Hamas
2025/01/20 - 01:25
Hamasek askatutako hiru bahituak Israelen daude dagoeneko
Hiru emakume zibil dira lehen askatuak: Romi Gonen, 24 urtekoa; Emily Damari, 28 urtekoa, eta Doron Steinbrecher, 31 urtekoa. Hiru gatibuak Tel Aviveko Sheba ospitalera eraman dituzte, azterketak egiteko. Israelgo Gobernuak 90 preso palestinar askatu ditu hiru bahitu horiek libre uztearen truke.
2025/01/20 - 00:17
Preso palestinarrak noiz askatuko zain daude oraindik senide eta lagunak
Ehunka lagun bildu dira Oferreko espetxetik gertu dagoen muino batean, gaur indarrean sartu den su-etenaren baitan askatzekoak diren 90 preso palestinarren zain. Gaua iritsi da, eta ez dago oraindik mugimendurik espetxean.
2025/01/19 - 23:51
Tel Aviveko Sheba ospitalean elkartu dira gatibuak familia eta lagunekin
Emozio handiko uneak bizi izan dira ospitalean, 470 egun bahituta egon diren hiru emakumeak senide eta lagunekin elkartu direnean. Egun batzuk egingo dituzte bertan, azterketa medikuak amaitu arte.
2025/01/19 - 21:42
Laguntza humanitarioa daramaten kamioiak Gazan sartzen hasi dira berriro, su-etena hasi ondoren
NBEk baieztatu du laguntza humanitarioa zeramaten 330 kamioi sartu direla gaur Gazako Zerrendara Egiptotik, su-etena hasi ondoren. Beste 4.000 kamioi prest daude Zerrendan sartzeko.
2025/01/19 - 08:44
Netanyahuk ohartarazi du ez dela su-etenik izango Hamasek askatuko dituen bahituen zerrenda argitaratu arte
Su-etena 08:30ean jarri behar zen martxan, baina Israelgo lehen ministroak esan du ez dela hasiko talde islamistak zerrenda publiko egin arte. Hamasek "arrazoi teknikoak" argudiatu ditu askatu beharreko bahituen izenak adostutako ordurako eman ez izana justifikatzeko.
2025/01/18 - 17:13
Meniaren lehen fasean, 33 bahituren truke 1.900 preso palestinar askatzea aztertzen ari da Israel
Lehen fase hori igande honetan abiatuko dute, eta sei astez arituko dira bahituak eta presoak trukatzen. Bigarren fasea su-etena indarrean sartu eta 16 egunera hasiko da.
2025/01/18 - 13:48
Hamas: "Orain Gazaren setioa amaitzeko eta herritarrei laguntza eta aterpea emateko unea da"
Talde islamistak iragarri du bere segurtasun-indarrak berriro zabalduko dituela Gazako Zerrendako "agintaritza guztietan", su-etena hasi bezain laster.
2025/01/17 - 16:15
Atzerapenak gorabehera, igandean hasiko dira bahituak askatzen, Netanyahuren arabera
Su-etenaren itunak arrakala sortu du exekutiboan, eta hainbat ministrok dimititzeko mehatxua egin dute. Bestalde, bonbardaketekin su-etena "oztopatu nahian" ibiltzea egotzi dio Hamasek Tel Avivi.
2025/01/17 - 09:23
Bahituen askapenari buruz ohartarazi du Trumpek: "Hobe da nik karguaren zina egin aurretik gauzatzea"
Bestalde, AEBko jarduneko presidente Joe Bidenek esan du palestinarrek lurraldetasunarekin lotuta dituzten kezkei erantzun behar diela Israelgo lehen ministro Benjamin Netanyahuk, Israelen segurtasuna bermatu nahi badu.
2025/01/16 - 12:11
Netanyahuk "azken orduko krisia" eragitea egotzi dio Hamasi eta su-etena berresteko bilera atzeratu du
Israelgo hedabideen arabera, atzerapenak koalizio gobernuaren baitan sortutako zatiketarekin du zerikusia, bi ministro ultrek dimitzeko mehatxua egin baitute. Israelgo lehen ministroak, baina, Hamas jarri du jo puntuan. Palestinako taldeak esan du "konpromisoa" duela adostutakoarekin.
2025/01/15 - 22:16
Trumpek aurrea hartu dio Bideni, eta berak iragarri du su-etena
AEBko presidente hautetsiak inork baino lehenago iragarri du akordioa, eta berari esker gauzatu dela defendatu du.
2025/01/15 - 22:10
Joe Bidenek nabarmendu du lortutako su-eten akordioa joan den udaberrian berak aurkeztu zuena dela
Joe Biden AEBko presidenteak txalotu egin du Israelek eta Hamasek Gazako Zerrendarako adostutako su-eten akordioa.
2025/01/15 - 20:42
Pozik baina zuhur begiratzen diote treguari bahituen familiek
Tel Aviveko kaleetan manifestatzen ari ziren bitartean jaso dute bahitutakoen senideek Israelen eta Hamasen arteko su-eten akordioaren berri.
2025/01/15 - 19:49
Gazatarrak kalera atera dira su-etena ospatzeko
Ehunka pertsona ari dira ospatzen une honetan Gazako Zerrendan Israelek eta Hamasek su-eten baterako lortutako akordioa. Orain arte zabaldu diren lehen xehetasunen arabera, itunak aurreikusten du Hamasek 33 bahitu askatzea 6 asteko lehen fasean.
2025/01/13 - 12:56
Inoiz baino gertuago dago su-eten akordioa Gazan, Trump presidente bihurtzeko egun gutxi falta direnean
Aurrez, AEBko Segurtasun Nazionalerako aholkulariak adierazi du akordioa "oso-oso gertu" dagoela eta Trumpek presidente kargua hartu baino lehen (hilaren 20a) hel litekeela. Israelgo Atzerri ministroak berak onartu du "aurrerapausoak" eman dituztela zentzu horretan.
2024/12/05 - 22:42
Amnistia Internazionalaren txosten baten arabera, Israel genozidioa egiten ari da palestinarren aurka
Agnes Callamard gobernuz kanpoko erakundeko idazkari nagusiak azpimarratu du ondorio "argi" horiek "nazioartearen arreta erakartzeko" balio beharko luketela.
2024/11/06 - 13:31
Munduko buruzagi nagusien erreakzioak, Trumpen garaipenaren aurrean
Etxe Zuriaren hurrengo maizterra izango denak hartuko duen norabide politikoaren zain dago mundua. Trumpen garaipena ofizial egin aurretik, mundu osoko buruzagiek zoriondu dute hautagai errapublikanoa.
2024/10/25 - 21:20
Israelek menia adosteko beste proposamen bat aurkeztu du, "balizko" su-eten iraunkor bat tartean
Bestalde, Hamasek berretsi du ez duela Israelekin "akordio partzialik" onartuko, eta negoziazioetarako baldintza gisa Gazako zerrendan su-etena ezartzea eskatu du berriro.
2024/10/21 - 11:58
Albiste izango dira: EITB Data: Industria, Gazako gerra, eta Italiaren deportazio plan polemikoa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/18 - 19:57
Bidenek eta Scholzek uste dute Sinwar hiltzeak "atea irekitzen diola bakeari"
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak "abagune" gisa ikusten du haren heriotza, eta "justizia une" bezala deskribatu du hilketa. Era berean, Alemaniako kantzilerrak adierazi du orain "su-etenerako benetako aukera" dagoela.