Hondartzak
Izurde bat hilda agertu da Zumaiako Itzurun hondartzan
Goizean goiz hondartzan paseatzen ari ziren lagun batzuek eman dute abisua. Dirudienez, egunak zeramatzan hilda bi metro luze inguru zituen izurdea, eta azken egunetako itsaso zakarrak eraman du hondartzaraino.
Azken denboraleek ehunka lanperna-musu ekarri dituzte euskal kostaldera, asko eta asko hilda
Haizeak eta eguraldi txarrak bultzatuta, ehunka hegazti iritsi dira azken egunotan gure kostaldera, asko hilda. Lagan, Arrigunagan, Donostian, Zarautzen, Hendaian, Biarritzen… alde guztietan agertu dira. Adituek ez ukitzeko eta eurei deitzeko eskatu dute.
Lehorreratzeak euskal kostaldean: hondartzetan harrapatuta gelditzen diren itsas animaliak
Baleak, izurdeak, fokak... Tarteka itsasoko animaliaren bat gure hondartzetan gelditzen da harrapatuta. Sareus elkartea arduratzen da kasu horiek kudeatzeaz: erantzunak koordinatzeaz, informazio zientifikoa lortzeaz eta, animalia hil bada, nekropsiak egiteaz. Denis Benito elkarteko kideak fenomeno horien aurrean nola jokatzen duten azaldu digu.
Zarautzeko Udalak hondartzan erretzea eta bozgorailuak erabiltzea debekatuko du
Udalbatzak aho batez onartu zuen araudia berria, baina alegazioak aurkezteko epea zabalik egongo da abuztuaren 6ra arte.
Ingurumen eta erreskate-larrialdi bikoitz baten aurrean jarduteko simulakroa egin dute Karraspion
Eusko Jaurlaritzak eta Foru Aldundiak arrakastaz testatu dute euren arteko koordinazioa Bizkaiko hondartzetako larrialdien urteroko simulakroan. Karraspio hondartza (Mendexa) aukeratu dute itsasoko erreskateak, isuri kutsatzaileak eta gisa horretako gertakariei aurre egiteko protokoloak probatzeko.
Bakioko, Arabako Landako eta Garaioko hondartzek aurten ere bandera urdina izango dute
Donostiak bere hiru hondartzetako toldoak zozkatuko ditu gaur, eta Kontxakoak 150 gutxiago izango ditu
Zauritutako izurde bat Zarauzko hondartza ingurutik itsas zabalera eraman dute
Zarauzko hondartza, 2024ko Estatuko onena
Getariako Malkorbe hondartza, desgaituentzako zerbitzu integrala eskaintzen duen Gipuzkoako lehena