1.900 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxistagatik urteko lehenengo lauhilekoan EAEn
EAEko 1.880 emakumek jarri dute salaketa indarkeria matxista kasuengatik urteko lehenengo lauhilekoan, aurreko urtean baino % 5 gutxiagok. Sexu askatasunaren aurkako delituak, bikotekideen edo bikotekide ohien erasoak edo senideenak sartzen dira kopuru horren barruan.
219 emakumek sexu askatasunaren aurkako delituak salatu dituzte urtarrila eta apirila bitartean, aurreko urteko kopuru ia bera (% 0,4 gutxiago), Emakunde Emakumearen Euskal Erakundearen datuen arabera.
Datuak lurraldez lurralde aztertuta, Bizkaian % 29 egin du gora sexu erasoen biktimen kopuruak, 100etik 129ra; Araban % 8 egin du behera, 27tik 25era, iazko datuen aldean; eta Gipuzkoan herena murriztu da, 95etik 63ra.
Orokorrean, bikotekidearen edo bikotekide ohien erasoak jasan dituzten emakumeen kopuruak zertxobait egin du behera, % 5,3 hain zuzen ere, 1.397tik 1.322ra.
Beherakada handiena (% 9,5ekoa) Bizkaian izan da, guztira 649 eraso salatu baitituzte. Gipuzkoan 429 izan dira (% 2 gutxiago), eta Araban, berriz, 244 (% 0,8 gehiago).
Era berean, familia barruko indarkeria kasuek (familiako kideek egindakoa, bikotekideak kenduta) behera egin dute % 6,3, 362tik 339ra jaitsi baitira.
Zure interesekoa izan daiteke
Sei ibilgailuren arteko istripua izan da AP-8an, Donostiarako noranzkoan, eta trafikoa kolapsatu du
Hauek dira Artxandako tuneletako Salbe-Txorierri tartearen itxieragatik aldaketak izango dituzten Bizkaibuseko lineak
Menopausiarako Terapia Hormonala (MTH): segurua eta egokia da emakume guztientzat?
Adin txikikoak dituen Donostiako familia baten etxegabetzea aldi baterako geldiarazi dute
Gizon bat espetxeratuko dute Iruñean, bikotekide ohiari sexu-erasoa eta mehatxuak egitea egotzita
Dei komertzialak 400 zenbakiaz hasiko dira larunbatetik aurrera
Polizia manifestarien aurka oldartu da eta bost lagun atxilotu dituzte Madrilen, hezkuntza grebaren lehen egunean
Martxoaren 3ko biktimen erreparaziorako bidea ireki du Arabako Fiskaltzak
Pablo Ibarren auziko epaileak baztertu egin du lekuko berri batek deklaratzea