarzuela aurkeztuko du, BOSekin
BOSeko musikariek greba bertan behera utzi zuten atzo, eta zuzendaritzak beste erakunde batzuk negoziazioan inplikatzeko konpromisoa hartu du. Honi esker, Jesus Guridiren "Mari Eli" zarzuela entzun da gaur arratsaldean Bilboko Arriaga Antzokian.
2025/04/30 - 09:34
Albiste izango dira: Itzalaldiaren ikerketa; BOSeko greba, bertan behera eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/29 - 22:20
BOSek lanuzteak bertan behera utzi ditu, erakundeak negoziazioan inplikatzeko konpromisoa lortu baitu
Adiskidetze-saioan itxi da akordioa, Bilboko Lan Arloko epaitegian. Epaitegian elkar ikusi aurretik, zuzendaritzak eta langile-batzordeak bilera izan dute LHKn, baina ez dira elkarrengana hurbildu.
2025/04/24 - 16:16
Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote
Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
2025/04/16 - 11:47
Bertan behera geratu dira Gipuzkoako Avanzako lanuzteak, deialdiaren jakinarazpenean forma akatsa egin baitzen
Aste Santu betean, apirilaren 16tik 22ra zeuden lanuzteak deituta, baina jakinarazpenean atzerapenak izan dira eta enpresak legez kanpokotzat jo du deialdia. Langileen ordezkariek ohartarazi dute aldarrikapenekin aurrera jarraituko dutela, eta laster deituko dituztela mobilizazio gehiago.
2025/04/16 - 09:59
Albiste izango dira: Aste Santuko Irteera Operazioa, ihes gelen turismoa eta Lurraldebusen greba bertan behera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/15 - 15:36
Hiru greba egun gehiago deitu dituzte Basauriko Bridgestone lantegian apirilaren 24, 25 eta 26rako
Apirilaren 24tik maiatzaren 31ra erregistratu dituzte lanuzteak, baina, oraingoz, lehen hiru egunak baino ez dituzte deitu. Beste mota bateko protestak ere aurreikusi dituzte, gatazka ageri-agerian egon dadila.
2025/04/15 - 11:38
Sindikatuen ustez ez da aurrera egin Bridgestoneren etorkizuna bermatzeko eta kaleratzeak saihesteko
Kezka gero eta handiagoa da Basaurin eta Alonsotegin. Hirugarren eta azken greba egunean, sindikatuen ustez ez da da aurrera egin Bridgestoneren etorkizuna bermatzeko eta 335 kaleratze saihesteko. Sindikatuek gogor salatu dute enpresaren jarrera.
2025/04/14 - 22:39
Greba deitu dute Nafarroako Volkswagen lantegian apirilaren 28rako, lan-baldintzek "okerrera" egin dutelako
ELA, LAB eta CGT sindikatuen hitzetan, lantegiko autoentzako kako edo olagarro berria da horren arrazoi nagusia. "Esan dezakegu NOPLOIko teknikariak harritu egin zirela fase batzuetan hartu behar ditugun postura behartu eta penagarriak direla eta", ohartarazi dute.
2025/04/11 - 09:19
Pedrosa: ''Sailak baliabide gehiago jarri ditu mahai gainean, sindikatuek soldata igoera lehenetsi dute''
Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak esan du sindikatuei helarazitako azken proposamenean "neurri zehatzak" planteatu dituela. Hala, "onartezina" deritzo greba deialdi berriari.
2025/04/10 - 21:11
Bilbao Orkestra Sinfonikoko musikariek beren tresnak isildu dituzte kontzertua abiatu eta 15 minutura
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren zuzendaritzaren ustez, ez dago greba egiteko arrazoirik. Langile-batzordeak, ordea, bajak betetzea eta langileen kopurua handitzea eskatzen du.
2025/04/10 - 13:59
Hezkuntzako sindikatuek astebeteko beste greba ziklo bat deitu dute maiatzerako
Maiatzaren 12tik 16ra deitu dituzte lanuzteak. Langileen ordezkarien aburuz, Hezkuntza Sailak egindako azken proposamenari "eduki, zehaztapen eta bermeak" falta zaizkio eta, salatu dutenez, Jaurlaritzak "ultimatum gisa planteatu du". "Ez dugu sinatuko", ohartarazi dute.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/08 - 18:05
Sei greba egun deitu dituzte Aste Santurako Avanza autobus konpainiako Gipuzkoako zerbitzuetan
Apirilaren 16tik 22ra izango dira lanuzteak. ELA, LAB eta Aurrera sindikatuek adierazi dute Aste Santurako mobilizazioak deitzearen helburua "zarata gehiago" ateratzea dela, euren aldarriak entzun daitezen.
2025/04/08 - 15:41
Hezkuntza Sailarekin gerturatzerik ez, eta mobilizazio gehiago egitea erabaki dute sindikatuek
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek prentsaurrekoa deitu dute ostegunerako, eta bertan iragarriko dituzte "mobilizazio-dinamikaren ondorengo urratsak". Haizea Arbide Steilasen ordezkariak aitortu duenez, "ez da baztertzen greba gehiago deitzea".
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/01 - 15:56
Sindikatuek ez dute baztertu greba gehiago deitzea; Hezkuntzak dio lanuzteekin ez duela negoziatuko
Milaka irakasle kalera atera dira beste behin, zortzigarren greba egunean. Euren esanetan, jarraipena % 75ekoa izan da. Bien bitartean, Hezkuntza Sailak %48ra jaitsi du, eta negoziatzeko borondatea berretsi eta "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/01 - 15:17
Hezkuntzako mobilizazioak amaitu arte itxarongo du Jaurlaritzak, negoziazioei ''lasaitasunetik'' berrekiteko
Gobernu bileraren ondorengo agerraldian, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren eledunak esan du negoziazioak ez daudela etenda. Gasteizko Gobenuak akordiorako duen "borondatea irmoa" dela erantsi du, baina negoziazioek "lasaitasuna" eskatzen dutelako erabaki zuten atzoko bilera bertan behera uztea.