Hautagaiak
2024/03/16 - 14:23
De Andresek esan du PP ''gauza bera'' diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren ''alternatiba'' dela
Donostian egindako ekitaldian, EAEko PPko presidente eta lehendakarigaiak esan du beraiek direla "gauza bera" diren PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren "alternatiba".
2024/03/16 - 14:11
Autogobernuaz bakarrik hitz egitea leporatu die Anduezak EAJri eta EH Bilduri
Eneko Andueza PSE-EEko lehendakarigaiak azpimarratu duenez, PSE-EEk Gernikako Estatutuaren erreformari heldu nahi dio, baina abiapuntu gisa herritarren eskubideak hartuta, "ez subiranotasuna". (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/16 - 13:18
''Osakidetza babesteko'' herri-ituna proposatu du Sumarrek
"Osasun publiko, unibertsal eta kalitatezkoaren alde" Bilbon manifestazioa abiatu aurretik egin ditu adierazpen horiek Alba Garcia Sumarreko lehendakarigaiak.
2024/03/14 - 18:30
Puigdemontek datorren astean jakinaraziko du Juntsen hautagaia izango ote den Parlamenturako hauteskundeetan
Jordi Turull Juntseko idazkari nagusiak asteazkenean esan zuen Puigdemont izan zitekeela alderdiaren hautagaia hauteskundeetarako.
2024/03/13 - 10:17
Gaupasa apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza erregistratzeko
EAJko eta EH Bilduko ordezkariek orduak daramatzate Gasteizko Justizia Jauregiaren aurrean ilaran, apirilaren 21eko hauteskundeetarako hautagaitza inskribatzen lehenak izateko.
2024/03/13 - 09:50
Donald Trump izango da Etxe Zurirako hautagai errepublikanoa
1.228 ordekari lortu ditu, jada, primarioetan, eta beraz, hautagai izateko behar zuen gutxieneko langa (1.215 ordezkari) aise gainditu du.
2024/03/12 - 15:23
EH Bilduk Iruñeko Aberri Egunean parte hartzeko deia egin du
Pernando Barrenak eta Oihana Etxebarrietak martxoaren 31n Nafarroako hiriburura hurbiltzeko deia egin diete euskal herritarrei.
2024/03/11 - 10:27
"Ezberdinen arteko elkarlana" eta EAEn ezkerreko gobernua osatzea defendatu du Gorrotxategik, Sumar sartuta
Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiaren arabera, EAEko gizartea ezkerrekoa da eta ezkerreko politikak eskatzen ditu eta hori "islatu" egin behar da, "lehenengoz ezkerreko gobernu bat lortzeko". Balizko gobernu horri begira, EH Bildu, PSE-EE, eta Sumar jo ditu ezkerreko gisa, ez EAJ.
2024/03/10 - 14:43
Ortuzar: ''Gazteek argi izan behar dute nortzuk ibili diren herriari su ematen eta erakundeei boikota egiten''
EAJko presidenteak azpimarratu duenez, "EAJk iragana, orainaldia eta etorkizuna ditu, ez besteek bezala, euren iraganaz lotsatzen direlako".
2024/03/10 - 14:33
Alba Garciak esan du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela
Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagaiak bildu ditu Sumarrek Sestaon. Alba Garcia lehendakarigaiak adierazi du PSE-EE gobernu immobilista baten parte dela eta gizartea aldaketak eskatzen ari dela.
2024/03/10 - 13:24
Hezkuntza Legea indargabetzearen alde agertu da Elkarrekin Podemos
Miren Gorrotxategi lehendakarigaiak adierazi du legealdi honetan onartu den Hezkuntza Legea "pribatizatzailea" dela, eta "elkarbizitza" bultzatuko duen lege bat egitearen alde agertu da.
2024/03/09 - 16:20
De Andres (PP): ''EAJk Irene Monteroren eredu soziala eta Pedro Sanchezen eredu ekonomikoa ditu''
Javier de Andresen (PP) ustez, EAJ, PSE-EE, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos "lau marka komertzial ezberdin dituen produktu bera" dira. "2024an onartutako lege guztiek euren botoak izan dituzte, adosteko borondatea dutelako eta munduaren ikuspegi bera dutelako", azaldu du.
2024/03/09 - 15:41
''Etorkizuna ezkerretik eta burujabetzatik dator, Irlandan, Katalunian, Galizian eta Euskal Herrian''
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiak Euskadirako autogobernu berria aldarrikatu du, eraldaketa soziala, politikoa, ekonomikoa eta kulturala gauzatu ahal izateko.
2024/03/09 - 15:11
Aitor Esteban: ''Espainiako Gobernuak aurrekontuak adostu beharko lituzke; bestela, suizidioa litzateke''
Irunen izandako kanpainaurreko ekitaldi batean, Kongresuko EAJren bozeramailearen ustez, aurrekontuak Parlamentuko bazkideekin adostu ezean, "horrek azkenean giroa gaiztotuko du". (jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/03/09 - 15:05
Eneko Anduezaren (PSE-EE) ustez, sozialistak "funtsezkoak" izango dira hurrengo Eusko Jaurlaritzan
PSE-EEko idazkari nagusi eta lehendakarigaiak Sanchezek eta Zapaterok ere parte hartu duten ekitaldi batean esan duenez, PSE-EE "kudeaketa onaren bermea" da, "nahigabearen aurrean itxaropena, autokonplazentziaren aurrean anbizioa eta sektarismoaren aurrean aniztasuna".
2024/03/09 - 14:23
Alba Garcia: ''Sumarrek eredu publikoa, berdea eta soziala aldarrikatzen du''
EH Bilduren eta PSE-EEren "eredu zaharkituak" kritikatu ditu Sumarreko lehendakarigaiak, eta Sumarrekoa proposatu du, koalizio horrek justizia soziala eta ekologismoa defendatzen dituelako.
2024/03/09 - 13:43
Gorrotxategi: ''EAJk diskurtso feminista erosi du, baina bere politikek ez dute feminismoarekin zerikusirik''
Donostian emakumeekin egindako gosarian egin ditu adierazpen horiek Miren Gorrotxategi Elkarrekin Podemosen lehendakarigaiak, Irene Montero Berdintasun ministro ohi eta Europako hauteskundeetarako Podemosen hautagaia ere bertan izan da.
2024/03/08 - 10:25
Anduezak, Ertzaintzaren jardunaz: "Bere protokoloak ditu, eta istiluak daudenean, sartu egin behar da"
PSE-EEko lehendakariagaiak "konfiantza" azaldu dio poliziari. Istiluen atzean EH Bildu ote dagoen galdetuta, "zuhurrago" azaldu da eta koalizioa "seinalatzea" saihestu du. Dena dela, aipatu du mugimendu batzuen atzean "ezker abertzalearen edota independentisten ingurukoak" izan zirela.
2024/03/06 - 14:39
Nikki Haley gobernadore ohiak AEBko presidentetzarako Alderdi Errepublikanoaren hautagai izateko lehia utzi du
Beraz, Donald Trump izango da errepublikanoen hautagaia azaroaren 5eko hauteskundeetan.
2024/03/06 - 11:22
Joe Bidenek eta Donald Trumpek erraz irabazi dute ''superasteartean''
"Superastearteak" argi utzi du Donald Trump errepublikanoa eta Joe Biden presidente demokrata izango direla azaroko hauteskunde orokorretan parte hartzeko hautagaiak.