Indarkeria matxista
2025/02/22 - 20:42
Emakumezko biologo batek Bermeoko "Albacora 15" atunontzian jazarpena jasan duela salatu du CSICen
Emakumearen testigantzaren arabera, ontziko ofizialek komentario iraingarriak egiten zizkioten: "Emakume batek ez luke itsasontzi batean egon behar, arazoak baino ez dituzue ematen", esate baterako. Salaketa jarri ondoren, Boli Kostan lehorreratu zuten biologoa.
2025/02/22 - 20:42
Espainiako Poliziak 33 urteko gizon bat atxilotu du Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa egitea leporatuta
Atxilotutakoaren bikotekide ohiak salatu duenez, Baiona etorbidearen inguruan aparkatuta zegoen furgoneta baten barruan egin zion eraso. Guardiako epaileak behin-behinean aske utzi du, emakumearengandik urruntzeko agindua emanda.
2025/02/21 - 19:27
Monederok ukatu egin ditu sexu-jazarpenak eta Podemosi eskatu dio "argitu" dezala alderditik atera zen modua
Monederoren hitzetan, "beti" eman du aurpegia, ez dauka "ezkutatzeko ezer", eta erantsi du "dena argitzen denean" emango dituela behar diren azalpen guztiak.
2025/02/21 - 14:46
Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeen % 87 bikotekideen, bikotekide ohien edo senideen biktima dira
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak Eusko Legebiltzarreko kontrol-saioan eman ditu datuak ezagutzera. 2024an 5.634 emakume izan ziren indarkeria matxistaren biktima ezagunak Euskadin, 2023an baino 399 gehiago.
2025/02/21 - 14:25
Hermosok helegitea jarriko dio Rubiales sexu-erasoagatik zigortu eta mehatxu-delitutik absolbitu duen epaiari
Espainiako Futbol Federazioko presidente ohiari 10.800 euroko isuna ezarri dio Auzitegi Nazionalak, baimenik gabe Jenni Hermoso jokalariari musua emateagatik. Ostegun honetan epaia ezagutu berritan, epaiaren aurkako errekurtsoa aurkeztuko zuela iragarri zuen.
2025/02/21 - 14:09
Podemosek nabarmendu du 2023an jaso zituztela Monederoren aurkako salaketak, ez 2016an
Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak ukatu egin du egunkari batek gaur zabaldutako informazioa, eta esan du alderdiak salaketen berri izan zuenean "prestasunez" hartu zuela erabat baztertzeko erabakia.
2025/02/21 - 12:45
De Madariaga (Podemos), Monedero auziaz: ''Alderdia emakumeekin dago, erortzen dena erortzen dela''
Eneritz de Madariaga Elkarrekin Podemosek Bizkaiko Batzar Nagusietan duen bozeramaileak Radio Euskadin esan duenez, emakumeek "erabakiko dute zein pauso eman nahi dituzten egindako akusazioen harira".
2025/02/20 - 21:45
Rubiales auziko epaiaren irakurketa juridikoa, genero indarkerian aditua den epaile baten eskutik
Sententzia gazi-gozoa dela dio Ane Fadrique Blancok. Orain urte batzuk, musu bat sexu-erasoa izan zitekeela pentsaezina zela uste du; hertsapenengatik ez zigortu izana, baina ez du ulertzen. Kalte-ordainarekin ere ez dago ados.
2025/02/20 - 19:51
''Nagusiari gertatutakoa kontatu nionean, iraindu, oihukatu eta kaleratzearekin mehatxu egin zidan''
Naiarak salatutako sexu-erasoa Zallako Jubilatuen Etxeko tabernan gertatu zen. Naiarak gertatutakoaren berri eman zion lokaleko arduradunari, baina haren babesa jaso beharrean, kaleratu egin zuen.
2025/02/20 - 18:11
Urtarrilean bakarrik, 565 salaketa erregistratu dira EAEn emakumeen aurkako indarkeriagatik, egunean 18
Datuek erakusten dute % 1,4ko jaitsiera izan dela 2024ko urtarrilaren aldean. Lurraldeka, Bizkaian 289 biktimizazio erregistratu dira (2024ko urtarrilean baino % 9,9 gehiago), Gipuzkoan 176 eraso (% 16 gutxiago) eta Araban 100 (aurreko urteko berberak).
2025/02/20 - 14:59
Complutense Unibertsitateak ikerketa ireki dio Monederori sexu-jazarpen salaketa batengatik
Podemosek gaur jakinarazi du Monedero koaliziotik baztertu zutela 2023an, haren kontrako bi emakumeren testigantzak jaso zituelako. Monederok esan du "jazarpen" baten biktima dela, baina aitortu du oraindik "asko" duela "ikasteko" feminismoaz eta "harremanetan agertu beharreko enpatiaz".
2025/02/20 - 10:34
Emakume batek salatu du alaba kaleratu dutela Zallako taberna batetik, bezero batek sexu erasoa egin ostean
Biktimak salaketa aurkeztu zuen ustezko erasotzailearen kontra eta epaileak urruntze agindua ezarri. Amaren arabera, tabernako arduraduna biktima "isilarazten" saiatu zen, eta biharamunean kaleratu egin zuen. Hori salatzeko bilkura deitu dute ostalaritza establezimenduaren aurrean.
2025/02/20 - 10:17
Alabak Zallako taberna batean jasandako sexu-erasoa salatu du emakume batek
Haren hitzetan, lan egiten duen tabernako bezero batek eraso egin zion, modu jarraituan, eta neskarenganako urruntze agindua jarri dio epaitegiak. Bideoan azaltzen denez, neskak nagusiari babes neurria jakinarazi dionean kaleratu egin dute.
2025/02/19 - 19:58
Espetxeratu egin dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egiteagatik atxilotutako gizona
Gertakariak otsailaren 12ko goizaldean jazo ziren, 46 urteko erasotzaileak emakumea behartu zuenean. Ertzaintzak astelehenean izan zuen gertatutakoaren berri. Indarkeria matxistagatik aurrekariak dituen gizona asteartean atxilotu zuten, 22:00ak aldera.
2025/02/19 - 17:23
12 urte eta erdiko zigorra berretsi diote gizon bati, bikotekidearen bilobari sexu-erasoa egiteagatik
Arabako Lurralde Auzitegiak emandako epaia berretsi du EAEko Auzitegi Nagusiak. Sententziaren arabera, gizonak sexu-erasoa egin zion 8 urteko neska bati, ibilgailu baten barruan, Gasteizen.
2025/02/19 - 14:25
46 urteko gizon bat atxilotu dute Donostian, emakume bati sexu erasoa egitea leporatuta
Sexu erasoa otsailaren 12an gertatu zen, Donostiako etxebizitza batean. Gizonak ihes egin zuen, eta Ertzaintzak atzo aurkitu eta atxilotu zuen.
2025/02/19 - 13:13
Ireki zituztenetik, sexu indarkeriaren biktimei arreta emateko zentroek 700 emakumetik gora artatu dituzte
Urteko egun guztietan 24 orduz zabalik dauden baliabide horiek eraso matxistak pairatu dituzten biktimak babestu, lagundu eta aholkatzea dute helburu, aurrez salaketa aurkeztu beharrik gabe. EAEko urralde guztietan bana dago.
2025/02/19 - 12:52
Espetxera bidali dute Iruñean bikotekide ohiari eta alabari eraso egiteagatik zigortutako gizona
Fiskaltzaren, akusazio partikularraren eta defentsaren adostasunez emandako epaiak 16 hilabeteko kartzela-zigorra etetea ukatu du.
2025/02/16 - 18:33
Aske geratu dira sexu-eraso bat egotzita Durangon atxilotutako bi gizonezkoak
Erasoa larunbat goizaldean gertatu da, Askatasun Etorbidean, eta atxilotuak epailearen aurrera eraman dituzte. Udalak adierazpen instituzionala kaleratu du erasoa gaitzetsi eta "biktimari elkartasun eta babes osoa" adierazteko.
2025/02/14 - 15:42
Bederatzi urteko zigorra gizon bati konortea erdi galduta zuen emakume bati sexu-abusuak egitearren
2019ko ekainean gertatu zen erasoa, Bilboko etxebizitza batean. Biktimak konortea galdu zuen, ustez akusatuak eta horren neska-lagunak substantzia bat eman ostean.