67 urteko mendizale irundar bat hil da Ekialdeko Pirinioetan erorita
Istripua Carlit mendian gertatu da, eta hildakoarekin batera zihoan emakumea onik atera da. Hildakoa eta haren emaztea eskarmentu handiko mendizaleak dira, eta ezbeharra ikertzen ari den Jendarmeriaren arabera, ekipamendu egokia zeramaten.
67 urteko gizonezko mendizale irundar bat hil da Ekialdeko Pirinioetan, Carlit mendian erorikoa izanda.
Emaztea senarrarekin zegoen ezbeharra gertatu denean, eta berak ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak. Emakumea onik dago.
Biak ala biak eskarmentu handiko mendizaleak dira, eta ezbeharra ikertzen ari den Jendarmeriaren arabera, ekipamendu egokia zeramaten.
Dozenaka jendarmek eta helikoptero batek parte hartu dute behe-lainoak baldintzatutako erreskate lanetan.
Carlit mendia Ekialdeko Pirinioetako mendirik garaiena da, eta 2900 metrotik gorako altuera du.
Jendarmeriak ikerketa abiatu du, erorikoa nola gertatu den argitzeko, baina duela urtebete Kataluniako beste gizon bat hil zen toki berean, antzeko istripu batean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda