Irun

2026/06/13 - 23:06

3.000 pertsona bildu ditu Osasun Bidasoa Plataformak Irunen, kalitatezko osasun-zerbitzu publikoak eskatzeko

Bidasoko bizilagunek osasun publikoan premiazko hobekuntzak egin behar direla salatu dute berriz ere larunbat honetan Irunen; izan ere, Bidasoa Ospitalean eta eskualdeko lehen mailako arretako zentroetan kolapsoa izateko arriskua dago. Gaurko protesta deitu duen plataformak gogora ekarri duenez, duela urtebete 12.000 pertsona bildu ziren pediatriako larrialdiak eta haur eta gazteen psikiatria zerbitzuaren itxiera salatzeko, eta egoerak ez duela hobera egin adierazi dute.

default
2026/04/15 - 22:02

Joko-aretoetan erruleta-makinak manipulatzen zituen talde kriminal baten burua atxilotu dute Irunen

Ertzaintzak 29 urteko gizon bat atxilotu zuen joan den ostegunean Irunen, joko-areto batean makinak manipulatzen harrapatu baitzuten. Atxilotu zutenean, ostegunean bertan lapurtutako 31.000 euro baino gehiago zeramatzan soinean, eta aurreko egunean antzeko beste lapurreta bat egin zuen Donostiako lokal batean. Poliziaren arabera, atxilotutako gizona talde kriminal baten burua da, eta hainbat lapurreta egozten dizkiote.

« 1 2 3 ... 20 »

Asteko irakurriena