Historia
2022/11/11 - 09:08
Nerea eta Roberto, boluntario Galizian, Prestige ontziaren ezbeharrean: "Bihar bertan bueltatuko ginateke"
Petrolio ontziaren istripuaren eta hondoratzearen 20. urteurrenean, eitb.eus-ek Galiziara joan ziren milaka euskal boluntarioetako bi elkarrizketatu ditu. Kostaldean zegoen galipota kentzen lagundu zuten.
2022/11/08 - 17:29
Nerea eta Roberto, boluntario Galizian, Prestige ontziaren ezbeharraren ostean: nola gogoratzen dute?
Prestige ontziak 2002ko azaroaren 13an izan zuen istripua, eta hurrengo astean hondoratu zen. Galiziako kostaldera marea beltz handia iritsi zen, gerora. Nerea Landajo eta Roberto Gutierrez bertara joan ziren, galipota kentzen laguntzeko asmoz.
2022/11/04 - 16:04
100 urte betetzen dira Tutankhamonen hilobia aurkitu zutenetik
Gaur 100 urte munduko aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuena egin zuen Egipton Carter britainiarrak: Tutankhamonen hilobia aurkitu zuen. Denbora asko pasa da, baina oraindik misterio bat da faraoiaren heriotzaren arrazoia.
2022/10/07 - 20:52
Pazko uhartean izandako sute batek hainbat moai eta ehun hektarea baino gehiago erre ditu
100 hektarea baino gehiago eta moais izenez ezagutzen diren harrizko estatua mitikoen kopuru zehaztugabea kiskalita geratu dira. Pazko uhartea Ozeano Barearen erdian dagoen Txileko lurraldea da, Amerikako kontinentetik 3.500 kilometro mendebaldera.
2022/09/06 - 22:59
Getaria 1522. urtera itzuli da Juan Sebastian Elkano omentzeko
Asteartea, irailak 6, jaieguna izan da Euskadin, Juan Sebastian Elkano euskal itsasgizonaren mundu biraren 500. urteurrena ospatzeko. Getarian egun berezia izan da, oso, eta haren lehorreratzea antzeztu dute berriz ere.
2022/09/06 - 20:57
Elkano Getarian lehorreratu da, lehen mundu bira egin eta 500 urtera
Euskal marinelaren eta haren tripulazioaren itzuleraren antzezpena egin dute astearte honetan Getarian, balentria hori egin zutenetik bost mende bete diren egunean.
2022/09/02 - 16:16
INFOGRAFIA: Juan Sebastian Elkanoren mundu bira
Eduki interaktiboa hiru zatitan dago banatuta. Modu xehe eta ikusgarrian azaltzen ditu zirkumnabigazioa antolatzeko lanen, bidaiaren beraren eta itzuleraren nondik norakoak. Aurten 500 urte beteko dira bidaldi historikoaz.
2022/08/24 - 15:17
Abuztuaren 31ko gertaerak gogoratzeko prestatzen ari da Donostia
Donostiako Udalak 1813ko eraso eta suteak gogoratzeko ekitaldiak aurkeztu ditu. Eguneko ekitaldiez gain, erakusketa bat eta hitzaldiak izango dira astean zehar.
2022/08/15 - 20:54
Berlingo harresian Brézhnev eta Honecker elkarri musuka margotu zituen artista hil da
Dmitri Vrubel artista plastiko errusiarra Alemaniako hiriburuan hil da 62 urte zituela, 1990az geroztik bizitoki zuen hirian. Haren lanik ospetsuena harresia erori eta gutxira, 1991ko udaberrian, horma gainean margotu zuen grafitia izan zen, Berlingo atrakzio turistiko nagusienetakoa bilakatua.
2022/08/15 - 17:45
Baskoiek Karlomagnoren armada garaitzea lortu zutela oroitzeko ekitaldia egin dute Orreagan
Dantza, bertsoak eta musika lagun, gure historiako pasarte garrantzitsuenetako bat oroitu nahi izan dute; lehendabizi, Orreagan bertan, eta, ondoren, Ibañetako gainean.
2022/07/26 - 15:40
Eusko Jaurlaritzak 900.000 euro bideratuko ditu Iruña-Veleiako aztarnategia berritzera
Jaurlaritzak eta Arabako Aldundiak ingurua "sendotu eta lehengoratzeko" proiektua garatuko dute 2025era arte, aztarnategiaren "ospe ona berreskuratzeko".
2022/07/20 - 21:51
Hondarribiak ongietorria eman dio Elkano Itsas Herriari
Munduari egindako lehen itzuliaren 500. urteurreneko ekitaldien barnean, itsasertzetik igarotzen den Elkano Itsas Herria zeharkaldi kulturalaren jarraipena egiten ari da; Euskal Herri osoak partekatzen duen itsas-historiaren bitartez, itsasoarekiko harremana berreskuratzea du helburu.
2022/07/08 - 21:34
Giza masailezur bat aurkitu dute Atapuercan, "lehen europarraren aurpegiaren” parte izan daitekeena
Adituek zehaztu dutenez, gizaki baten aurpegi partziala da, 1,4 milioi urte inguruko antzinatasuna izan dezakeena.
2022/07/03 - 20:30
Nafarroako errege-erreginak omendu dituzte Leireko monasterioan
Maria Chivite Foru Erkidegoko presidentea izan du buru igande honetan ospatutako ekitaldiak, foru erakundeetako beste hainbat ordezkarirekin batera.
2022/07/01 - 12:58
25 urte bete dira Jose Antonio Ortega Lara askatu zutenetik; ETAren bahiketa luzeena izan zen
Garai hartan, Ortega Lara espetxe-funtzionarioa zen. 1996ko urtarrilaren 17an bahitu zuten, eta 1997ko uztailaren 1ean askatu. 532 egun eman zituen Arrasateko industria-pabiloi bateko zulo batean.
2022/06/29 - 14:33
Altzoko Erraldoiaren hezurrak Altzoko hilerrian hobiratu dituzte
2020an aurkitutako gorpuzkiak familiak hilerrian gordeta duen gunean lurperatu zituzten ekitaldi intimo batean joan den igandean, ekainak 26.
2022/06/29 - 12:17
Altzoko Handiaren hezurrak jaioterrira itzuli dira
Aranzadi zientzia elkarteak 2020ko abuztuan aurkitu zituen Altzo Erraldoiaren hezurrak Altzo Azpiko hilerrian. Bi urte geroago, bere hezurrak jaioterrira itzuli dira.
2022/06/09 - 22:33
Burdin Aroko 4.000 urtetako hileta-errituen hondarrak agertu dituzte Oizen egindako indusketek
2021etik, Berriz eta Mallabiako udalek sustatu dituzte ikerketak, Agiri arkeologia elkartearekin lankidetzan. Aurkikuntza ezagutzera emateko, bisita gidatua egingo dute ekainaren 19an.
2022/06/07 - 10:41
Bi ontzi aurkitu dituzte Kolonbian San Jose galeoitik gertu
Ivan Duque presidenteak adierazi duenez, ontzietako bat aro kolonialekoa da eta bestea errepublikaren garaikoa. San Jose galeoia XVIII. mendean hondoratu zuten Ingalaterrako kortsarioek Cartagena de Indiasen aurrean, eta 2015ean aurkitu zuten.
2022/06/05 - 19:27
Euskal Herriak "burujabetza berreskuratu" behar duela aldarrikatu du Amaiurraldiak
Amaiurko batailaren 500. urtemuga aprobetxatuta, "errepublika aske eta burujabea" lortzeko prozesuari hasiera eman dio ekimen honkin "Nafarroa Berriz Altxa" mugimenduak.