Hautagaiak
2023/12/03 - 10:15
Urkullu: ''EBBk proposatutako Pradalesen hautagaitzari errespetua diot eta onartu egiten dut''
Noticias Taldeari eskainitako elkarrizketan lehendakariak azpimarratu duenez, oraindik ez du buruan 2024ko hauteskunde autonomikoen deialdirik, eta hurrengo hiruhilekoa aprobetxatu nahi du Espainiako Gobernuarekin hitzartutako eskumenen transferentzietan sakontzeko.
2023/11/29 - 11:17
Ortuzar: "Ez dugu erabaki Urkullu bazter uztea, ondorengotza kontu bat da"
EBBko presidenteak adierazi duenez, "agenda politiko eta soziekonomikoa beteta dator", alegia, "hiru legealdi iraungo duten prozesuak daude abian". Horregatik, Ortuzarren esanetan, EAJk beharrezkotzat jo du belaunaldi berriei lekua egitea, eta 12 urtez agintean egon daitekeen norbait hautatzea.
2023/11/28 - 13:52
Imanol Pradalesek EAJk hautagaiak aukeratzeko dituen ''prozesuak eta denborak'' errespetatzea eskatu du
Imanol Pradalesek berretsi duenez, alderdi jeltzaleak "oraindik ez du barne prozesua formalki hasi", eta "alderdikideei dagokie bozkatzea zein hautagai nahi duten".
2023/11/28 - 12:39
PSE-EErekin "gobernu sendoa" errepikatzea espero du Ortuzarrek
EAJren EBBko presidenteak azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakarigai gisa proposatzeko erabakia aho batez hartu zuen zuzendaritzak, "epe ertain luzera begira" eta bizpahiru legegintzaldirako.
2023/11/27 - 15:47
EAJk urtarrilaren 20an jakinaraziko du ofizialki lehendakarigaia
Egun horretan, Eusko Legebiltzarrerako gainerako hautagaiak ere ezagutaraziko ditu, Ezohiko Batzar Nazionalaren amaieran.
2023/11/27 - 15:47
EH Bilduren lehendakarigaiaren izena abendurako ezagutuko dela espero du Arnaldo Otegik
EH Bilduko koordinatzaile nagusiak ez du argitu hurrengo lehendakarigaia emakumea izango den ala ez. Otegiren esanetan, gero eta jende gehiagok uste du koalizio abertzaleak ordezkatzen dituen baloreak eta proiektuak bereak direla eta uste du hori garrantzitsuagoa dela hautagaia nor izango den baino.
2023/11/27 - 13:35
Urkullu lehendakariak adierazi du ez duela hauteskundeen data pentsatuta
Iñigo Urkulluk adierazi du ez duela oraindik pentsatuta Eusko Legebiltzarrerako hurrengo hauteskundeetarako data, eta espero duela EAJk Eusko Jaurlaritzako lehendakaritzarako proposatutako hautagai berriak, Imanol Pradalesek, oinarri jeltzaleen beharrezko babesa lortzea barne hauteskunde prozesuan.
2023/11/27 - 12:56
Urkulluk esan du ez duela erabaki Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak noiz egingo diren
Lehendakarigai izateko EAJren zuzendaritzak proposatu duen Imanol Pradalesek oinarrien babesa jasoko duen itxaropena agertu du Iñigo Urkulluk.
2023/11/27 - 11:48
Gaur jakinaraziko du Otegik EH Bilduko lehendakarigai izateko aurkeztu nahi duen ala ez
EH Bilduren koordinatzaile nagusiak hartua du erabakia, eta astelehenean jakinaraziko dio EH Bilduren Mahai Politikoari. Asteleheneko bilerarekin ekingo dio koalizio subiranistak hauteskundeetarako zerrenda eta hautagaitzak osatzeko prozesuari.
2023/11/26 - 15:09
Imanol Pradales: ''Gure alderdikideek EBBren proposamenaren gainean bozkatu beharko dute''
Lehendakarigai izateko proposamena publiko egin osteko bere lehen adierazpenetan Pradalesek gogoratu duenez, izendapen hori EAJren alderdikideek berretsi beharko dute.
2023/11/26 - 14:15
Urkullu eta Pradales lehen aldiz elkartu dira jendaurrean lehendakarigairako proposamena publiko egin ostean
Lehendakariak eta EAJren zuzendaritzak lehendakarigai gisa proposatu duen hautagaiak elkar besarkatu dute, Andoni Ortuzar alderdiaren presidentearen eta beste kide batzuen aurrean. Pradalesek esan du "ohorea" dela zuzendaritzak bera proposatu izana.
2023/11/26 - 14:03
Iñigo Urkullu: ''Agintaldia oraindik ez da bukatu''
Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira Sukarrietan izandako ekitaldian lehendakariak adierazi duenez, "laguntza osoa" eskainiko dio Imanol Pradales EBBk proposatutako lehendakarigaiari.
2023/11/26 - 11:40
Iñigo Urkullu eta Imanol Pradalesen lehen agerraldi publikoa, EBBk lehendakarigai Pradales izendatu ostean
Besarkada beroa izan da lehendakariaren eta EBBk lehendakarigai izendatutakoaren artean Sukarrietan, Sabino Aranaren heriotzaren 120. urteurrenaren harira bertan egindako ekitaldi politikoan.
2023/11/25 - 19:23
Imanol Pradales, EAJren boto-emaileen ilusioa berreskuratu behar duen kudeatzaile gaztea
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako egungo diputatua Santurtzin jaio zen eta 48 urte ditu.
2023/11/25 - 15:45
Imanol Pradales EBBren lehendakarigai izatea proposatu dute, Ortuzarrek baieztatu duenez
Hala adierazi du Andoni Ortuzarrek, larunbat honetan EAJren EBBk ezohiko bilera egin ostean. Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko diputatua da egun Pradales.
2023/11/25 - 15:09
Imanol Pradales lehendakarigai izatea proposatu die EBBk alderdikideei
Pradales Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saileko foru diputatua da. EBBk alderdia gidatuko duen "belaunaldi berri bati bidea zabaltzen" dio horrela.
2023/11/25 - 14:06
EAJk berretsi du barne prozesuari itxaron behar zaiola lehendakarigai berriaz hitz egiteko
Mireia Zarate EBBren idazkariak azpimarratu du erabakia hartu bezain laster jakinaraziko dutela. Bitartean, Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiak egin duen moduan, barne prozesuekiko errespetua eskatu du.
2023/11/24 - 16:42
Iñigo Urkullu ez da EAJren lehendakarigaia izango hauteskundeetan
Euzkadi Buru Batzarrak adierazi du astelehenean emango diola hasiera EAJk EAEko hauteskundeetara aurkeztuko dituen hautagaitzak osatzeko prozesuari. EITBk baieztatu du lehendakaria ez dela berriz hautagai izango.
2023/11/10 - 11:15
Miren Gorrotxategik iragarri du lehendakari izateko hautagaitza aurkezteko asmoa duela
"Egun On Euskadi" saioan egindako elkarrizketa batean baieztatu du Lehendakaritzarako hautagaitza aurkeztuko duela; gaineratu duenez, espero du "koalizioko gainerako kideek hautagaitza babestea".
2023/10/19 - 11:46
Hautagai bakarra egoteak PSE-EEn dagoen batasuna erakusten duela uste du Eneko Anduezak
Eneko Andueza pozik agertu da Legebiltzarreko hurrengo hauteskundeetan PSE-EEren lehendakarigaia izatearekin. Hauteskundeen dataz galdetuta, Anduezak esan du erabakia lehendakariarena dela, baina makineria guztia prest dutela.