Euskara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak euskara biziberritzeko nazioarteko biltzarra egingo du 2027an

Halaber, lehendakariak aurreratu du irailean euskararen erronkei heltzeko dinamika berria jarriko dutela martxan. 

Imanol Pradales lehendakaria Jauzia Gara ekitaldian, Bilboko Azkuna Zentroan.
Imanol Pradales lehendakaria Jauzia Gara ekitaldian. EITB

Imanol Pradales lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak euskara biziberritzeko nazioarteko biltzar bat egingo duela 2027an, "hurrengo hamarkadetarako oinarriak" adosteko.

Agintariak "Jauzia Gara" izeneko ekitaldian egin du iragarpena, Bilboko Azkuna Zentroan. Bertan, sektore guztietako 270 ordezkari bildu dira: enpresetakoak, ostalaritzakoak, sindikatuetakoak, unibertsitatekoak, kulturakoak, hedabideetakoak, euskaltegietakoak, euskalgintzakoak...

Ekitaldi horretan, Pradalesek aintzatetsi egin du gizarteak hainbat urtez euskararen alde egindako lana, eta inplikazioa eskatu dio etorkizunera begira ere bai: "aurrerapauso itzelak eman dira, baina paradigma berri bat behar dugu, lortu dugunetik abiatuz, jauzi kualitatibo bat emateko".

Era berean, sektore guztiek "norantza eta bide berean" bultza egin behar dutela aldarrikatu du lehendakariak, eta "guztion atxikimendu eta inplikazioa" behar dela gaineratu du.

Dinamika berria irailetik

Bestalde, Pradalesek iragarri du irailean euskara biziberritzeko dinamika berria jarriko dutela martxan, euskararen erronkei heltzeko.

"Asmoa da bi urteko epean (2025-27) lanketa zabal eta askotarikoa egitea, eta nazioarteko biltzar handi, heterogeneo eta esanguratsu batean amaitzea", azaldu du.

Horren ildotik, Gasteizko Gobernuko buruak adierazi du "soziolinguistikaren begiradatik" helduko diotela bideari, "euskararen erronka nagusiak erabilerari eta gizartean gertatzen diren aldaketei estuki loturik baitaude".

"Emaitza desberdinak lortu nahi baditugu, gauza desberdinak egin behar ditugu, derrigorrez", nabarmendu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X