EiTB Focus: EAJk irabaziko lituzke foru hauteskundeak hiru lurraldeetan
EAJk irabaziko lituzke maiatzaren 26ko foru hauteskundeak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, botoen % 39,9 lortuta, hamabigarren EiTB Focus inkestaren arabera. 2019ko martxoan egindako inkestak EAEko boto-emaileek hauteskunde horietara begira duten boto-asmoa erakusten du.
Hain zuzen ere, udal eta foru hauteskundeak baino ia hiru hilabete lehenago, martxoaren 1etik 5era, hiru lurraldeetan egindako galdeketek emandako datuak dira ondoren jasotakoak.
Martxoaren 13an, asteazkenean, hauteskunde orokorrekin lotutako datuak argitaratu genituen. Gaurkoan, berriz, foru hauteskundeei dagozkien datuak bildu ditugu.
Esan bezala, EiTB Focusen arabera, EAJ litzateke lehen indarra, eta EH Bilduk lortuko luke bigarren boto-kopuru handiena (% 24,5). PSE-EEk, berriz, egungo emaitzei eutsiko lieke, botoen % 13,4 lortuta. Elkarrekin Podemosek eta PPk, berriz, behera egingo lukete: botoen % 12,3 lortuko lituzke Elkarrekin Podemosek eta botoen % 6,8 PPk.
Bestalde, Ciudadanosek eta Voxek ez lukete foru aldundietan ordezkaritzarik lortuko.
Boto-asmoa, EAEn
EAJ litzateke lehen indarra EAEn, 2015eko hauteskundeetan baino 6,1 puntu gehiago jasota. Hortaz, botoen % 33,8 izatetik % 39,9 eskuratzera pasatuko litzateke. EH Bilduk ere gora egingo luke (% 22,7tik % 24,5era).
PSE-EEk, aldiz, 0,4 puntu galduko lituzke (% 13,8tik % 13,4ra), Elkarrekin Podemosek 4,3, eta PPren jaitsiera ere nabarmentzeko modukoa izango litzateke (botoen % 9,5etik % 6,8ra).
Boto-asmoa, Araban
Araban, EAJk 7,1 puntuko igoera izango luke, eta EH Bilduk 0,9 puntukoa. Azpimarratzekoa da, gainera, PP hirugarren indarra izatera pasatuko litzatekeela, 2015eko bozetan babesik handiena lortu zuen alderdia izan bazen ere. Guztira, 6,6 puntu galduko lituzke.
Elkarrekin Podemosen kasuan, 4,8 puntuko beherakada izango luke. Bukatzeko, PSE-EEk 2 puntu galduko lituzke.

Boto-asmoa, Bizkaian
Bizkaian, EAJk 6,9 puntu egingo luke gora, EH Bilduk 0,9 eta PSE-EEk 0,5. Kontrara, Elkarrekin Podemosek eta PPk indarra galduko lukete, 3,1 eta 5,8 puntu galduta, hurrenez hurren.

Boto-asmoa, Gipuzkoan
Era berean, EAJk ordezkaritza handiagoa lortuko luke Gipuzkoan (4,4 puntu gehiago), eta EH Bilduk ere indarra handituko luke (3,4 puntu gehiago). Gainerako alderdiek portzentaje baxuagoak izango lituzkete: 3,1 puntu gutxiago PSE-EEk; 2,3 puntu gutxiago PPk eta 2 puntu gutxiago Elkarrekin Podemosek.

Euskal gizarteak botoa aldatzen du, hauteskundeen arabera
Inkestak islatzen duenez, euskaldunek botoa aldatzeko ohitura dute, hauteskundeen arabera. Nazionalistek, esaterako, botoen % 44 lortuko lituzkete hauteskunde orokorretan, baina botoen % 64 lortuko lituzkete foru hauteskundeetan. Kontrakoa gertatzen da, ordea, alderdi espainiarrekin.
Hots, bi hitzordu horiek alderatuta, EAJk 11,4 puntu gehiago eta EH Bilduk 8,9 puntu gehiago lortuko lituzkete foru hauteskundeetan. Aitzitik, bestelakoak lirateke Podemos-IUren, PSOEren eta PPren emaitzak: 8,4 puntu galduko lituzke lehenak, 6,6 bigarrenak eta 2,9 hirugarrenak.

Ahaldun nagusien inguruko iritzia
Inkestak EAEko herritarren iritzia bildu du hurrengo gaien inguruan: hiru ahaldun nagusiak, hiru aldundien kudeaketa orokorra, beren lana gai zehatzetan eta oposizioaren lana. Honakoak dira emaitzak:

Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.650 pertsona (Araban 450, Bizkaian 650 eta Gipuzkoan 550).
La= ±% 2,41, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 25 euskaraz egin dira, eta gainerakoak gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko martxoaren 1a eta 5a bitartean egin zuten, elkarrizketak telefonoz eginez. Galdeketen batez besteko iraupena 6,98 minutukoa izan zen: motzenak 5 minutu iraun zuen eta luzeenak 20 minutu.
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernua hesi bat jartzen ari da Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen berehalako itzulketak soilik egin daitezkeela "mugako elementuak" gainditzen dituztenen kasuan. Neurri horrek baldintza hori bete nahi du.
69.500 migratzaile inguru itzuli dira Marokora Ceutatik, elikagai eta ur faltagatik
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. Hildakoak 67 dira jada.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Italiak Schengen akordioa eten du Espainiarekin, eta kontrolak ezarri ditu portu eta aireportuetan
Gutxienez hilabetez, kontrolak ezarriko dizkie Espainiatik doazen eta europar jatorria ez duten bidaiariei; Europar Batasuneko gainerako herrialdeetatik doazenek, berriz, ez dituzte kontrol horiek gainditu beharko.
Puyko jaitsiera bertan behera utzi dute Lizarran, hirugarrenez
Uztailaren 29an egindako osoko bilkuran, oposizioko taldeek bat egin zuten bozketan, eta UPNri erabakia zuzentzeko eskatu zioten mozio bat aurkeztuta. Iaz bezala, Marta Ruiz de Alda alkateak kotxez egin du jaitsiera, txosnak beste toki batean jartzea aldarrikatzen ari ziren herritarrak zeuden kaletik ez jaisteko.
Milaka migratzaile Marokora itzultzen hasi dira
50.000 migratzaile baino gehiago Ceutan sartu ostean, hiri autonomoa gainezka dago, eta askok Marokora itzultzeari ekin diote.
Jaurlaritzak ukatu egin ditu Solariak Araban parke fotovoltaikoak eraikitzeko eskatutako 19 baimenak
Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun Sailak argudiatu du iraungi egin direla garraio-sarera sartu eta konektatzeko emandako baimenak.
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.