Irun
2025/02/14 - 11:58
Gizon bat atxilotu dute Irunen gau bakarrean 80 ibilgailuren gurpilak zulatzeagatik
Igandean gertatu zen "sabotajea". Oraindik salaketarik jarri ez duten kaltetuei Irungo polizia-etxera jotzeko deia egin die Udaltzaingoak.
2025/02/14 - 10:06
Hernani eta Irun arteko tren zerbitzua eten egingo da asteburuan
Donostiako Atotxako tren-geltoki berria astelehenean irekiko da, eta tren-zerbitzua Urumea ibaiaren aldetik egingo da berriro. Asteburuan egingo dituzte aldaketa gauzatu ahal izateko lanak.
2025/02/09 - 12:05
Gipuzkoan eta Madrilen jarduten zuen gazte talde bortitz bat desegin dute
Bost pertsona atxilotu dituzte, lau Gipuzkoan, eta matxeteak, katanak, labanak, arma faltsuak eta abar atzeman dizkiete.
2025/02/07 - 15:19
Epaileak espetxera bidali du Irunen ama labana batekin hiltzea egotzita auzipetutako gizona
Erasoa asteazkenean jazo zen, 13:30 aldera. Ustezko erasotzailea amaren etxera joan zen, eta bertan labana batekin eraso egin omen zion.
2025/02/06 - 21:50
Bilkura Irunen, semeak hildako emakumearen heriotza salatzeko
Irungo Udalak eta Berdintasun Kontseilua osatzen duten elkarteek deitutako bilkura San Juan plazan egin da 19:00etan. Elkarretaratzean Cristina Laborda Irungo alkateak eta Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak parte hartu dute, besteak beste.
2025/02/06 - 09:20
Gizon batek ama hil du Irunen
Ustezko hiltzaileak (47 urte) ertzain etxean jarraitzen du, epailearen aurretik noiz igaroko zain. Arratsaldean elkarretaratze isila egin dute Irungo San Juan plazan hilketa gaitzesteko.
2025/02/03 - 14:46
Hondarribi, Irun eta Hendaia lotzen dituen oinezkoentzako eta bizikletentzako bide berria inauguratu dute
Bizikleta eta oinezkoentzako 1,2 kilometroko ibilbide berriak Hondarribia, Irun eta Hendaia lotuko ditu, mugaz gaindi. 3,4 milioi euroko inbertsioa izan du.
2025/02/01 - 18:16
Irungo Etorbidea Zubia memoria leku izendatzeko prozesua hasi du Espainiako Gobernuak
Hain zuzen ere, Irungo Udalak 2024ko ekainaren 14an egindako eskaeraren harira hartu dute zubi hori memoria demokratikoaren toki izendatzeko erabakia.
2025/01/29 - 18:07
PSE-EEk eta EAJk akordioa sinatu dute Irunen, "hiria edozein kolore politikoren aurretik jartzeko"
Gobernua osatzeaz gain, datorren ostiraleko ohiko osoko bilkuran aurrekontuak onartzea bermatzen duen akordioa ere lortu dute.
2025/01/26 - 13:16
Migrazio-politika ''hiltzaileen'' aurkako manifestazioa egin dute Irundik Hendaiara
Eragile sozial eta sindikalek deituta, ehunka lagun bildu dira igande honetan Irundik (Gipuzkoa) Hendaiara (Lapurdi) Europa ezartzen ari den migrazio-politika "hiltzaileen aurka" protesta egiteko.
2025/01/07 - 10:50
Irungo eraikin bat hustu dute, garajean auto batek su hartu du eta
Pertsona bat zauritu da kea arnasteagatik eta bi ibilgailuri eragin die suteak.
2025/01/03 - 14:16
85 urteko zigorra eskatu dute 11 adingaberi abusuak egitearren auzipetutako Hondarribiko surf irakaslearentzat
Epaiketa martxoaren 10etik 21era egingo dute Gipuzkoako Lurralde Auzitegian. 40 urteko auzipetua surf eta skate monitorea zen.
2024/12/04 - 15:10
Donostian, Irunen eta Errenterian etxegabetze eskaerak dituzten 183 familiaren egoera "larria" salatu dute
Stop Kaleratzeak elkarteak 11/2020 Errege Dekretua luzatzea eskatu du. Horrek bizileku-alternatibarik ez duten kalteberatasun egoeran dauden pertsonak etxegabetzeko prozedurak etetea luzatzea ezartzen du.
2024/11/18 - 13:47
Bi kamioiren arteko talkak auto-ilara handiak sortu ditu AP-8an, Irunen
Dagoeneko Baionako noranzkoan ireki dute errepidea, eta Donostiarako bideko erreietako bat.
2024/11/18 - 13:42
Auto-ilara handiak izan dira AP-8an, Irunen, bi kamioiren arteko talkak eraginda
Zauritu bat Bidasoako Ospitalera eraman dute. Ordubetez errepidea guztiz itxita egon da. Jada ireki dute errepidea Baionako noranzkoan, eta Donostiarako bideko erreietako bat, baina ilarak mugaraino iritsi dira.
2024/11/18 - 11:24
AP-8 errepidea itxi dute bi noranzkoetan, Irun parean, bi kamioik talka eginda
Kamioietako batek su hartu du. Auto-pilaketa handiak sortzen ari dira 7. kilometroan izan den ezbeharraren ondorioz.
2024/11/15 - 08:54
Albiste izango dira: Mazonen azalpenak hondamendiari buruz, Ondas sariak eta Euskadi Bono Denda abian da
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/14 - 08:34
Albiste izango dira: Alerta Valentzia eta Malagan, bullying epai aitzindaria eta Irungo emakume baten hilketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/13 - 21:57
Gizon bat atxilotu dute Bartzelonan, 2022an Irungo emakume bat hil eta haren gorpua ezkutatzea egotzita
53 urteko ustezko hiltzailea Mossos d'Esquadrako agenteek atxilotu dute Bartzelonan, La Morera de Montsanten emaztea hiltzea egotzita. Oraindik ez dute haren gorpua aurkitu.
2024/11/12 - 23:04
Garraiolari lesakar bat bihotzekoak jota hil da Irunen, kamioia kargatzen ari zela
LABek gogorarazi du, aurreko ekitaldiko ezbehar txostenaren arabera, lan-istripuen ondoriozko heriotzen % 33 ez-traumatikotzat jotzen direla, eta kopuru hori % 75era iristen dela garraiolarien kasuan.