Industria
2023/03/28 - 22:36
EH Bilduk industria politika aldatzeko proposamena aurkeztu du
Besteak beste, Langileen Estatutu propioa sortzea eta enpresa batzuetan kapital publikoa sartzea proposatu du koalizio abertzaleak, hainbat eragileren aurrean egindako ekitaldi batean.
2023/03/25 - 20:43
Arcelor Mittalek 7.000 lagunentzako lan erregulazioa aurkeztu du, tartean Etxebarri, Lesaka eta Legasakoentzat
Zuzendaritzak halabeharrezko ERTEa planteatu du, asteazkenean Xixongo A labe garaian kalteak eragin zituen istripuaren ondoren, eta gutxienez bi hilabetez itxita egoteak siderurgiaren ekoizpen-kate osoari eragiten dio. Sindikatuek kalteen txostena itxaroteko eskatu dute, erabakiak hartzeko.
2023/03/25 - 18:49
Arcelor Mittalek 7.000 langilerentzako lan erregulazioa aurkeztu du
Besteak beste, Etxebarri eta Lesakako lantegiei eragingo die, baina ez dute zehaztu bakoitzean zenbat laguni. Arcelorrek Xixongo labe garaian izandako sutearen ondorioz hartu du erabakia baina sindikatuak ez datoz bat. Uste dute itxaron egin behar dela kalteak zenbatekoak diren zehaztu arte.
2023/03/24 - 09:18
Industria politika errotik aldatzeko proposamena aurkeztuko du EH Bilduk
Esku-hartze publikoa, langileen parte-hartzea eta gizartearekin konpromisoa duten enpresak. Horiek dira koalizioren proposamenaren gakoetako batzuk. Politika Industrial Ekintzailea izena duen plana asteartean aurkeztuko dute Bilbon, Euskal Herri osoko eragile sozioekonomiko eta politikoen aurrean.
2023/03/23 - 16:04
Industria eta enpresa eredua aldatzeko proposamena aurkeztuko du EH Bilduk
Politika Industrial Ekintzailea izena duen plana asteartean aurkeztuko dute Bilbon, eragile sozioekonomiko eta politikoen aurrean. Pello Otxandiano EH Bilduko Programa zuzendariak aurreratu duenez, besteak beste, enpresarien gehiengoa ordezkatuko duen elkarte berri bat sortzea proposatuko dute.
2023/03/20 - 15:38
Abantoko Campus Teknologiko berrian, Energy Intelligence Center inauguratu da gaur
Deskarbonizazioa lortzeko, energia sortzeko, eredu berriak garatzea du helburu. Eta hidrogenoan zentratuko da batez ere. Euskal industriaren sektoreko puntako enpresak izango dira bertan.
2023/03/17 - 08:14
Gasteizko Mercedes lantegiak berriro geldituko du ekoizpena "stocka pilatu" zaiolako
Gaur eta martxoaren 24an etenda egongo da ekoizpena. Urteko bigarren etena izango da. Lan hitzarmenean jasota dagoen malgutasun poltsatik deskontatuko zaie langileei.
2023/03/13 - 12:35
''Industria lehiakorrak, talentuak eta trantsizio ekologiko eredugarriak Euskadi arrakastara eramago dute''
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Euskadi "arrakastara hurbilduko" duten gakoak industria-sare "zabal eta lehiakor" bat, energia-eredu propio batekin trantsizio ekologiko "eredugarriaria" egitea edo talentua sortzea eta mantentzea izango dira.
2023/03/05 - 15:33
Industriara bideratutako lanbide heziketaren arloan ari da genero-arrakala apurka-apurka puskatzen
Industriara bideratutako zentroen artean, Bergarako Miguel Altuna ikastetxea da emakume gehien dituenetako bat. Oraindik ere gutxiengoa diren arren, neska gazte hauek erreferente izan nahi dute belaunaldi berrientzat.
2023/02/22 - 19:34
ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin
Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.
2023/02/20 - 12:31
600 milioi euro baino gehiagoko dirulaguntzak iragarri dituzte EAEko enpresa ertain eta txikientzat
Proiektu "eraldatzailak" lehenetsiko dira laguntzak banatzerakoan. Hala, aurrekontu osoaren % 70 —413.611.315 euro— berrikuntzarekin eta trantsizio energetikoarekin lotutako programetara bideratuko dira.
2023/02/20 - 09:02
Nafarroako Volkswagenek ekoizpena etengo du astelehen eta ostiral honetan
Erdieroaleen horniduraren ezegonkortasun egoeragatik piezak falta direla eta, hiru egunez soilik egingo dute lan asteon Landabenen.
2023/02/07 - 13:00
Gipuzkoako enpresek baikor ekin diote aurtengo urteari, eta % 1,5era arteko hazkundea espero dute
Langile falta konpondu eta Europakoak ez diren merkatuetan salmentak handitzeko beharra eta marjinak berreskuratu eta lurralde lehiakorra izaten jarraitzeko beharra dira Gipuzkoako enpresen erronka estrategiko nagusiak.
2023/01/29 - 19:03
Erdiz, abeltzaintza tradizionalaren eta meatze-estraktibismoaren arteko pultsua
Magnesitas Navarras enpresak urtean 600.000 tona mineral atera nahi ditu 25 urtez Baztango larre horretatik, baina bertako biztanle asko eta erakunde ekologistak aurka agertu dira.
2023/01/26 - 19:06
Michelinek 4 milioi inbertituko ditu Gasteizko lantegian pneumatiko isilagoak ekoizteko
Teknologiak ibilgailu barruko zarata-maila % 20 inguru murrizten du, eta hori bereziki garrantzitsua da ibilgailu elektrikoetan. 2024ko hasieran helduko diote ekoizpenari, eta 12 lanpostu berri sortuko dira.
2023/01/23 - 09:21
Bizkaiko metalgintzako sindikatuak eta patronala berriro bilduko dira gaur, Jaurlaritza bitartekari dela
Enplegu Saileko ordezkarien bitartekaritza onartu ondoren, bi aldeek joan den astelehenean egin zuten lehen bilera, ez atzera ez aurrera dagoen lan gatazka bideratu asmoz. Gaurko batzarra 10:00etan hasiko da.
2023/01/20 - 14:06
Nafarroako Volkswagenek ekoizpen katea geldituko du urtarrilaren 27an pieza faltagatik
Zehazki, airbagaren zentralita eta abiadura palanka falta dira Polo eta Tiguan ibilgailuetarako.
2023/01/13 - 18:17
Volkswagen Navarrako langileek % 6,1eko soldata igoera izango dute 2023an
CCOOk adierazi du akordioa "eredugarria" dela, "Landabengo lantegiko beharginen erosteko ahalmena murriztea saihesten duelako".
2023/01/11 - 17:49
Petronorreko langileek 88 orduko lanuzteak egingo dituzte urtarrilean hitzarmena eskatzeko
Gaur hiru orduko lanuztea egin dute. Mobilizazioek urtarrilaren 18an jarraituko dute, bi orduko lanuztearekin eta elkarretaratze batekin. Enpresa-batzordeak salatu du beharginek 2019ko amaieratik daramatela hitzarmenik gabe.
2023/01/02 - 15:15
2022an matrikulazioek % 11,2 egin zuten behera EAEn eta % 12,4 Nafarroan
Abenduan ibilgailuak kontzesionarioetara eramateko izan ziren garraio arazoengatik jaitsi da hainbeste autoen salmenta.