Imanol Pradales
2025/04/28 - 13:08
Enrico Lettarekin bildu da lehendakaria, Europaren etorkizunari buruz hausnartzeko
Ajuria Enea jauregian egin dio Pradalesek harrera Italiako lehen ministro ohiari, eta, arratsaldean, "Europa. Última oportunidad" liburua aurkeztuko du EITBren Bilboko egoitzan.
2025/04/28 - 13:01
Enrico Lettari harrera ofiziala egin dio lehendakariak, Ajuria Enean
Italiako lehen ministro ohia, politologo eta irakaslea gurean da "Europa, azken aukera" liburua aurkezteko. Arratsaldeko 17:30ean, bi liderrek elkarrizketa irekia izango dute, EITBko Multibox aretoan.
2025/04/21 - 18:13
Pradalesek, hauteskundeak irabazi eta urtebetera: "Ajuria Enea topagune irekia izan da
Lehendakariak azpimarratu du bere agintaldian "entzutea, autoexijentea izatea eta arazoei aurre egitea" izan direla bere gidalerroak.
2025/04/21 - 16:17
Frantzisko aita santuak ahulenen alde egindako lan "irmoa" azpimarratu du lehendakariak
Pradalesek esan du "2013tik munduko geopolitikan funtsezkoa" izan zela, eta "bere ondarea erlijiotik harago" doala. Ildo beretik, Aita Santua "giza balioak" zituen gizona zela nabarmendu du Chivitek.
2025/04/20 - 18:25
Aberrigintzaren bidean EAJren lidergoa aldarrikatu du Aitor Estebanek
Egun berezia izan da gaurkoa Aitor Estebanentzat eta Imanol Pradalesentzat, alderdiaren buru eta lehendakari moduan bizi izan duten lehen Aberri Eguna izan baita. Ekitaldian Olatz Urizar EGIkideak ere parte hartu du.
2025/04/20 - 16:56
EAJren ''anbizio nazionala'' defendatu du Aitor Estebanek
Bilbon ospatu du Aberri Egunak Eusko Alderdi Jeltzaleak. Aitor Estebanek alderdiaren "anbizio nazionala" defendatu du eta Imanol Pradales lehendakariak autogobernua babestearen alde egin du.
2025/04/19 - 16:25
AHTaren inguruan jeltzale eta sozialisten artean ez dagoela polemikarik esan du Aitor Estebanek
EAJren buruak baina, bai ukatu du Eneko Anduezak AHTa dela eta komunikabideen aurrean esandakoa; Estebanek azaldu du Anduezak ez ziola lehendakariari bileran kargurik hartu. Iturri sozialistek zehaztu dutenez, Esteban ez zen bileran izan, eta Anduezak eta lehendakariak bakarrik dakite zer esan zen.
2025/04/17 - 14:35
EAJk dei egin die "munduan sakabanatuta dauden euskaldunei" Aberri Egunean Euskadi nazio gisa aldarrikatzeko
'Euskadi gara, Mundialak gara!' da jeltzaleek aurtengo Aberri Egunerako aukeratu duten leloa. Esan dutenez, "mundu osora bidaltzen dugun mezua da, ez dugulako bizi nahi gure inguruan gertatzen denari bizkarra emanda".
2025/04/16 - 11:56
Lehendakariak UGTko ordezkariak hartu ditu Ajuria Enean
Gizarte eragileekin egiten ari den bilera-sortaren barruan, ekonomian egonkortasun falta nagusi den une hauetan, enpresa itxierak, kaleratzeak, gutxieneko soldata eta enpleguaren kalitatea izango dituzte mintzagai.
2025/04/15 - 14:33
Alderdi guztiek egindako ''ekarpenak'' eta erakutsitako ''inplikazioa'' txalotu ditu Jaurlaritzak
Imanol Pradales lehendakariak alderdiekin egindako bilera-sorta izan dute mintzagai gaur, besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren asteroko batzarrean. Maria Ubarretxena eledunak esan du bilera-sorta "positiboa" izan dela eta "adostasun handia" dagoela Industriaren Defentsarako Taldearen "bide-orrian".
2025/04/15 - 12:17
EH Bilduk muga-zergei aurre egiteko neurriak babestuko ditu, Madrilen zein EAEn, baina baldintzak jarrita
Mertxe Aizpurua koalizio subiranistak Kongresuan duen eledunak azaldu duenez, EH Bilduk baiezkoa emango dio ministroen kontseiluak onartutako neurri-sortari, eta iragarri du EAEn ere halakoak babestuko dituela. Halere, enpresak bertan errotzea eta kaleratzeak saihestea jarriko ditu baldintza gisa.
2025/04/14 - 18:50
Oposizioak elkarlanerako borondatea agertu dio lehendakariari, industria indartzeko
Lehendakaritzan pozik agertu dira bilera-sortaren emaitzekin, eta txalotu dute alderdiek "herriaren interesak" jarri dituztela "norberaren interesen gainetik".
2025/04/14 - 17:43
Muga-zergen krisiari ''elkarlanean'' erantzuteko borondatea adierazi dio EH Bilduk Pradales lehendakariari
Pello Otxandianok Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balantze "positiboa" egin du. EH Bilduren bozeramaileak adierazi du beharrezkoa dela "politika publiko estrategikoetan ondo oinarritutako herri proiektu bat" garatzea, "epe laburretik harago".
2025/04/14 - 16:37
Anduezak zuhur ibil dadila eskatu dio Pradalesi, AHTa eta Nafarroaren inguruan
Eneko Anduezak Pradalesen hitzak zuzendu ditu, eta koalizio Gobernuak hartutako erabaki ofiziala defendatzeko eskatu dio. Gaineratu du Garraio Ministerioaren txostenak erabakiko duela azkenean zein den aukerarik onena.
2025/04/14 - 14:49
Espainiako Gobernuaren dirulaguntza-plana ''Jaurlaritzaren ildoarekin'' lerrokatu daitekeela esan du PSEk
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak azaldu duenez, muga-zergen gerrari aurre egiteko Espainiako Gobernuak onartutako 14.100 milioi euro horietatik % 11 "Euskadirentzat izango dira".
2025/04/14 - 14:03
Dirulaguntzak batik bat siderurgia eta petrolio enpresetara bideratzea proposatu du PPk
Trumpek ezarritako muga-zergak direla eta, laguntza batik bat kaltetutako industriei ematea proposatu dio Javier de Andres Euskadiko PPren presidenteak lehendakariari, hala nola siderurgia, petrolio eta nekazaritza sektoreko elikagaigintza industriei.
2025/04/14 - 12:43
Sumarrek bost neurri proposatu dizkio lehendakariari, Trumpen muga-zergari aurre egiteko
Jon Hernandez Sumarren legebiltzarkideak neurri horien berri eman du: laguntzak jasotzen dituzten enpresetako lanpostuak bermatzea, beste sektore batzuk babestea, ezkutu soziala eskaintzea, gastu militarra handitzea ez onartzea eta zorpetze-muga ez zabaltzea.
2025/04/14 - 10:31
Albiste izango dira: Pradalesen bilera-sorta, Sunsundeguiren itxiera eta irteera operazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/14 - 10:14
Pradales alderdi politikoekin elkartuko da, Trumpen muga-zergen aurrean batasuna bilatzeko
Lehendakariak "batuta eta ausardiaz" erantzuteko deia egin du, baina "lasaitasuna" eskatu du.
2025/04/13 - 22:02
AHTaren lotuneari buruzko eztabaidan Ezkio-Itsasoko aukeraren alde agertu da Jaurlaritza
Dena den, Imanol Pradales lehendakariak argi du oraindik "erabakigarriak izango diren zenbait txosten" falta direla, eta, beraz, "aukera guztiak aztertu bbehar ditugu".