Donostiako 59. Jazzaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

William Parker kontrabaxu-jotzaile estatubatuarrak jaso du 59. Jazzaldiaren sari nagusia

Iragarkia
20240728164324_william-parker-jazzaldia-saria_
18:00 - 20:00
William Parker kontrabaxu-jotzaile estatubatuarrak jaso du 59. Jazzaldiaren sari nagusia
Free Jazzak inoiz izan duen kontrabaxu-jotzailerik onena da askorentzat. Igande eguerdian Donostiako Victoria Eugenia Antzokian egin den ekitaldian saria eskertzeaz gain esan duenez, "Donostia leku aparta da musika egitean sortzen diren une magikoak bizitzeko".

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X