SU-ETENA GAZAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Netanyahuk "azken orduko krisia" eragitea egotzi dio Hamasi eta su-etena berresteko bilera atzeratu du

Israelgo hedabideen arabera, atzerapenak koalizio gobernuaren baitan sortutako zatiketarekin du zerikusia, bi ministro ultrek dimitzeko mehatxua egin baitute. Israelgo lehen ministroak, baina, Hamas jarri du jo puntuan. Palestinako taldeak esan du "konpromisoa" duela adostutakoarekin.
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, artxiboko irudi batean
Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak "azken orduko krisia" eragitea egotzi dio Hamasi, eta "aurrez adostutakoan atzera egitea" egotzi dio. Hori horrela, aurreikusita zegoen bilera, su-etena berrestekoa, atzeratu egin du.

Goizean ziren biltzekoak (Tel Aviven, 11:00etan; Euskal Herrian, 10:00etan)  Israelgo koalizio gobernua eta herrialdeko segurtasun kabinetea —ministro nagusiak eta segurtasun eta inteligentzia buruzagiak biltzen dituena—. Batzarrean akordioa bozkatu eta onartzea zen asmoa.

"Hamasek aldez aurretik adostutakoetan atzera egin du, eta akordioa oztopatzen duen azken orduko krisia eragiten ari da", zabaldu du, ohar bidez, bere bulegoak.

Horren aurrean, honakoa iragarri du: "Israelek ez du koalizio gobernuaren eta segurtasun kabinetearen arteko bileraren datarik ezarriko bitartekariek Hamasen konpromisoa berresten ez duten arte". Israelgo hedabideen arabera, baina, arratsaldera arte atzeratu du Netanyahuk.

Hamasen goi funtzionario batek gezurtatu egin du Palestinako taldeak atzera egin duenik: "Hamas konpromisoa du asteazkenean bitartekariek iragarritako su-etenarekin".

Zatiketa, Netanyahuren gobernuan

Dena dela, aipagarria da akordioak tentsioak eragin dituela Israelgo Gobernuaren baitan (Netanyahuren alderdiaz gain, ultraortodoxoek eta ultraeskuinak osatzen dute), eta bi ministrok dimisioa emateko mehatxua egin dutela.

Hori da, hain zuzen ere, Kan irrati publikoak zabaldu duen hipotesia. Horren arabera, atzerapenak Sionismo Erlijiosoa alderdiaren "gogoeta prozesuarekin" du zerikusia. Bezalel Smotrich Finantza ministro ultraeskuindarra eta Itamar Ben Gvir Segurtasun Nazionaleko ministroa su-etenaren aurka daude, Hamasen aurrean "amore ematea" dela uste baitute. Horien arabera, judutar kolonoek Palestinako lurrak gerra ostean berriro okupatzeari galga jarriko lioke akordioak.

Hiru faseko menia

Su-etena datorren igandean, hilak 19, zen indarrean sartzekoa, eta bitartekari lana egin duten herrialdeek —Qatar, Egipto eta Ameriketako Estatu Batuak— izango dute akordioa beteko dela bermatzeko ardura.

Orain arte publiko egin diren xehetasunen arabera, hiru faseko prozesua aurreikusten du akordioak. Lehenengoan, Hamasek 33 bahitu askatuko ditu eta trukean Israelek preso palestinarrak askatuko ditu, kopurua oraindik zehaztu ez badute ere.

Halaber, Gazan laguntza humanitarioa eta erregaia sartzea ahalbidetuko dute eta ospitaleak berreraikitzen hasiko dira.

Lehen faseak iraungo duen 42 egunetan, bigarren eta hirugarren faseak zehazten hasiko dira, tartean, Israelgo soldaduak erretiratzea eta Gazaren berreraikitze prozesua.

Qatarrek, Egiptok eta Ameriketako Estatu Batuek su-etenaren jarraipen mekanismoa osatuko dute Kairon (Egipto), eta urraketa oro jakinarazteko prozedura bat izango dute.

Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroak eskerrak eman dizkie Joe Biden AEBko presidenteari eta Donald Trump presidente hautatuari, Gazarako su-etena adosteko emandako laguntzagatik.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X