Jaialdiak Jazz 2025
2025/03/20 - 12:35
Jose James, Al Di Meola, Kenny Barron eta Jazzmeia Horn, Gasteizko jazz jaialdian
Di Meola eta Barron uztailaren 18an arituko dira Gasteizko jaialdian, Mendizorrotzako kiroldegian.

2025/03/12 - 14:44
Fernando Truebak jasoko du Jazzargia elkartearen saria
Gasteizko kultur elkarteak "jazza zabaltzeko egindako lanagatik" emango dio Ondas de Jazz-EITB Ohorezko Makila espainiar zinemagile eta musika ekoizleari.

2025/03/06 - 12:05
Anari, Jamie Cullum, Cristal Murray, Sidonie eta Bulego, Zurriolan Jazzaldian
Guztira, doako zortzi kontzertu egongo dira Keler gunean, Donostiako Jazzaldiaren 60. edizioan, uztailaren 23tik 26ra.
2024/09/09 - 12:40
Jamie Cullum abeslari eta pianistak Donostiako Jazzaldian joko du
Ingeles musikariak bi kontzertu egingo ditu uztailaren 22 eta 23an, bi agertokitan eta bi talderekin.
2024/07/28 - 18:47
William Parker kontrabaxu-jotzaile estatubatuarrak jaso du 59. Jazzaldiaren sari nagusia
Free Jazzak inoiz izan duen kontrabaxu-jotzailerik onena da askorentzat. Igande eguerdian Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin den ekitaldian saria eskertzeaz gain esan duenez, "Donostia leku aparta da musika egitean sortzen diren une magikoak bizitzeko".
2024/07/25 - 00:04
Izarok Zurriolako agertokia inauguratu du Donostiako Jazzaldian
Rufus Wainwrightek, Izarok eta Larkin Poek eman diote hasiera Donostiako Jazzaldiari. Izarok Zurriolako agertokia inauguratu du.
2024/07/24 - 12:59
Silvia Perez Cruzek kontzertu zirraragarria eskaini du bart Donostiako Kursaalen
Artista katalanak bere azken lana aurkeztu du ('Toda la vida, un día (2023)') Jazzaldiaren 59. edizioaren irekiera kontzertuan. Seigarrean aldia da Silvia Perez Cruzek Donostiako Jazzaldian parte hartzen duena.
2024/07/23 - 09:21
Albiste izango dira: Atzerritarren Legearen erreforma, Sanchezen zitazioa eta Donostiako Jazzaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/22 - 12:26
Iñaki Salvadorrek kontzertua eskaini du igandean Chillida Lekun, Donostiako Jazzaldiaren atariko
Jazzaldia uztailaren 23an hasiko den arren, atzo arratsaldean "Txoria nuen maite" izenburupean kontzertua eskaini zuen Iñaki Salvadorrek Chillida Lekun, Eduardo Chillida jaio zela ehun urte betetzen direnean eta Jazz jaialdiaren atariko.
2024/07/21 - 14:38
Chucho Valdesek doinu kubatarretan murgildu du Gasteizko Jazzaldia
Chucho Valdes pianista kubatarra izan da larunbatean Gasteizko Jazzaldian. Berarekin batera Irakere taldea sortu zutenen seme-alabekin eta doinu kubatarrekin gozaraziz omendu du taldea haren 50. urteurrenean.
2024/07/15 - 14:05
Gasteizek hartu du jazzaren lekukoa
Arabako hiriburuko musika jaialdiak Cécile McLorin Salvan, Michel Camilo, Tomatito eta Chucho Valdés artistak hartuko ditu, besteak beste, eta Trueno argentinar rap kantariak itxiko du programazioa.
2024/07/08 - 11:51
Bill Frisell Triok Getxo Jazz itxi du
Thomas Morgan baxu-jotzaileak eta Rudy Royston bateria-jotzaileak lagunduta, estatubatuar gitarrista dotore aritu da bart Muxikebarrin, Getxo Jazz jaialdiko azken kontzertuan.
2024/07/06 - 15:52
Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea Getxoko jazzaldian izan da
Kurt Rosenwinkel gitarra-jotzailea azken 30 urteetan jazz musikaren funtsezko artista ezagunenetako bat da. Bart kontzertua eskaini du Getxo Jazzen.
2024/07/05 - 09:52
Hiromi's Sonicwonder, dirdiratsu Getxo Jazzen
Hiromi Uehara pianista buru duen laukoteak funk zipriztinez jantzi zuen bere musika bart, Getxoko jazz jaialdiaren bigarren jardunaldian.
2024/07/04 - 10:32
Albiste izango dira: Bilboko Aireportuko sahararra, hauteskundeak Erresuma Batuan eta sanferminak EITBn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/04 - 09:56
James Carter Organ Triok Getxoko Jazzaldia ireki du
Detroiteko saxofoi-jotzailea buru duen hirukoteak abiatu du Bizkaiko udalerriko jazz jaialdia bart.
2024/07/03 - 10:06
Getxok jazz jaialdien denboraldia abiatuko du
James Carter estatubatuar saxofoi-jotzaileak joko du Bizkaiko udalerriko jazzaldiaren 47. edizioko lehen kontzertu nagusian.
2024/07/03 - 09:38
Albiste izango dira: Lehendakaria ez da Voxekin elkartuko, Beryl urakana, eta Getxo Jazz jaialdiaren hasiera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/06/26 - 14:02
Donostiako Jazzaldiak William Parker kontrabaxu-jotzailea sarituko du
Sei egunean, jazz jaialdiak 76 kontzertu eskainiko ditu 12 agertokitan, horietako 41 doakoak. Besteak beste, Diana Krall, John Zorn, Gregory Porter, William Parker, Iñaki Salvador, Rufus Wainwright, Izaro, Chill Mafia eta Sílvia Pérez Cruz arituko dira.
2024/03/26 - 15:33
Stacey Kent, Bill Frisell eta James Carter Getxoko jazz jaialdian arituko dira
Bizkaiko udalerriko musika jaialdiaren 47. edizioa uztailaren 3tik 7ra egingo da.