Hauteskunde inkestak
2019/05/18 - 15:50
Joseba Asiron gehiengo osotik zinegotzi bakarrera geldituko litzateke Iruñean
Geroa Bai eta Izquierda-Ezkerra alderdien babesa beharko luke Asironek, EiTB Focuseko inkestaren arabera.
2019/05/18 - 11:02
Laukoak gehiengoa berretsiko luke Nafarroako Parlamentuan
Navarra Suma izango litzateke lehen indarra 16-17 eserlekurekin. Geroa Baik eta EH Bilduk gora egingo lukete eta 10 eta 9 parlamentarirekin geratuko lirateke. Asironek ez lioke eutsiko Alkatetzari.
2019/05/17 - 17:47
EAJ EAEko hiriburu eta batzar nagusi guztietan nagusi, Soziometroaren arabera
Eusko Jaurlaritzaren Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen ikerlanaren arabera, Gasteizen zazpina zinegotzi lortuko dituzte EAJk eta EH Bilduk.
2019/05/17 - 14:48
EAJ erraz nagusituko litzateke Bilbon eta Donostian, eta tarte txikiarekin, Gasteizen
EAJk ordezkari gehiago lortuko lituzke. Bilbon, esaterako, gehiengo osoa erdiestetik gertu egongo litzateke. Gasteizen baina, EAJk eta EH Bilduk zazpina zinegotzi lortuko lituzkete.
2019/05/16 - 16:28
EiTB Focusen arabera, EH Bildu izango litzateke nagusi Gasteizen
Bilbon eta Donostian, aldiz, jeltzaleak izango lirateke nagusi EiTB Focus inkestaren arabera.
2019/05/16 - 15:40
Aburto, Larrion eta Goia dira balorazio altuena jaso duten alkategaiak
EiTB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea % 70ekoa izango da.
2019/05/16 - 12:06
EH Bildu nagusituko litzateke Gasteizen, EAJk baino lau hamarren gehiago jasota
Hamalaugarren EiTB Focus inkestak koalizioari eman dio garaipena Arabako hiriburuan. EAJ izango litzateke lehen indarra Bilbon eta Donostian.
2019/05/10 - 16:31
Madrilen, aldaketa jokoan
Ezkerrak jokoan du udal aldaketari eustea. PPko Pablo Casadok, aldiz, bere etorkizuna jokoan du maiatzaren 26ko hauteskudeetan.
2019/05/09 - 18:06
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde autonomikoak erkidego guztietan, Nafarroan ezik
Europako hauteskundeei dagokionez, Orain Errepublikak (ERC, EH Bildu eta BNG) koalizioak hiru eserleku eskuratuko lituzke; EAJren Europa Solidarioa koalizioak, berriz, ordezkari bat izango luke.
2019/04/21 - 15:59
Eserleku bat jokoan Gipuzkoan, EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen artean
Gipuzkoan egongo litzateke lehia handiena hauteskunde orokorretan, EiTB Focus inkestaren arabera. Araban, Elkarrekin Podemos izango litzateke lehenengo indarra, eta Bizkaian eta Gipuzkoan, EAJ.
2019/04/21 - 14:58
Gipuzkoan egongo da lehia handiena hurrengo hauteskunde orokorretan
2019ko apirilaren 16tik 17ra EAEn egindako inkestan jasotako datuak dira Euskal Irrati Telebistak 14:00etatik aurrera argitaratuko dituenak.
2019/04/20 - 17:26
EAJ izango litzateke lehenengo indarra hauteskunde orokorretan, EAEn
EiTB Focusek jasotako datuen arabera, Elkarrekin Podemos litzateke bigarren indar politikoa Euskadin, PSE-EE hirugarrena eta EH Bildu laugarrena. PPk eserleku bakarra lortuko luke, Araban.
2019/04/09 - 15:57
CISen arabera, PSOEk irabaziko lituzke hauteskundeak alde handiaz
PSOE, Unidas Podemos, ERC eta EAJ batuz gero, gehiengo absolutua eurena da. ERCren igoera handia izango litzateke eta VOX 40 ordezkari izatetik gertu geratuko litzateke.
2019/04/05 - 14:46
ERCk irabaziko ditu hauteskunde orokorrak Katalunian, inkesten arabera
9tik 14-15era igoko luke ordezkari kopurua. PSC, berriz, bigarren indarra izango litzateke, igoera handierakin. En Comu Podemek indarra galduko luke.
2019/04/03 - 16:09
Soziometroaren arabera, EAJk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak Euskadin
Sozialistek eta EH Bilduk ordezkari bat gehiago lortuko lukete. Elkarrekin Podemosek ordezkarien erdiak galdu eta PPk dituen biak mantenduko lituzke.
2019/04/03 - 13:21
EAJk irabaziko lituzke A28ko hauteskunde orokorrak Euskadin, Soziometroaren arabera
Galdeketak jasotzen duenez, jeltzaleek 6 diputatu eskuratuko lituzkete; PSE-EEk, lau; Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk, hiruna, eta PPk bi. Cs eta Vox ordezkaritza gabe geratuko lirateke.
2019/03/15 - 11:37
12. EiTB Focus: EAJ izango litzateke bozkatuena foru zein hauteskunde orokorretan
Gizakerrek EiTBrentzat egindako makroinketaren arabera, EH Bilduk gora egingo luke; Podemosek eta PPk, aldiz, behera. Sozialistek babesari eutsi edo jaitsi egingo lirateke, bozen arabera.
2019/03/14 - 15:11
EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak hiru lurraldeetan
EiTB Focusen arabera, EH Bildu litzateke bigarren indar bozkatuena EAEn. Halaber, inkesta horrek erakusten du euskal gizarteak botoa aldatzen duela, hauteskunde hitzorduaren arabera.
2019/03/13 - 20:57
EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke hauteskunde orokorretan Euskadin
EiTB Focusen arabera, gainera, EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, Podemosek lehenengo postua galduko luke, PSEk bere datuak hobetuko lituzke, eta PPk inoizko emaitzarik txarrenak izango lituzke.
2019/02/28 - 14:44
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak botoen heren batekin, CISen arabera
Sozialistak lehen postuan kokatzen ditu otsaileko inkestak. PP bigarren indarra litzateke, urrun (% 16,7). PSOEk eta Unidos Podemosek PPk, Ciudadanosek eta Voxek baino boto gehiago batuko lituzkete.