EAJ izango litzateke lehenengo indarra hauteskunde orokorretan, EAEn
EAJk irabaziko lituzke apirilaren 28ko hauteskunde orokorrak Euskal Autonomia Erkidegoan, botoen % 28,9 eta sei diputatu lortuta.
Hamahirugarren EiTB Focus inkestak EAEko boto-emaileek hauteskunde horietara begira duten boto-asmoa erakusten du, besteak beste.
Apirilaren 16tik 17era egindako inkesta horren arabera, EAJk eserleku bat irabaziko luke, eta 2016ko hauteskundeetan garaile atera zen Elkarrekin Podemos koalizioari aurre hartuko lioke (bigarren indarra izango litzateke azken hori). Horrenbestez, gora egingo luke aurreko EiTB Focus inkestaren aldean.
PSE-EEk ere boto-kopuru handiagoa lortuko luke, eta hirugarren indarra izango litzateke. EH Bildu, berriz, laugarren indar bozkatuena izango litzateke, eta PPk eserleku bakarra lortuko luke, Araban. Azkenik, Ciudadanosek eta Voxek ez lukete EAEn ordezkaritzarik lortuko.
Hauteskundeak baino astebete lehenago, galdekatuen % 22,1ek ez dute oraindik argi botoa zein alderdiri emango dioten.
Boto-asmoa, EAEn
EAJ litzateke EAEko alderdi bozkatuena, botoen % 28,9 lortuta. Horrek esan nahi du aurreko hauteskundeetan baino 4 puntu gehiago lortuko lituzkeela, eta EiTB Focusek martxoan egindako inkestarekin alderatuta, 1,4 puntu gehiago. Elkarrekin Podemosek hartuko luke bigarren lekua, botoen % 22 jasota. Guztira, 7 puntu egingo luke behera, baina 1,3 puntu igoko litzateke azken EiTB Focus inkestan.
Koalizio horrek gertu izango luke PSE-EE, botoen % 17,8rekin. Izan ere, 3 puntu eta erdi egingo luke gora, nahiz eta 2,2 puntu galduko lituzkeen aurreko hilabeteko inkestaren aldean. EH Bildu litzateke EAEko laugarren aukera, botoen % 16,5ekin eta 3 puntu gehiago lortuta (0,9 puntu gehiago EiTB Focus inkestan). Azken tokia PPrentzat litzateke. Botoen % 9,4 lortuta, 4 puntu galduko lituzke hauteskunde orokorretan eta 0,3 puntu EiTB Focusen.

2019ko hauteskunde orokorretarako boto-asmoa EAEn: EiTB Focus 2019 martxoa eta 2019 apirila. Iturria: Gizaker eta EiTB
Eserlekuen estimazioa EAEn
Aurreko hauteskundeekin alderatuta, EAJk diputatu bat gehiago izango luke; guztira, sei. Elkarrekin Podemosek 4 lortuko lituzke, eta PSE-EEk 2016ko bozetan baino bat gehiago izango luke.
EH Bilduk ere 2016an baino eserleku bat gehiago lortuko luke, alegia, 2 izatetik 3 izatera pasatuko litzateke. Aitzitik, gaur egun duen ordezkarietako bat galduko luke PPk. Beraz, diputatu bakarra izango luke Kongresuan.
Ciudadanosek eta Voxek ez lukete Diputatuen Kongresuan ordezkaritzarik lortuko.

Eserlekuen estimazioa EAEn 2019ko hauteskunde orokorrak. Iturria: Gizaker eta EiTB
Erabaki gabeko botoak
Hauteskundeak baino astebete lehenago, galdekatuen % 22,1ek ez dute oraindik erabaki zein alderdiri emango dion botoa. CISek apirilaren 9an argitaratutako inkestan % 40 ziren botoa argi ez zeukaten boto-emaileak.

2019ko hauteskunde orokorretan zalantza daudenak. Iturria: Gizaker eta EiTB
Fitxa teknikoa
EAEn bizi diren 1.200 pertsonak (Araban 400, Bizkaian 400 eta Gipuzkoan 400) parte hartu dute Gizakerrek EiTBrentzan egindako inkestan.
La= ±% 2,83, konfiantza-maila % 95, p=q=0'5, EAEko datuetarako.
Inkesten % 27,4 euskaraz egin dira, eta gainerako % 72,6, gaztelaniaz. Inkesta egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.
Landa-lana 2019ko apirilaren 16tik 17ra bitartean egin zuten elkarrizketak telefonoz eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.